Albisteak 

1805. alea
2001-04-29
alde 0    kontra 0

BIZKAIERAREN FONOTEKA

XX. mendeko bizkaieraren doinuak bilduko dituen datu basea Interneten paratu dute (bips.bi.ehu.es/fonoteka). Proiektua iaz jarri zen abian Bizkaiko Foru Aldundiaren eta EHUren eskutik, eta IƱaki Gaminde eta Bilboko Goi Eskolako telekomunikazio ingeniari talde bat ari dira berau garatzen. Grabaketez gain, hizkuntza, kultura eta etnografiari buruzko informazioa kontsulta ahal izango da. Gaika eta eskualdeka egin daitezke bilaketak.


HIZKUNTZ ESKUBIDEEN BEHATOKIA

Kontseiluak egin zuen azken batzarrean Hizkuntz Eskubideen Behatokia martxan jartzea erabaki zuen, arlo pribatuan zein publikoan hizkuntza eskubideak bermatzeko. Herritarrek eta elkarteek salaketak jarri ahal izango dituzte Behatokiak horretarako propio ipini duen telefono baten bidez eta ondoren, Behatokiak salaketak bideratuko ditu. Helburu hori izanik, Kontseiluak Udalbiltzarekin egin du hitzarmena.


IRAKASLE ELEBIDUNEN FALTA IZANGO DA EHU-N

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak euskal unibertsitate publikoaren egoeraren inguruko azterketa egin du. Bertan dioenez, EHUren euskalduntze prozesuak irakaskuntza ez unibertsitarioaren hizkuntza logikak izan beharko ditu kontuan. Egun EHUn ikasten ari direnen %35ek egin dute sarrera proba euskaraz, eskaintza aldiz murritzagoa da, 1998an %21 ari zen euskaraz lehen mailan. EHUren euskalduntze planak hala jarraituz gero irakasle elebidunen faltan eta erdaldunak soberan izango dira.


ERREKURTSOA ATZERA NAFARROAN

Euskararen Kultur Elkargoak Euskararen Dekretuaren aurka jarritako errekurtsoa ez du ontzat eman Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Dekretua aplikatuz gero, interes orokorra eta partikularrak ez baitira arriskuan izanen, auzitegiaren esanetan.



Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
azala  
azala1804
 
azala1803

1805 zenbakia.
2001ko apirilaren 29a

   
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys