GIZAKIAREN NEURRIRA EGINDAKO OIHANA

  • Nolako basoak nahi ditugu? Eta zertarako?

2001eko azaroaren 04an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Eeuskal Autonomia Erkidegoan zuhaitzek lurzoruko 384.750 hektarea betetzen dituzte. Bere horretan ez du ezer askorik esaten datuak ez baitugu inolako erreferentziarik. Alboko orrialdeko grafikoan begiratuz gero ordea, Europako Batasunean Suedia eta Finlandiaren ondoren Hego Euskal Herria hirugarren tokian agertzen dela ikusten da. Noski, baso estaldura askoz handiagoko estatuak badira, baina proportzioa kontuan hartuta bi herrialde nordikoak soilik ditu aurretik. Ezin ukatu beraz, Euskal Herrian basoak duen garrantzia, eta ez gara gu hori deskubritu dugunak. Burdinolen garaia ezin da basorik gabe ulertu eta orain ditugun baso estaldurak ez bagenitu basogintza sektorea ez litzateke orain dena. Duela mende batzutako eta oraingo basoa ere ez da gauza bera. Aldatzen ari da, gizakiak aldatzen du.

Eta zer da basoa? Galdera honi erantzutea ez da erraza. Baso natural eta «oihaneztatze artifizialak» aipatzen dira. Orain egiten diren birlandaketa masiboek basoak ematen dituzte? Zuhaitz masa homogeneoak dira, dibertsitaterik gabeak, zehaztuz, zuhaitz kultiboak lirateke. Baso hauek baso natural edo berezko basoetatik bereizi beharko genituzke.
Definizioz, basoa, berez eboluzionatu den landare multzoa da, garapen maila altuenekoa; ondorioz gehien nagusitu den zuhaitzak emango dio izena basoari. Nagusitu den zuhaitza haritza bada basoa hariztia dela esango dugu. Zuhaitz espezie nagusienarekin batera bigarren mailako zuhaitzak izango ditugu, proportzioan kantitate baxuagoan egon arren basoaren biodibertsitatearen parte garrantzitsu izango dira, ezkiak, astigarrak, otsalizarrak, elorriak... Hauekin batera bestelako landare belarkarak topatu ahal izango ditugu lurrazala estaltzen, edo baita onddo taldeak ere.
Basoak, komunitate bizidun finko eta konplexuenak kontsideratuko ditugu, izan ere ekosistema beraren baitan landare barietate zabalak izateaz gain animalien bizileku eta ezkutaleku garrantzitsuak dira.
Badirudi zuhaitz landaketak erromatarren etorrerarekin batera hasi zirela, eta zuhaitz espezie berriak ekarri diren heinean landaketa hauek gorantz egin dute. XX. mendeak ekarri ditu birlandaketa handienak. Alde batetik, hazkuntza azkarreko zuhaitz espeziek baso ekonomiari bultzada handia eman diote. Ezin aipatu gabe utzi gure artean hain ezaguna egin zaigun intsinis pinua (Pinus radiata). Gure klima epel eta heze honetara ongi egokitu da hau edo baita ere larizio pinua (Pinus nigra). Gure paisajea asko aldatu duen beste moda-modako espeziea eukaliptua da.
Bestetik espezie exotikoagoak ditugu gogoan. Hauek balore paisajistikoa dute eta askotan gure aisialdirako parkeak hornitzeko erabili izan dira.
Oihaneztatze "artifizial" hauek onuragarriak izan daitezke sarri, lehenik eta behin nekazaritza edo abeltzaintzarako erabiltzen ez diren lurretan egin izan direlako. Bigarrenik zuhaitzek, sustrai garatuenak dituzten landareak izanik, lurtzorua finkatzen laguntzen dute, eta hau garrantzitsua da higadura eragozten duelako, batez ere malda dezenteko mendi eremuetan. Denok ikusi ahal izan ditugu higaduraren eragin ezkorrak.
Onurak aipatzen jarraituz, kontuan izan behar da zuhaitz masek ura atxikitzen dutela lurtzoruan. Batetik lehortea eragozten du eta bestetik uholdeak ere bai, ibaiek gainezka egin gabe.
Kalitate oneko basoak lortzeko, (osasun eta sute arazoak izango ez dituztenak), beharrezkoa da basoaren kudeaketa egokia egitea eta horregatik baso lanak ezinbestekoak dira. Honek epe luzerako inbertsioa eskatzen du eta beti ez da modu egokian egiten. Basozaintzan egiten diren lanik ohikoenak ondokoak dira.
Bakanketa lanetan, zuhaitz batzuk botatzen dira, eskasenak normalean, honela neurri handiko egurra lortuko da.
Inausketa garaian, behealdeko adarrak ebakiko dira, batetik behe suteen arriskua murrizteko eta bestetik, egurraren kalitatea hobetzeko.
Sastraken garbiketari esker hazien bideragarritasuna gehitzen da, baita baso itxiturekin ere, honela ez baita azienda sartzen. Suebakiak ere garrantzitsuak izango dira, sutea gertatzen bada honi bidea mozteko. Horretarako bide zabal garbiak uzten dira. Bada «mozketa hedatzailea» deitzen zaiona ere, hau hazia ahalik eta gehien hedatzeko izaten da.



NOLAKO ZUHAITZA HALAKO BASOA.

Basoan topa genitzakeen zuhaitz landareak asko dira baina multzo gutxi batzuk egiteko asmoz bereizketa nagusi bat egin ohi da. Konifero, hostozabal eta baso mixtoek osatzen dute aniztasuna.

Koniferoek orratz formako hostoak edo ezkata moduko hostoak adartxoari lotuta dituztenak dira. Multzo honetan sartuko ditugu pinu, izei edo zedroen modukoak, eta ezaugarri komun bat dute; ez dira hosto galkorreko zuhaitzak. Beti bezala salbuespenak badaude alertzea kasu, hosto galkorreko koniferoa baita.
Bestetik hostozabalak ditugu, hitzak berak esaten duen moduan, aurrekoen tankerako hostorik ez dutenak dira. Adibide garbiak dira pagoa, haritza, urkia eta astigarra. Ia denak hosto galkorrak dira. Badaude baso mixtoak deitzen direnak ere. Hitzak dioen moduan aipatu bi zuhaitz landareen konbinaketa dago baso hauetan.
Orain aipatu ditugun baso motei buruzko datuak orrialde honetako grafikoetan dituzue. Informazio honek basoaren egoera ezagutzeko balio digu. Garai batean isurialde atlantiar osoa estaltzen zuten pagadi eta harizti zabalak mendi gainetara mugatu dira eta esan bezala beste konifero espezie berriek geroz eta indar handiagoa hartu dute. Datuotan ondo azaltzen den moduan, Bizkaia eta Gipuzkoan koniferoak dira nagusi eta Araba aldean hostozabalak. Nafarroako datuak eman ez ditugun arren hostozabalak nagusitzen dira koniferoen gainetik. Pagadiak dira jaun eta jabe.
Euskal Herria hedaduraz txikia izan arren klima eta ezaugarri fisiko oso desberdinak dituzten eremuak bereizten ditugu. Egoera honek noski landaretza mota ere baldintzatzen du. Klima gradienteak, Araba eta Nafarroako klima mediterranear aldetik kostaldeko klima ozeanikora jotzen du, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa iparraldea eta Ipar Euskal Herrian. Ezin ahaztu Nafarroako Auñamendietako klima boreo-alpetarra. Honek guztiak, Euskal Herrian baso mota hagitz desberdinak topatzea eragiten du, Arabako artadi eta abarizti lehorrenetatik Gipuzkoako harizti eta pagadi hezeenetara.


Baso berritzea, Europari begira.

Hasieratik argi utzi dugu baso natural eta birlandatutako baso berrien arteko bereizketa. Esan gabe doa, berezko basoen hedadura nahiko mugatua geratu dela, gehienbat Araba eta Nafarroan. Honela, baso naturalek atzerakada nabaria jasan dute, nahiz zuhaitz estaldurak azken urteetan gora egin baso-berritze lanak direla medio.
Baso berriak, aipatu bezala, produkzio azkarreko zenbait espeziez osatuak daude. Gaur egun, larizio eta intsinis pinuaz gain, eukaliptuen kultiboak protagonismoa hartu du gure mendietan. Egur ekoizpenak Euskal Herrian garrantzi ekonomiko handia du, eta landaketak gehienbat esku pribatuetan geratzen dira. Adibide bat aipatzekotan, Euskal Autonomia Erkidegoan intsinis pinuaren kultiboak 162.976 Ha-ko baso estaldura dauka, proportzioan kopuru horren ehuneko 13,5 bakarrik kokatzen da mendi publikoetan. Hau garrantzitsua izan daiteke baso kudeaketaren ikuspuntutik. Esku publikoetan geratzen diren lurrek, baso kudeaketa jasangarriagoa daramate, kontserbazioaren aldetik egokiagoa, plan forestalak, ordenazio planak, baso berritze planak... direla medio


Azkenak
Ehunka herritar elkarretaratu dira Hernanin San Joan gaueko eraso arrazisten kontra

Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]


Sánchezen NATOko tratuak hautsak harrotu ditu zenbait estatu kideren artean

Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.


Galdakao-Usansoloko eta Gernika-Lumoko ospitaleetako “prekaritatea” salatu du ESK-k

Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.


Mizgin Ronak
“Turkierak hautsi zuen nire pertsona”

Egungo kurduerazko idazle esanguratsuenetakoa da Mizgin Ronak. Zortzi liburu ditu idatzita, bost eleberri eta hiru olerki liburu. 16 urte zituenean ihesera jo zuen, eta urte eta erdiren ondoren haren jaioterrian atxilotu zuten, Diyarbakirren. 1992an, 18 urte besterik ez zituela,... [+]


2025-06-25 | June Fernández
Meloi saltzailea
Persepolis

Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]


Ezusteko bila

Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]


2025-06-25 | Castillo Suárez
Alferrikako bidaia

Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]


Oporrik ez elkartasunari

Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]


Israelek gerra hasi eta Mendebaldeak babestu

Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.

Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]


2025-06-25 | Onintza Enbeita
Oihana Bartra. Bertsolaria
“Bertsolaritzan ere badago aurrerapenaren kontra dagoen korronte erreakzionarioa”

Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.


Ey, ey... Turismo kolonialaren bonba lehertu duela bad Bunnyk

Reggaetonarekin eta antzekoekin, musika estilo bat ez ezik, Puerto Ricok beste ideia bat zabaldu du mundu osora: turistifikazioaren eta iragan kolonialaren artean dagoen lotura estua. Milioika jarraitzaile dituen Bad Bunny artista da mezu horren bozgorailu. Azken diskoan Jorell... [+]


Eguneraketa berriak daude