Albisteak 

1841. alea
2002-02-10
alde 0    kontra 0

EXPOLANGUES NAFARROA GABE

Urtarrilaren 31tik otsailaren 2ra bitarte egin zen Parisen Expolangues hizkuntza gaietarako munduko azoka nagusia. «Munduko hizkuntzak. Hizkuntzen mundua» lelopean egin da azokaren 20. edizioa. Eusko Jaurlaritza bertan izan zen eta stand bat jarri zuen euskarari buruzko informazioarekin. Nafarroako Gobernua, aldiz, ez da azokara joan. Hamar urtez Eusko Jaurlaritzarekin standa jarri badu ere, bigarrengoz esan dio ezetz.


EUSKARAZ EGITEKO ESKUBIDEA IZATEKO

Oinarriak elkarguneak «Euskaraz eskubide osoz» kanpaina hasi berri du, zerbitzuak eta harremanak euskaraz izan daitezen. Elkarguneak bi instantzia eredu zabalduko ditu, bat zerbitzuak eta jakinarazpenak euskaraz jaso nahi dituztenek sinatzeko eta bestea zerbitzu elebidunak nahi dituztenek izenpetzeko. Halaber, euskararekiko konpromisoa adierazten duten esku orriak eta kartelak banatu ditu.


16.000 SINADURA OSASUNA EUSKALDUNTZEKO

Duela hilabete eta erdi «Osasunak euskaraz baleki!» kanpaina abiatu zuten UEMA, LAB, ELA eta OEEko ordezkariek. Ordutik osasuna euskalduntzearen aldeko 16.156 sinadura jaso dituzte. Nafarroan bildutako 4.719 sinadurak Nafarroako Gobernuan entregatu dituzte eta EAEn jasotako 11.436ak Eusko Jaurlaritzan. Kanpainaren antolatzaileek osasun zerbitzuetan Euskara Normalizatzeko Plangintza Estrategia prestatu eta abiatzeko eskatu diete Osakidetza eta Osasunbideko ordezkariei.


EIBARTARREN AHOZKO ONDAREA JASOTZEKO

Eibarko Udalak «Eibartarren Ahotan» proiektua abiatu du. Helburua pertsona adinduei elkarrizketak eginez, herriko euskararen ahozko ondarea jasotzea da. Elkarrizketak bideoz grabatuko dituzte eta materiala landu eta aztertu ondoren, hedatze lanei ekingo diete.



Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
azala  
azala1840
 
azala1839

1841 zenbakia.
2002ko otsailaren 10a

   
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys