Baserrian ala kalean hobeto?


2002ko uztailaren 28an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Zer-nolako indarra daukaten kantuek! Zozoena eta errepikakorrena izanda ere, atsegin osoz gogoratuko dugu, bizitzan dastatu ahal izan dugun une politen baten oroigarria bada. Eta alderantziz, onena izanda ere, higuin bereziz entzungo dugu, bihotzean min eman zigun mementoa ekartzen badigu gogora. Nago, behintzat, horrelako zer edo zer gertatuko zitzaiola ZERUKO ARGIAko editorialgileari, 1972ko udan oso ezaguna egin zen kanta batekin, «Baserrian ala kalean obeto?» izenburua zeukan editoriala idazteko oinarritzat hartu zuen harexekin prezeski.



NON OTE NEKAZARIA?

«Nun da nekazaria?» edo antzeko tituluren bat zeukan kanta horrek, baina ezin esango dizuet nork kantatzen zuen, nahiz ahalegin bat baino gehiago egina naizen hori jakin nahian. Oso ondo gogoratzen dut abestiak zeukan leloaren hasiera, eta binaka helduta dantzatzeko baltse moduko baten doinua zuela ere bai, baina hortik aurrera, jai duzue nirekin! Nolako mezua ote zen berea? Ideiarik ere ez. Ziur dakidan bakarra, Z. ARGIAko editorialgileari sortu zion amorru mindua da. Hara zergatik diodan hori: «‘Nun da nezakaria?’ abesten ari ziren oraindik orain Gipuzkoako errixka batean, festa egunez, soiñujoleak. Ez dakit dantzan zebiltzan gaztetxoak baserrikoak ala kalekoak ziren. Kalekoak, noski».
Txan-ta-ta-txun! Zer zela-eta horrelako baieztapen lehorra, irakurle orori zuzendua zihoakion editorial batean? Irakurri, irakurri, jarraian zioena: «Nun da nekazaria? Sasoia ere alakoa da eta baserrian, noski, lan eta lan, jo eta ke. Belar ontzen, agian. Ez dauka dantzarako astirik. Ezin egin ahala lan dauka eskuartean. Nun da nekazaria? Baserrian, bakardadeaz eta lanaz, okiturik. Kalera jeisteko irrikatzen. Kaleko zarataren eta jende pilloaren egarriz».
Ene, bada! Ederra egin zuen kantu haren asmatzaileak, kale bazterretik lurra landuz bizi den pertsonaz gogoratuz! (Editorialgileak zioenaren eraginpe hutsean jotzen dut kaletartzaz «Nun da nekazaria?» horren egilea, noski. Barkatuko ote dit hala ez bada...). Edonola ere, nekazariak kalera jaisteko daukan grina gaiztoan geunden, eta hara itzultzea hobe: «Ez da arritzekoa», editorialgilearen esanetan. Ezetz? Zergatik ote zion hori? «Baserria ez da kaletik ematen duen bezain eder eta zoragarri. Eguzkitik eguzkira lana, jan aukerarik ez, lagunarte motza, ezin-bizi latza, etorkizunik gabe, zahar eta gazteen arteko burruka sukalde berean, atseden eta jolasik eza, kultura bideak auzoan...».



KALEAN ERE, ZAKURRAK HANKA HUTSIK

Gelditzeko moduko lekua, alajaina, editorialgileak irudikatzen zuen baserriarena! Harritzekoa da nola bizi ote zitekeen inor bertan, aterabide bakar bat ere ez zuen zulo beltz horretan. Dena den, arazoak ez zuen irtenbide errazik, zeren kalean ere zakurrak hanka hutsik zebiltzan, Z. ARGIAko editorial hark zioenez: "Aspertuta, nekazaria, baserrian. Nazkatuta, kalean, ikusten denez zenbait tokitan kaletarra. USAn, ‘gazteetarik %85-ek kaletik, hiritik alegia, aldegin nahi dutela. Nora ote? Herri txikitara batzuek, hiri-inguruetara beste batzuek; baina baserrira gehienek: mutiletarik %28,2-k eta nesketarik %35,8-k baserritar izan nahi lukete’».
Nonbaitetik jasotako datuak behar zuten izan haiek, jarraian hau zetorren-eta: «... Suezia dator, USAren orpotik, Europako aintzindari. Frantzian bertan, atzerago, ia bostehun ‘komuna’ daude gaur. Arrigarri eta berri den beste zerbait ere ari omen da gertatzen USAn: postu inportanteei utzita, lan txikitara bihurtzen direla, gizatar kutsua duten eginkizun apaletara eta esku-lanetara beraz. Ekonomi-maillan jetxi beharrak ez omen ditu inolaz ere atzera arazten».
Gero, fenomeno hark guztiz txunditua zeukan editorialgileak arrazoiak bilatzeari ekiten zion bat-batean: «Bakardadeak eta lanak ez ezik, jendearen emanak, zaratak, dantzak, jolasak, zurrutak, diruak eta abarrek ere okitu egiten du jendea. Ez dituzte ekonomiak eta politikak gizonaren arazo guztiak konpontzen. Zibilizazioa bera bihurtu da gizonarentzat gogaikarri. Kale zuloak ere nazkatu egin du jendea. Eta ostera mendiruntz abiatu da. Berriro baserria du amets. Baserriko pakea. Baserriko bizimodua. Izan ere, zulo bat itxi eta beste bat ireki egin ohi zaigu gizonoi. Arazo bat zuzendu eta bestea sortu. Orregatik erakunde berri bat ez ezik zibilizazio berri bat ere eskatzen du gaurko gizonak. Ez dio erdizkako erantzun bat eman nahi bere bizitzari, erantzun oso bat baizik».

Paradoxikoena zera da: berak gogoeta hau guztia idazten zuen bitartean, seguruenik hor izango zuela buruan «Nun da nekazaria?» abestia, kolpeka...

Firme eusteko asmotan
Nork bere burua ondo ezagutzeko (hauxe da, Sokratesen ustez, jakintzaren hastapena) behar du atzera jo. Mitxelena maisu jaunak aipatu egin gaitu berriki arabarrok, esanez, orain Arabako iraganarengatik interes handia dela. Egia da. Baina lan hontan bi hutsune nagusi dugu nabaritzen: bata, langileak falta ditugula, eta bestea, instituzioen interes ttikia nahiz hutsa. Iruinean bezala, hemen ere esan genezake «Colegio Universitario» delakoa hemen dagoela, hemengoa ez delarik. (...) Etnografiari dagokionez, Nafarroan bezala hemen ere erakunde bat egin nahi da, bere aldizkariarekin. Hala bi. Honen egiteko inportante bat leku-izenak biltzea da: hori bait da Arabako hizkuntza zaharra ezagutzeko ia bide bakarra. Hortan dugu esperantza handia. Bestela, zer esan? Erdalzaleak dira noski jo eta ke ari Arabako aurpegi zakar berri hori goratzen. Hortarako bai, badira diru eta instituzioak. Eta ez dira, ez, erdalzale guziak ezikasiak. «Doktora» batek izkribaturiko lan bat ikusita, Arabako euskaldunok «ovni»ak garela pentsa dezakegu (...) (1972-VIII-06)

Aita Muxika'ren diccionario castellano-vasco
Iragarkia, 1972-VIII-06
1973'garrengo Urteberria baño len, aurretik ezer ordaindu gabe, arpidea eskatzen ba'duzu: Aita Muxika'ren Diccionario Castellano-Vasco (bigarren argitaraldia) %30 merkeago jasoko duzu. Bialdu ordea zure seña osoak argi eta garbi zuzenbide ontara: P. Plácido Múgika S.I. Santuario de Loyola. Azpeitia. Guipúzcoa

Euskaldun etxekoandre baten zai
Santa Ana biaramonean, Debako Eliz Nagusian erri guzia batu zan il-berri zan emakume bati azken-agurra eskeintzen. An batu ziñaten guzioi eskerrik asko biotz-biotzez. Ildako emakumea, nerekin hogei eta amabi urte eta gehiago bizia zan. Ortik ikusi nere barrua nola geldituko zan gertaera negargarri arekin. Mirari zai: Horrela gelditu naiz ni, nere neskatxa zintzoa il zaidanean. Eta orain emen nago mirari zai: Jaunak ia nonbaitetik sortzen didan zerbitzari leial eta zintzo bat, leengoaren antzekoa. Badakizue, euskal-emakume zintzuok, beraz, nola arkitzen naizen. Ta orain galdetzen dizuet: Ba al da iñun emakume bat, apaiz baten zerbitzuan Donostian paketsu bizi nai duanik? Norbait ortarako prest bada, emen nauzue zuekin itzegiteko prest. Idatzi ezazue zuzenbide ontara: Nemesio de Echaniz. Victor Pradera 79-2° izda. San Sebastián. Edo-ta telefono ontara deitu ezazue: 424706. Onela elkar ikusi eta erabakiren bat ar genezake. Emen dezue, beraz, apaiz bat mirari zai. Agur eta ikusi arte. (1972-VIII-06)


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude