"stakeria litzateke EAk eta EAJk bat egitea, publiko ezberdina baitute"

  • Orain 46 urte Zeanurin jaioa, egun ere bertan bizi da (herriko zinegotzi dugu). Garaikoetxea lehendakariaren idazkari berezia izan zen. Lanbidez ekonomilaria da, baina baita ikaslea ere, egun master bat egiten ari baita.


1996ko irailaren 08an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Irailaren 4an hamar urte bete dira EA sortu zela. Zer balorazio egingo zenuke hamar urteotan egindako lanaz?

Orain hamar urte bi alderdi abertzale genituen: EAJ eta HB. Honen aurrean, euskal gizarteak eskaintza ezberdin bat eskatzen zuen, egun EAk islatzen duena: eskaintza aurrerakoia, sozialdemokrata. Nahiz eta nahi genukeen adina indar ez eduki, eremu egokia betetzen ari gara. Gainera, indarkeriaren arazoa gaindituz gero, etorkizun oparoa izango du EAk.

Zertan dira ezberdinak gaur egungo EA eta duela hamar urtekoa?

Alderdian ez da gertatu nahi genuen berritzea, beste alderdietan gertatu ez den bezala. Europan, Estatuan eta Euskal Herrian bertan, orain dela hamar urteko liderrak eta egungoak berak dira.

EAk ilusioa sortu zuen jaio zenean. Urteen poderioz, ordea, ilusio hori itzali egin da zenbaitengan. Baina ez EAri dagokionean soilik; oro har, politikarekiko ilusioa galdu egin du gizarteak. Gainera, ez gara gai izan indarkeriaren arazoari aurre egiteko.

Alderdi barruko berritze falta aipatu duzu. Etorkizun hurbilean arazo bilaka daiteke hori.

Azken bi urte hauetan jende berri asko etorri zaigu, oso prestatua. Beraz, orain hamar urte ez genuen jende gaztea daukagu, eta erreleboa ziurtaturik daukagu epe laburrera.

Hasieran jarri zenituzten helburuak bete dituzuela esan al daiteke?

Alderdi abertzalea gara, eta alderdi abertzale batek Euskal Herriaren askatasuna izan behar du helburutzat. Argi dago independientzia ez dugula lortu, eta ondorioz, ezta gure helburua ere.

Gizarteari begira, gizarte aurrerakoiago bat nahi genuen. Tamalez, azken urteotan ildo kontserbadorea gailendu zaigu, mundu osoan gertatu den bezala. Kasu batzuetan, orain dela hamar urteko egoera berean jarraitzen dugu. Beraz, ez daukagu harro egoteko arrazoirik.

Hauteskundez hauteskunde, alderdi abertzaleak beheranzko joera jasaten ari dira azken urteotan, EAJ izan ezik. Ezer berezirik adierazten al dizu horrek?

Denok izan dugu errurik horretan. Hau aitortu ondoren, esan behar dut abertzaletasunari ez diola batere mesederik egiten indarkeriak. Indarkeria gaindituko balitz, herriarengan beste ilusio bat piztuko litzateke eta horrek alderdi abertzaleak indartzea ahalbideratuko luke. Irtenbidea bilatzeko, alderdi abertzaleok gutxieneko batasuna behar dugu lehenik, eta irtenbide bateratua adostu ostean, espainiarrekin negoziatu, beti ere herritar gehienen borondatean oinarrituz eta bake bideak erabiliz.

Indar abertzaleen gainbehera indarkeriak soilik azal al dezake?

Ez dakit soilik indarkeriak azaltzen duen, baina neurri handi batean bai. Europari begiratuz, inguruko nazioetan honelako arazorik ez dagoela ikus dezakegu. Ipar Irlandan egon da antzeko arazo bat, baina soluzio-bidean da jada.

Abertzaletasunaren beheranzko joera nabarmena da oso Bizkaian. Zeanuriko semea izanik, zein etorkizun ikusten diozu abertzaletasunari Bizkaian?

Indar abertzaleak gai izango bagina etorkizunera begira beste ipar bat jartzeko, egoera honek badu konponbiderik. Baina epe laburrera ezkorra naiz. Hala ere, gazteek konpon dezakete guk konpondu ezin izan duguna.

Ezberdintasun pertsonalak desagertuz gero, urte batzuk barru EAk eta EAJk bat egin dezaketela esatea astakeria al da?

Elkarlanean jardun dezakegula argi dago, egun ikus daitekeenez. Baina astakeria handia litzateke EAk eta EAJk bat egitea, beraien publikoa ezberdina baita. Bien eskaintzak beharrezkoak dira herri honentzat: EAJren eskaintza abertzale kontserbadorea eta EAren eskaintza abertzale aurrerakoiagoa, sozialdemokrata. Egin behar dena da alderdi abertzaleak indartu eta alderdi espainolistak ahuldu.
Indarkeriarik gabe, HBko eta EAko kide askok, bien botoak gehituz, alderdi indartsua osatuko genuke. Beraz, EAJk eta EAk bat egitea ez da bidea. Alta, etorkizunari begira, ikuspegi aurrerakoia dugun alderdiok bat egitea da jorratu beharreko aukera. Nola? Denborak esango du.

EA eta HBren arteko harremanak sekula baino hotzagoak direla dirudi.

Zoritxarrez hala da. Baina denon artean saiatu behar dugu HBk erakunde guztietan parte har dezan, berauetan lan eginez.

Ajuria Eneko Itunak ez al du egoera hori eragin neurri handi batean?

EAk beti izan du HB ghetto batean edukitzearen aurkako jarrera. Indarkeriaren arazoa gainditu nahi badugu, ezinbestekoa da HBrekin harreman onak edukitzea. Beraz, Ajuria Eneko Mahaia fase berri batean sartzea proposatu du EAk.

Ekainean ETAk astebeteko ekintza armatuen etenaldiak sortutako aukera ez zen ezertan gauzatu. Noiz eta nola hitz egin behar da ETArekin?

Denon erruagatik galdu genuen aukera hura, baina batik bat ETAren erruagatik. Une horretan alderdi espainolistak denok uste baino urrunago joan ziren, baina ETAk ez zien aukerarik eman bake-bideei.

Noiz hitz egin ETArekin? Edozein unetan. Baina badirudi ETArentzat bitartekariak ETAk berak eta Espainiako Estatuak izan behar dutela. Hori, ordea, hutsegitea da. Ekintza armatuak alde batera utzita, indar abertzaleon arteko gutxieneko adostasuna lortu behar dugu. Ondoren, Espainiako Estatuarekin negoziatu beharko genuke.

Horren arabera, ETA alde batera geratuko litzateke negoziaketetan. Ez al du zeresanik erakunde armatuak?

Irtenbidea alderdi politikoek negoziatu behar dute, ETAk ez bezala, beraiek jasotzen baitute herriaren sostengua. Hala, HBk hartu beharko luke parte horretan.

Enfrentamendu egoera areagotu egin da udan, eta horren seinale dira azken asteotako kale istiluak. Enfrentamendu zibilerako arriskua aipatu duenik ere bada.

Bide horretatik ez goaz inora, sufrimendua areagotzea besterik ez da lortzen. Ilusioa berpiztu behar dugu. Kale istiluen aurrean legea aplikatu egin behar da, baina giza eskubideak errespetatuz. Beraz, bideo-kamerak jartzea ez da egokia.

Indarkeriaren aurkako borrokan Eusko Jaurlaritzaren gidaritza eskatu du EAk, eta kritika gogorrak jaso ditu ordainetan.

Ajuria Eneko Mahaiaren lorpen bakarra kontzientziazio lana izan da: duela hamar urte herritar askok indarkeria ez zuen arazotzat hartzen, eta egindako salaketen ostean, orain abertzale gehienok argi ikusten dugu indarkeria kaltegarria dela. Baina Ajuria Eneko Ituna normalizazioa eta bakea lortzeko sortu zen, eta honetan ez dugu urratsik eman. Mahaia urtean birritan biltzeko baldin bada, eta gainera ETAren indarkeria soilik salatzeko, sobera dago.

Fase berri bati ekin behar dio Mahaiak, eta fase berri horretan gehiengoz funtzionatu behar luke. Bestetik, Eusko Jaurlaritzak gidaritza hartu behar luke.

Cesiden paperak ez desklasifikatzeko Aznarren Gobernuak hartutako erabakiari eta Galindoren kaleratzeari buruz egindako Mahaiaren bileraren ostean, Ituna ETAren aurkako tresna soila bilakatu dela esan al genezake?

Sozialistek eta PPk ETAren aurkako tresna bezala ikusten dute, eta ez bakea lortzeko tresna gisa. Beraz, lehendakariak fase berriari ekiten ez badio, Ardanza itun bat hausten arituko litzateke.

Asko esan eta idatzi da PSE-EEk eta PPk bilera horretan izan zuten jarrerari buruz. Zuri zer sentsazio geratu zaizu?

Afera isilean mantendu nahi dutela argi dago. Esaterako, Aznarrek erabiltzen dituen argudioak bere aurka doaz. Iragana argitzeko bere esku dituen tresnak ez baditu Justiziaren esku uzten, Justiziaren lana oztopatzen ari da. ETAri bere ekintzak aurrera eramateko arrazoiak ematen ari da Aznar.

EA alderdi horietako batekin dago EAEko Gobernuan, eta duela gutxira arte Nafarroakoan.

Behin baino gehiagotan eskatu izan dizkiegu kontuak. Akordioak errespetatzeko asmoa dugu, baina akordioko edo alderdi sozialistako norbait GAL aferan inplikaturik dagoela azalduko balitz, alderdi hori edo EA hirukoan sobera leudeke.

EA izan da EAEren eta Nafarroaren arteko batzordearen bultzatzaile nagusienetakoa. XXI. mendeari begira, ikusten al duzu Hegoaldearen artikulazio formularik?

Nafarroan abertzaleek nahi adina indar ez badute ere, abertzaleak ez diren alderdiek ere ikusten dute Nafarroa Euskal Herriaren bihotza dela, eta arrazoi asko daudela elkarlana sustatzeko. Hala ere, guk haruntzago joan nahi genuke, egitura politiko komun batean denok egotea baita gure nahia, Iparraldea gehituz. Momentuz, EAEko eta Nafarroako legebiltzarretan onartutakoa mantentzea da lortu beharrekoa. Izan ere, Nafarroako Legebiltzarrean adostutakoa atzera botatzea iruzurra litzateke.

Iparraldeari dagokionez, ordea, gauzak zailxeago daude.

Iparraldean ez dago erakunde propiorik eta hori oztopo handia da. Dena den, aurrera begira akordioak lortzea litzateke helburu nagusia.
Estatutua agorturik dagoela esan izan du hainbatetan EAk. Autogobernuaren garapenerako zer planteatzen duzue?

Autogobernuaren mugak denon artean adostu behar genituzke eta honetarako autodeterminazio eskubidea ezinbestekoa da.


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude