PETROLIO-ESPORTATZAILEEN EGUNDOKO ETEKINAK


2000ko ekainaren 18an
Munduan kontsumitzen den energiaren %35 petrolioa da, eta horrek garbi erakusten du munduko ekonomian duen funtsezko garrantzia. Halaber, herrialde ekoizle eta esportatzaileentzat esan nahi duen negozioa adierazten du. Nahiz eta oraindik datu ofizialik ez dagoen, upelaren batez besteko prezioa 25 dolarrekoa izan dela kontuan harturik, 1999an 170.000 milioi inguru dolarreko (30 bilioi pezeta, 1,2 bilioi libera) dirutza bildu zutela esan genezake. 1997an, upelaren batez besteko prezioa 19,40 dolarrekoa izanik, 161.600 milioi dolar bildu zuten. 1998an, Asiako krisiaren urtean, kopuru hori 103.700 milioi dolarretara jaitsi zen. Beraz, joan den urtean upelaren prezioa 25 dolar ingurura igo zenez, esan genezake LPEEko herrialdeek 1999an 30 bilioi pezeta inguru bildu zituztela.
Zergatik aipatzen da petrolio-upela? Upela ohiko neurri unitatea da, eta 158,97 litro dira. Upela, berez, fisikoki existitu zen, eta Pennsylvaniako lurralde historikoetatik petrolioa esportatzeko erabiltzen zen ontzia zen. Mundurako hiru petrolio gordin mota daude. Europarako Ipar Itsasoko Brent izenekoa da erreferentzia eta Estatu Batuetarako Mexikoko Golkoko West Texas Intermediate izenekoa. Biak kalitate maila ertain-handikotzat jotzen dira, eta horregatik erreferentzi nagusitzat hartzen dira. Hirugarren mota Saudi Arabiako Arabian Light izenekoa da, eta hori da LPEEk eta Japoniak erabiltzen dutena. Aljeriako petrolioa batez bestekoaren gainetik dago, eta Venezuelakoa azpitik.
Zein dira gaur egungo petrolio erreserbak, zein birfintzeko gaitasuna, zein kontsumitzaileen eskutan dagoen petrolio kopurua eta zeintzuk petrolio gordina garraiatzeko sistemak? 1999an, munduko petrolio gordin erreserba egiaztatua 1.038.500 milioi upelekoa zen, eta horietatik 800.000 milioi (%77) LPEEren esku daude. Birfintzeko gaitasunari dagokionez, berriz, egunean 81 milioi upel birfintzera hel daiteke. Birfintzeko gaitasuna eta salmenta kontuan izanik, munduko petrolio-enpresarik handiena Estatu Batuetako Exon-Mobil da.
Gainera, OCDEko herrialdeen eskuetan dagoena kontatu behar da, kontsumitzailerik garrantzitsuenak baitira. Horrela, 1999. urte amaieran, erreserba horiek 3.860 milioi upelekoak ziren, eta horietatik 2.636 milioi estatuen esku zeuden, eta gainerakoak petrolio-enpresen esku.
Petrolioa, nagusiki, oliobideetan zehar eta petroliontzietan garraiatzen da. Gaur egun petroliontziak nagusitzen dira. 1998 amaieran, munduko flotak 297 milioi tona garraiatzeko ahalmena zuen.
Zein herrialdek ekoizten du gehien eta zein da kontsumitzaile handiena? Kontsumitzaile handiena Estatu Batuak dira. Saudi Arabiaren ondoren munduko bigarren ekoizle handiena izan arren (egunean 6,4 milioi upel ekoizten ditu), inportatzaile handiena ere bera da, 9,2 milioi upel inportatuz. Espainiako Estatuan 1,32 milioi kontsumitzen dira, hau da, mundu osoan kontsumitzen denaren %1,8. Petrolioak Espainian energiaren %58 esan nahi du.
Saudi Aramco da munduko ekoizlerik handiena. 261.539 milioi upel ditu, eta urtean 3.300 milioi ekoizten ditu. Beraz, abiadura horretan, dituen erreserbak 80 urte iraungo diote.
Azkenik, nola gauzatzen da petrolio gordinaren salerosketa? Aldi baterako hornidura-kontratuak egiten dira, eta horien bidez erosten diete konpainia kontsumitzaileek ekoizleei. Bada beste merkatu bat, "spot" izenez ezagutzen dena. Horren bidez, petroliontzi baten karga eros daiteke behin baino gehiagotan, baita Ekialde Hurbileko portu batetik Europako edo Ipar Ameriketako porturen batera doan bitartean ere.
Petrolio karga horren erosketa, finantza merkatuetan egiten den titulu trukaketa bat da (benetako petrolio gordin kopuru batean oinarriturik). Titulu hori, goiz batean zehar, 20 aldiz baino gehiago alda liteke eskuz, New Yorken edo Londresen. Salmentaren kostua merkatuko prezioen arabera ezartzen da


Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude