Armarrien herrian, Muxikan


2002ko azaroaren 17an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Zornotzatik Gernikarantz ia ohartu ere egin gabe pasatzen dira autoak Muxikatik. Askok pentsatzen du, bide ondoko lau baserri horiek direla Muxika. Alboetarantz dauden bidezidorretan erreparatu ere egin gabe. Garai batean baina, bide zidor haiek oso estrategikoak ziren. Bilboko eta Bermeoko portutik ateratako merkantzia guztia bertatik pasatzen zen. Baita, Mungiarantz zihoana ere. Muxikatarren leinua ez zen inozoa, eta ondo ikasi zituen paraje horrek eskaintzen zizkion abantailak.

Muxikan zehar egin beharreko ibilaldi historikoa Okan hasiko dugu. Bertako dorretxean, hain zuzen ere. Ez da Muxikan eraikitako zaharrena, baina bere garaian garrantzi handia izan zuen leinua bizi izan zen bertan. Egun, erortzeko zorian dago dorretxea. Gainera, errepidetik oso hurbil dago, eta horrek edertasun zati handia lapurtzen dio.
Edonola ere, errepidetik ezkutuan, aurrerabideari bizkarra emanez, Okatarren armarria dauka. XVI. mendean eraiki zuten dorrea, eta Maria Teresa de Oka y Aulestia izan zen bertako lehen anderea. Andere hori, Aulestiko dorreko lehen Anderea ere izan zen. 500 urte beranduago ere, dorrearen aurrealdea orain urte gutxi konponduta dagoela dirudi. Izan ere, harlanduz egina dago osorik, eta oso ondo eutsi dio denboraren iraganari. Atzeko partean hala ere, landu gabeko harrizko hormak dauzka.
Diotenez, dorrearen lau horma nagusietako bat, lur azpian oso sakoneraino heltzen da, eta ezkutuko pasadizoa gordetzen du. Dorrearen ondoko baserrian Ertzilla errota zegoen lehenago, eta dirudienez, pasadizoak bertaraino gidatzen zituen dorreko bizilagunak.
Ez da baina hori Oka auzoan dagoen errota bakarra. Oka erreka emaritsu pasatzen da Muxikatik eta bidean errota asko eraiki zizkioten Erdi Aroan eta hurrengo bi mendeetan. Ondorioz, eta kokalekua kontuan izanda, Ertzilla errotatik eta dorretik behera, beste errota bat ere badago beheraxeago. Eta handik aurrera, ibaian behera eginez gero, hauek guztiak zeuden: Iberlatxu, Olatxu, Itza, Errota Barri, Olabe, Sarraka eta Erdiko Errota. Egun, hiru edo lau baino ez dira geratzen.
Oka ibaiari jarraituz, Ariatza auzoraino joango gara. Han, auzoaren erdiguneraino heldu orduko, Ibarra izeneko orubean geratu behar gara derrigorrez. Errepidea ikusten dugula ahaztuta, Okaren ibarrean zelako jendea bizi zen erakusten digute bertako lau etxeek. Handiak dira guztiak; harlanduz eginak, eta lautik bik armarriak dituzte.
Bertan dago Iberlatxu errota ere. Konpondu zutenean egindako aurkikuntzek erakutsi dutenez, errota izan aurretik burdindegia izan zen Iberlatxu. Izenak ere hala dio: Iberreko (lekuko hizkuntzan Ibarreko) Olatxua (tokiko berbetan Olatxoa). Egun, landa turismoa da Iberlatxu, baina martxan jarri ez arren, errota bere lekuan dago. Gainera, burdindegia izan zeneko lan tresna bat badauka etxeak kanpoan apaingarritzat jarrita. Bera bakarrik baita han landutako burdinaren lekukoa.
Ibarrezaharra XVIII. mendean eraikitako baserria da, eta Labayen Zugasti sendiaren armarria dauka. Diotenez, armarrian agertzen diren armak On Antonio Labayen Zugasti Gernikako batzar orokorretako erregidorearenak izan omen ziren. Atarian, harrizko zutoia dauka baserriak eta bertan gurutze bat dago grabaturik.
Ibarretxebarriko baserria ostera, 100 urte beranduago egin zuten. Larreategi-Labayen eta Ipiña-Egia abizenen armarria dauka honek. On Manuel Larreategi Jauna, Labayen, Ipiña eta Egia Alcantara ordenetako zalduna izan zen. Haren omenez egina dago dirudienez armarria. Baserria berak eta familiak eraikia izango zela uste da.
Erreka albo batean utzi, eta mendi alderantz egin behar dugu. Ibarraren pare parean, baina metro batzuk gorago, Usparitxa auzoa dago. Herrian famatua da auzo hori bertako Jauregi baserrian jaio baitziren Kepa Enbeita "Urretxindorra" eta haren seme Balendin Enbeita.
Hala ere, 300 bat urte baino ez omen dira Enbeitatarrak han bizi direla. Aurrerago dama bat bizi omen zen. Auzokoek diotenez, Jauregi jaunak bere emaztearentzat eraiki zuen baserriaren aurreko muinoan dagoen ermita. Jauregi andereak egunero errezatzen omen zuen senarrak eraikitako San Migel Goi Aingeruaren baselizan. Igande eta jai egunetan berriz, Zenarruzara joaten omen zen meza entzutera zaldi zuri baten gainean.
Egun berriztuta dago Usparitxako ermita. Lehenago egon zen antzera konponduta dago, eta bertan dauden banderek adierazten dute zein auzoei dagokien bere jabetza: Usparitxa, Astelarre, Ariatza, Txakale eta Ordorika. Egun, Boni eta Bitori arduratzen dira garbitzeaz, eta giltzak ere eurek gordetzen dituzte. Auzotarren lanari esker mantentzen da baseliza, eta urtean bitan ematen dute meza bertan: San Isidro egunean eta San Migel egunean.
San Migel Goi Aingeruaren baselizak sarrera bi dauzka: hegoaldean eta oinean. Arkitektura gotikoan kokatu daitekeela diote adituek. Bere parrokia Ugarteko San Bizente eliza da.
Usparitxatik berriro ere behera eginda, errekaren bidea hartuko dugu. Ariatza auzoaren erdigunea dago bertan: Santa Kurtze eliza dagoen lekuan. Bere garaian, Ugarteko San Bizenteren menpeko baseliza izan zen hura ere. Aurrerantz goazela, alboetan utziko ditugu Ordorika, Erakatxo, Zabale eta Astelarra auzoak. Egungo tren geltokiaren parean ezkerrera egingo dugu; Bezangizera joango gara. Han, muxikarren leinuaren lehenengo arrastoak daude.
Aldatzean gora, lehenengo etxe multzoan dorre itzela nagusitzen da. X. mendean eraiki zuten Muxika leinuko kideek. Ez zuten besterik gabe eraiki. Izan ere, orain paisaia zertxobait aldatuta egon arren, dorrea puntu estrategikoan dago. Horma batek babesten du dorrearen sarrera, eta horma haren gainetik Bermeorako eta Mungiarako bidea kontrolatzen ziren. Era horretan, erasoen aurrean babeslekua zen Muxikako dorrea.
Babes hormaren erdiko bobedan izan omen zuen armarria, baina egun ezabatuta dago. Zerbait egon zenaren marka batzuk baino ez dira ikusten. Oinplano karratuko dorrearen harresiak 3 metroko lodierako hormak dauzka. Dorreak berak, metro bat baino zerbait gehiagokoak omen ditu. Bizitzeko egokituta dago dorrea egotez, nahiz eta bere garaian babeslekua baino ez zen izan.
Dorreko biztanleek, bertatik hurbil eraiki zuten bizilekua: Torrebarri edo Muxika baserria. Ez dago eraikitze data ziurra jakiterik. XI. mendean eraiki ote zen diote adituek, baina baliteke beranduago eraikia izatea ere. Lunotarren armarria dauka, eta egun horixe da Muxika herriaren armarritzat hartzen dena. Batzuek uste dute, dorre zaharreko armarria ez zela honen berdina izango. Hau da, hura izango zela muxikatarren benetako armarria. Torrebarriren hormek ere metro batetik gorako zabalera daukate.
Dorre bien artean, baseliza dago. San Roman baseliza. Ondorioz, Bezangizi askok deitzen die San Roman auzoa. Bertako edadetuek baina, gurago izaten dute Bezangiz deitzea
Informazio praktikoa
Non jan: Bezangiztik beherantz Kurtze edo Vista Alegre auzoa dago eta hor hiru jatetxe daude: Etxeko, Taberna Barri eta Galtzada.
Non lo egin: Iberreko Errota (Iberlatxu) landa turismoan.
Inguruan: Bizkargi eta Atxeli mendiak. Ez dira oso altuak eta erraz igo daitezke. Bizkargira Gorozika auzotik igotzen da, eta Atxelira Ariatzatik.
Eusko Tren: Bilbotik ordu erdiro ateratzen dira trenak eta Bermeotik ere bai. Muxikako edo Zugastietako geltokietan geratu daiteke.
Bizkaibus: Bilbotik Gernikara zein Bermeora doazen autobusak pasatzen dira Muxikatik. Ariatza auzoan ere badauka geltokia. Ordu laurdenero dago autobusa. Asteburuetan eta jai egunetan ordu erdiro.
Kotxez: Bilbotik Bermeorako errepidean, Autzagane mendatea jaitsi eta bertan dago Muxika


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude