"EL SOCIAL"-EK GAZTELERATIK EUSKARARA EGIN DU JAUZI

  • Basauriko "El Social" herri aldizkariak azken hamalau urteotan komunikaziorako zerabilen hizkuntza aldatu eta euskara hutsezko aroari ekin dio. Dagoeneko euskaraz idatziriko bost ale plazaratu dituzte, eta etorkizuneko erronkei eusteko irrikaz eta gogotsu daude.

2001eko apirilaren 29an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Egunotan, alegera eta pozik egoteko arrazoirik badute basauriarrek, euskara hutsezko "El Social" herri aldizkariaren bosgarren alea kaleratu baita.
Herri aldizkari honen ibilbidea heldua baizen gorabeheratsua izanik ere, tinko iraun izan du lehen urratsa eman zuenetik, nahiz eta ordurik hona zenbait alorretan aldaketak izan dituen: hizkuntza, kasu. Hastapen urratsak herriko hiruzpalau kazetaritza ikaslek eman zituzten, Basauri herriko informazioa ardatz harturik, hedabide idatzietan landu barik lotzen zen informazioa herritarrei helarazteko gogoak eta ikasketak bukatu osteko euren lanbidearekiko egoerak nahiz irrikak bultzaturik. Berba bitan, prestakuntza zein lan beharrei eta behar sozialari erantzun gurak eraginda ipini zen abian "El Social". Urteek aurrera egin duten heinean, informazio lokala ere nagusi da, eta molde honetako aldizkariek ohiko duten egiturari eutsi zaio: herriko gazte eta nerabeek aldizkarirako beren beregi idatziriko albisteak, herriari buruzko berriak, kirola, kultura, iritzia, agenda, azken azala eta azala (azken biak eta erdiko orria koloretan argitaratzen dituzte). Aldizkaria, bestalde, dohain partitzen da eta hilero bost mila ale plazaratzen dituzte, inoiz ale kopurua gaurkoarekin alderatuz gero, urriagoa izan den arren.
Hizkuntzarena izan da, zalantza apurrik gabe, aldizkariak jasan duen aldaketarik nabariena, duela bost urtera arte gaztelera hutsean idazten baitzen aldizkaria, baina 1996. urterik aitzina euskaraz izkiriatutako "Berbaz" gehigarria argitaratzen hasi ziren aldizkariarekin batera. Hala ere, gehigarria hiru urtez kaleratu zen, garai hartan Basauri herrian euskaraz idatziriko "Bost Axola" aldizkaria -urte gutxiren buruan tamalez desagertu zena- plazaratzen hasi baitzen. Urteek aitzina egin dute eta "El Social" aldizkariko arduradunak euskara hutsezko herri aldizkaria kaleratzen hasi ziren iragan urteko abenduarekin batera, gaztelaniazko herri aldizkarien errealitatea zein "Bost Axola" aldizkaria eta "Berbaz" gehigarriak izaniko abantaila eta aferak aztertu eta kontuan hartu ostean. "Orain dela bost urte ezinezko ikusten zen eman dugun pausoa ematea, asmoa bidea egitea zen eta 'Berbaz' gehigarriarekin hasi ginen, nahiz eta bidean gelditu. Baina, azkenean lortu dugu euskara hutsezko aldizkaria", adierazi digu aldizkariko arduradun den Asier Lejarzak. Ordu arteko lan metodologia, zenbait alorretan bederen, aldatu behar izan dute; hartara, orain arteko kolaboratzaileek gaztelaniaz idazten bazuten, egun euskaraz egiten dute, hizkuntzaren ezagutza ez delarik gaurdaino oztopo izan, erredakzioan argi baitute euskara denon hizkuntza dela eta euskaldun ez direnak ere euskararen aldeko lanera ekarri behar direla. Haatik, horrelakorik suertatzen denean gogotsu itzultzen dute gaztelaniazko artikulua euskarara.
Bestenaz, egoitza eta baliabide teknikoek ere, hamalau urteren buruan, aldaketa asko izan dituzte, denak aldizkariaren onerako ziurrenera. Egitasmoari lotu zitzaizkionean egoitza kultur etxean zuten, eta harrezkero, harat-honat ibili dira lokalez lokal iragan urte bukaera arte; urri inguruan, apur gorabehera, Basauri erdialdeko lokal bat alokatu, atondu eta egoitza berria bertan ireki baitzuten. Egoitzak bezalatsu, maketazio lanak ere, goitik behera berritu dira; izan ere, hasierako urteetan maketazio eta inpresio lanetarako egunak behar ziren, baina gaur, informatika nagusitu den honetan, burutu beharreko lanak arin baten egiten dituzte.


EGUNGO ETA ETORKIZUNEKO ERRONKA.

"El Social" aldizkariaren erronka handia izan da, inongo dirulaguntzarik gabe nekez egin daitekeena. Gainera, euskaraz idazten hasi zirenetik arteragoko iragarle zenbait galdu dituzte, baina berriak hurreratu zaizkie. Horrela bada, udaletik eta aldunditik jasotzen dituzten laguntzak biziki garrantzitsuak izateaz gainera, aurrera begirako erronkei erantzuteko Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere eskatzekotan dira. Izatez, horrelako aldizkari bat eusteko, publizitatea ez eze, diru laguntzek ere berebiziko garrantzia dute. Oraintsu, harpidetza kanpaina abian ipini dute, eta jendea animatuta dagoela jakinarazi digute. Aurrera begira, berriz, arlo askotan lan egiteko gogoa dute; hala nola, herrietako euskara aldizkariekin duten harremana estutu, aldizkaria eta harpidetza sendotu, eta aldizkariaren itxura berritu.


Azkenak
‘The Lancet’ aldizkariaren arabera, Israelek 434.000 palestinar hil ditu 2023ko urritik: Gazako biztanleriaren %20

Iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du aldizkariak. Kalkuluen arabera, 2023ko urriaren 7tik egunean 732 palestinar hil ditu batez beste, Israelgo armadaren erasoen... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Janaria sartzeko “10 orduko etenak” iragarri ditu Israelek, Gazan 100.000 haur desnutrizio arriskuan daudelako

"Pausa taktiko" gisa definitu ditu Israelek. Igandean hasi da eta 35 kamioi sartu dira Gazako zerrendara.


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


Eskuz eta banaka

Udan, Sargazoen itsasoan (Ipar Amerikako ekialdean) eme bakoitzak 2-3 milioi arrautza askatuko ditu. Baten batek bizirauterik badu, bi hilabeteren baitan ekialderantz igerian hasi eta urte erdi izaterako Azore uharteetara helduko da. Bertan elikatu eta haziko da, urtebeterekin,... [+]


2025-07-28 | Jakoba Errekondo
Harroputzetik artaputzera

Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea aberasten zuten. XVI-XVIII mendeak ziren. Meatzariak,... [+]


Eguneraketa berriak daude