EUSKAL ENPRESEK ERE NABARITU DUTE KRISIA

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Ez dira asko Argentinan egoitza duten euskal enpresak, baina, hori bai, hara joan direnak ezin kexatu dira egin dituzten inbertsioen errentagarritasunaz, gaur egungo krisi ekonomiko-politikoa iritsi den arte. Eta, BBVAk bezala, inbertsio handienak egin dituztenek, irabazi oparoak lortu dituzte, eta, horrez gainera, funts hornidura garrantzitsuak eginak zituzten lehendik beren erreserben kontura, gaur egungoa bezalako balizko egoera bati aurre egiteko. Argentinan badira beste euskal enpresa batzuk ere, horien artean Beasaingo CAF, Fagor etxeko tresna elektrikoak, Grupo Correo Español. Bada Argentinan beste enpresa bat oso garrantzitsua, euskalduna ez dena, baina euskal kapitalaren partaidetza duena, BBVArena bereziki (%9,78), hots, Repsol. Repsolek, gainera, bere taldeko enpresa den Petronor-en kapitalaren parterik handiena kontrolatzen du, eta bertan BBK-k bere esku dauka kapitalaren %10 baino gehiago. Repsol talde honek sekulako urratsa egin du nazioarteko enpresa handienetako bat bihurtzeko bidean, hain zuzen ere petrolio ustiakuntzako YPF argentinar enpresa erosi ondoren.
Hasieratik esan beharra dago Argentinan inbertsioak egin dituzten enpresek izan dituzten kalteak eta galerak baino askoz ere gogorragoak izan direla krisi horrek, segurtasun faltagatik, burtsako balioetan eragin dituen ondorioak. Eta, horren ondorioz, oso handiak izan dira akziodun txikiek izan dituzten galerak. Aski bedi esatea, adibidez, egun batean bakarrik, urtarrilaren 15ean, Espainiako Estatuak Argentinan dituen enpresek (BBVA, SCH, Telefónica, Repsol YPF, Endesa eta Gas Natural), 7.500 milioi euro galdu zituztela burtsako kotizazioan. Aurreko astean enpresa horiek berak burtsako balioan 19.592 milioi euro galdu zuten. Geroago, eta burtsak gorakoak eta beherakoak egiten dituenez gero, burtsako balioaren parte bat berreskuratu zuten. Eta hilabete barruan, baliteke gaurkoak baino errentagarritasun handiagoak eskaintzen jarraitzea.
Atzerritar inbertsioa Argentinan, 1994tik 2001eko urria arte, herrialdeek osatzen dute gehienbat, eta garrantziaren ordenaren arabera, hauxe da: Amerikako Estatu Batuak (%31,7, 31.070 milioi dolarrekin), Espainiako Estatua (%26,2, 25.710 milioi dolarrekin), Frantzia (%11, 10.820 milioi dolarrekin), Italia (%5,5, 5.440 milioi dolarrekin), Txile (%5,3, 5.250 milioi dolarrekin), Erresuma Batua (%4,6, 4.580 milioi dolarrekin), Kanada (%2,6, 2.600 milioi dolarrekin), Brasil (%2,6, 2.580 milioi dolarrekin) eta beste herrialde batzuk (%10,1, 9.905 milioi dolarrekin).
Espainiako Estatuak Argentinan sektoreka egin duen inbertsioa, bertan dagoelarik euskal inbertsioa, honela zegoen osatua 1994-2000 urte bitartean: bankuak eta aseguruak (%32,7), telekomunikazioak (%20,1), garraioa (%14,6), gasa eta petrolioa (%14,3), energia elektrikoa (%13,8), eraikuntza eta materialak (%5), etab.
Alabaina, Argentinan egoitza duten euskal enpresen ikuspegitik, BBVAk du sarrerarik handiena, Banco Francés delakoaren %6 erosi ondoren. Banku hori Argentinako bosgarrena zen eta pribatuetan bigarrena, eta orain BBVA Banco Francés deitzen da. 2000. urtea hazkunde eta sendotze urtea izan zen banku honentzat, eta lehiarik handiena egiten ziotenekiko aldeak murriztu zituen. 10.084 milioi pesoko aktibo batekin (garai hartan, peso batek dolar bat balio zuen) -aurreko urtean baino %15 gehiago-, zergen aurretik, 226 milioi pesoko irabaziak izan zituen, hau da, aurreko urtean baino %102,2 gehiago. Irabazi garbiak, zergen ondoren, 180 milioi pesokoak izan ziren, hau da, aurreko urtean baino %89,2 gehiago.
Adituen ustez, Santander Central Hispano, SCH, eta BBVA bankuak izango dira Espainiako Estatuko enpresen artean kalterik handienak pairatuko dituztenak. Bien artean 1.000 milioi euro gal ditzakete. Alabaina, 900 milioi dolarreko funts hornikuntzarekin, SCH guztiz estalita dago, eta agian BBVAk, 360 milioi dolarreko funts hornikuntzarekin, ekarria handitu beharko du, 180 bat milioi, Ipar Amerikako inbertsio banku bateko aditu batek dioenez. Kontuan izan behar da bestalde, BBVAk (Argentinako gordailuen %8,1 kontrolatzen du) eginak dituela jada inbertsiorik handienak bere bulegoak eta sistemak berritzeko, eta, hortaz, etorkizunean ez du askoz gehiago inbertitu beharko. Hala eta guztiz ere, gaurko argentinar gobernuak bidera ditzakeen erabakien mende dago bi banku hauen inbertsioaren etorkizuna.
Beasaingo CAF burdinbide enpresak, bere nazioartekotze estrategian, hainbat mantenimendu gune ditu Hego Amerikan, horietako bat Argentinako hiriburuan, Buenos Airesen. Beste bi zentroak, kontinente horretan, Brasilen daude, Río de Janeiro eta Sao Pauloko hirietan. Gogoratu beharra dago atzerriko kontratuetatik datorrela CAFen fakturazioaren %62.
MCC taldekoa den Fagor etxeko tresna elektrikoen Arrasateko enpresak, badu Argentinan bere eskumendeko hozkailu enpresa bat (McLean). Eremu horretako adituek diotenez, Argentinako etxeko tresnen sektoreak ez du aldaketa nabarmenik izango krisi honekin, Brasildik baitator erosketen parte handi bat.
Grupo Correok ere, besteak beste "Correo Español" eta "Diario Vasco" egunkariak argitaratzen dituenak, baditu interesak Argentinan. Grupo Correo, gaur egun Prensa Española (ABC) taldearekin baturik, (batasun horretatik sortu da Grupo Correo Prensa Española berria), Cimeco argentinar elkartearen %33ren jabe da, zeina, bere aldetik, "La Voz del Interior" eta "Los Andes" egunkarien %85aren jabe baita. Egoerak nahasia ematen badu ere, adierazle guztien arabera komunikabideen euskal-espainiar inperio honek aurrera jarraituko du eskualde honetan bere hedapen estrategiarekin.
Repsol YPF taldea 1999. urtean osatu zen, YPF argentinar enpresa Repsolek erosi zuenean; era horretan, multinazionala bihurtu zen. Hidrokarburo enpresa hau Hego Amerikan kokatzea bihurtu zen Repsol YPF taldearen hazkundearen giltzarrietako bat. 52.419 milioi euroko aktiboa izanik, (aurrekoa 42.050 milioi eurokoa zen), Repsol YPF taldeak 2000. urtean, zergen aurretik, 4.325 milioi euro irabazi zituen eta aurreko urtean 1.743 milioi euro; zergak ordaindu ondoren, 2.917 milioi euro garbi geratu zitzaizkien, aurreko urtean 1.186 milioi izan zirelarik.
Repsol YPF, fakturazioaren araberako sailkapenean, aurrenekoa da Argentinan, eta gauza segurua da eskualde honetarako dituen asmoekin aurrera jarraituko duela, irabazi handiak eskuratzen baititu. Enpresa honetako arduradunek onartu dute planak etenda dituztela orain, harik eta gobernuak neurri ekonomikoen azken xehetasunak erabakitzen dituen arte. Uste da Repsol YPF taldeak, krisi honetan izan dituen kalteak murriztu nahian, argentinar gobernuari epeak luzatzea eskatuko diola, petrolio eta gaseko aztarnategien emakida epeak direla-eta. Argentina da Repsol YPFrentzat petrolioaren produkzio iturri nagusia l


Azkenak
Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
“Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko”

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


Soldaten eta etxebizitzen prezioaren arteko amildegia, sekulan baino handiago Nafarroan

CaixaBank Researchek egindako ikerketak agerian eman du Nafarroako etxebizitza merkatuaren egoera. 2007-2008 arteko higiezinen burbuilaren garaian baino %3,7 garestiagoa dira etxebizitza eraiki berriak Nafarroan.


Errusiako droneak Poloniako aire eremuan sartu direla salatu du Varsoviak

Hemeretzi errusiar dronek Poloniako muga zeharkatu dute, eta Poloniak leherrarazi egin ditu. Poloniako aire eremuari “inoiz egindako erasorik handiena” dela dio armadak.


Poliziarekin istiluak izan dira Baionan, “dena blokatzeko” egunean

Protesta eguna da gaur Ipar Euskal Herrian eta Frantzian, François Bayrou lehen ministro ohiak egindako aurrekontu proposamenen aurka altxatu dira gizarte eragileak. Goizean goizetik, Baionako sarrerako biribilgunea blokatzeari ekin diote. Jada hogei manifestari atxilotu... [+]


Frantziak lehen ministro berria du
Zein da Sébastien Lecornu? Antinuklearren etsaia, ehiztarien laguna, Macronen zale fidela

François Bayrouk dimisioa eman eta ordu gutxitara izendatu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ordezkoa: Sébastien Lecornu izango da lehen ministro berria, aurretik Defentsa ministro izandakoa eta Macronen oso gertukoa. Oposizioa haserre mintzatu da, ezker zein... [+]


Zinemaldi Alternatiboak zinema sozialaren bidez ehunduko ditu Donostiako auzoak

17. edizio honetan hamar proiekzio antolatu ditu Donostiako Zinemaldi Alternatiboak, beste horrenbeste eragilerekin elkarlanean. Helburua, urterokoa: "Zinemaren bidez hausnarketa kritikoa sustatzea, hainbat gizarte-gai eta -gatazkari buruzko lanak proiektatuta eta... [+]


2025-09-10 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Udako postalak

Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]


2025-09-10 | Iñaki Barcena
Parte izan, parte hartu eta parte eman

Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


Desberdintasunen garrantzia nazioarteko politikan

Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]


Eguneraketa berriak daude