HITZ BITAN


2002ko otsailaren 10ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
- Peio Aldazabalek «Gara»n: «Zaila da instituzioak artxibategi baten inguruan konbentzitzea, batez ere zine artxibategi baten inguruan, arinkeriari loturik dago eta. Gordetzen ditugun filmak ikusarazten dizkiegunean apurtzen dugu irudi horrekin».
- Javier Riaño Bilbao Arteko zuzendariak «El País»en: «Kultura ezin da mozkin ekonomikoen arabera neurtu. Nire ustez, oker dago bisitari eta ekintza kopuruak neurtzea, eta akats hau modan jartzen ari da».
- Jon Manzisidor komikilariaren ustez, «Jendeak umorezko gauza bezala ikusten ditu (komikiak), eta pentsatzen du edozein gauza esan daitekeela. Gero, nahiz eta marrazki batek hitz egin, fikziozko pertsonaia batek, arriskuan jarri dezake egunkaria». Adierazpenok «Euskaldunon Egunkaria»n egin ditu.
- Kirmen Uribe idazlearen hitzak dira hauek «Euskaldunon Egunkaria»n: «Badirudi poesiak badituela irakurle batzuk han-hemenka. Literatura txikia izateak abantaila gutxi baditu, gutxietako bat zera da: irakurlearen eta poetaren arteko harremana estuagoa izan daitekeela».


Azkenak
Eguneraketa berriak daude