FRESKAGARRIA


2000ko uztailaren 09an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Ikusi ezina askoren gaitza den moduan, ezinikusia beti izaten da bakoitzarena, norberea. Horregatik diogu herra bakoitzak kontu desberdinei. Ezagutzen dut klerak pizarran ateratzen duen hotsa jasan ez dezakeenik; baita galtzerdi bat bikotekidearengandik apartatuta ikustea mingarri zaionik ere; eta zopa jaten hastean beti "aitaren" egiten duen fede urriko bertsolariren bat ere bai.
Bakoitzak bizi dugu geure zoroa, besteren begietara nimiño litzatekeena erraldoi bihurtzeraino. Nik aparteko gorrotoa diot "freskoa" hitzari eta badakidan arren gorroto, herra, gutizia eta gainerakoek arrazoi sustraituak bai, baina azaleratzeko modukorik ez dutela, ahalegindu nahi nuke zioak argitzen.
ESANGO nuke "freskoa" hitza dela, entzulearen manipulaziorako gehientsuen erabilitako hizkuntza-zatia. Nori ez dio amak esan, baietz, jateko fruta, oso ona, oso freskoa dela? Eta nori ez dio errepikatu jateko fruta, ona dela oso, baietz, oso dela freskoa? Freskotasunak bere berean edozer gauza on bihurtzen duela sinistarazten digun kultur-kodearen menpe bizi gara nonbait.
Nik, umetatik, zerbait jan nahi banuen jan egiten nuen lehorragatik, eta jan nahi ez banuen ez nuen jaten, hiru aldiz oso freskagarria eta zukutsua zela entzun arren. Baina askotan entzun behar izan nuen. Egun, "freskoa" ez zait arazo janariari dagokionez. Ez amak etsia hartu duelako, amarenean gutxitan bazkaltzen dudalako baizik.
Baina amaren fruta irentsi arazi nahi hura darabilte orain, izen-lagun berbera erantsiz, telebista programatzaileek. Umetako mamuei lokartzen ez diete uzten. Honako edo halako telebista saio "freskoa" edo "freskagarria" izango dela iragartzen digute. Eta hala iragartzen dutenean, zuek ez dakit, baina nik, frutaren balizko ontasuna izaten dut gogoan, neurez nahi ez nuena jan nezan ahalegin amatasunez bete hura.
Sakontzen hasita, telebista saio bat "freskagarria"dela esatearekin ez dira ezer zehatzik esaten ari. Saioa "zakurranpotroa" izango dela iragartzearen pareko zerbait da, akaso, politikoki politagoa. Iradokitzen diguna ordea, ez da hain kontu hutsala. Telebista saio bat, edo film bat, edo liburu bat..."freskagarria" dela esaten digutenean ongi ulertu behar da zer esan nahi diguten. Hor nonbait, honakoa: "Telebista saio hau oso medio gutxirekin egin dugu; ez dugu ahalegin berezirik egin; denbora-pasa hutsa da; ez duzu neurona gastu handirik izango hau jarraitzeko".
DENA xehe eman beharrean dena mehe ematen digute, dena "fresko freskoa", lehorzaleak ere bagarela ahazturik. Gure gurasoen belaunaldiko Goenkale-zaleren bati entzun nion bezala, " freskagarria gora eta freskagarria behera ibiltzen dituk oraingo gazteak. Hori duk hori 'Chuss'i 'freskagarria' deitu beharra!".
Nik nezakeena egin dut: kasu egin zuei. Ikusiko duzue urte sasoi honetan zenbat antzerki-emanaldi, disko eta liburu "freskagarri" merkaturatuko diren. Freskagarri jartzen duenean, zuek zuzen zuzenean "txarrak" ulertu. Eta telebista saioak? Denak izango dira orain, udaldian, programa "freskagarriak". Paradoxa da gero! Saio freskagarririk gehien noiz, eta udako "parrilan"


Azkenak
2025-07-21 | ARGIA
Euskararen aldeko ‘jauzi’ baten alde mobilizatu dira Maulen, Donapaleun eta Baionan

Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.


2025-07-21 | ARGIA
Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia aldarrikatu dute milaka herritarrek udaletxeen aurrean

UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


Eguneraketa berriak daude