"Orain arte komunikabideek erabili gaituzte eta orain guk erabiliko ditugu"


1995eko urriaren 15ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Jon Salaberria, Jarraiko bozeramaileari egindako elkarrizketa
"Orain arte komunikabideek erabili gaituzte eta orain guk erabiliko ditugu"
Jon Salaberria, Jarrai gazte erakundeko bozeramailea
Jarrai erakundeko bozeramaile, Ezker Abertzaleko aurpegi gazteetako bat dugu Jon Salaberria egiatarra. Egiako gaztetxean jardunez hasi zen gazte mugimenduan murgiltzen, ondorenean Jarrain sartzeko.
Azkenaldion Jarrairen kontrako ahotsak ugaldu egin dira. Zeri erantzuten diote kritikok?
Estatuak eta Estatuaren estrategia errepresiboarekin bat egiten dutenek ikusi dute azken urteotan Jarrai borrokalari independentisten eskola dela. Bestetik, konturatu dira Euskal Herrian gazte mailan mugitzen diren espresio askoren eta gazte mugimenduaren egituratze lana egiten dugula. Hirugarrenik, ikusi dute gazte espresio horiek daramaten dinamikaren etengabeko motorea dela Jarrai. Arduratu egin dira, eta ohi dutenez terapia poliziala aplikatu dute.
Bigarren maila batean kale borroka eta sabotaien dinamika dago. Hori aitzakia moduan darabilte Jarrairen kontra jotzeko, gezurra izanik ere. Larrituta daude kale borroka eta sabotaien dinamikak ezagutu duen hazkundea dela-eta, gazteriak eta herri honen sektore batek borrokarako erakutsi duen gaitasunarengatik.
«Euskal Herria askatu» eta «Aldaia askatu»ko konzentrazioetan izandako istiluen erantzuletzat Jarrai jo dute askok. Oinarririk ba al du salaketa horrek?
Uneotan agerian geratzen ari da herri honek azken bizpahiru urteotan borrokarako erakutsi duen erabaki zintzoa. Bidartekoa eta gero Ezker Abertzalearen porrota eta independentziaren aldeko borrokaren deuseztapena denbora kontua zela saltzen ari zen Estatua. Hala izan ez denez, berriro errepresioaren azeleragiluari sakatu diote. Independentziaren aldeko borrokaren suspertzaile gisa gazte sektoreak ikusi dituzte gehienbat eta horren kontra jo dute.
Hori guztia dela eta, Jarrai ETAren harrobitzat jo dute askok. Zertaraino da egia baieztapen hori?
ETAren harrobi bakarra euskal naziotasunaren ukapena eta Euskal Herriak jasaten duen errepresioa da; hortik sortzen dira ETAko militanteak. ETAren harrobia ez da inongo egitura politikotan bilatu behar, are gutxiago Jarrain. Jarrain harrobia bilatu nahi izatea Jarrai kriminalizatu edo errepresioaren begipuntuan jartzeko da.
Kaleko bortizkeria giroak gora egin du. Nor da horren arduraduna?
Komunikabideak esaten ari dira etengabe tentsionamendu soziala areagotzen ari dela Euskal Herrian. Hazkunderik badago, errepresioarena da. Eta ez errepresioa makilkada edo Poliziaren interbentzio gisa ulertuta soilik. Errepresioa diogunean esan nahi dugu industria, kultura, hizkuntza mailakoa...; hots, herri bat osatzen duten zutabe horien kontra ezagutu den errepresioa. Errepresio eta ukapenaren aurrean herri honek beti garatu ditu borroka forma eta tresna ezberdinak, eta hor kokatu behar dira kale borroka eta dinamika guztiaren zentzua.
Hori guztia estrategia baten arabera antolatutakoa dela esan duenik ere bada. Prestatu al da halako estrategiarik Ezker Abertzalearen edota Jarrairen aldetik?
Antolatutako estrategia aipatzen da ondoren antolatzailea bilatu nahi delako. Kontua da jasaten ditugun errepresio forma berrien aurrean herri honek defentsarako borroka-bide berriak jartzen dituela martxan. Eta ez soilik berriak. Barregura sortzen dit orain kale borrokaren inguruan sortu den eztabaidak. Herri honetan kale borrokak, auto gurutzatuak, erretako autobusak, banketxeen kontrako erasoak orain 20 edo 25 urtetatik honantz erabiltzen dira. Orain hazkundea ezagutu duela? Bai, baina ez diseinatutako estrategiarik dagoelako.
Jarrairen kontra bestelako presio-bideak ere jarri dira martxan, ekonomikoak esaterako. Zer dago horren atzean?
Zigor berria. Gure kasu zehatzean gure kontrako salaketarik ez zegoen, eta nolabait epaileak justifikatu behar izan zuen gure askatasuna. Eta espetxean mantentzeko arrazoirik ez zegoenez kalean jarri gintuen, eta zigor moduan sekulako fiantza ezarri. Horrekin gazteriari eta borrokatzen duen orori abisua eman nahi diote.
Beste eratako neurrien bitartez lortu ez dena lortuko al dute presio ekonomikoz?
Herri honek beti gainditu izan ditu errepresio estrategiak. Egia da une batzuetan Estatuak herri hau soken kontra jarri duela, baina berriro ikusten da herri honen borrokarako gaitasuna. Beraien estrategia gehien gainditu duen indikatiboa gazteriarena izan da. Ez zeukaten pentsatuta gazteriaren zereginak uneotan horrenbesteko garrantzia izango zuenik. Etsaia galduta dabil, eta historikoki frogatu denez, Estatuak iparra galdu duen bakoitzean, herri honen aurkako bortizkeria mailarik handiena erabili izan du.
Egungo euskal gizartean zer eta zein errepresentatzen du Jarraik?
Euskal Herriko gazte guztiak ez ditugula ordezkatzen eta antzerakoak esaten dizkigutenean, beti esan ohi dugu Euskal Herriko gazteria zorionez Jarrai baino askozaz gehiago dela. Hori da Euskal Herriko gazteriaren indarra eta boterea. Euskal gazterian benetan aberatsa zera da, herri eta auzo mailan gazteek antolatzeko eta milaka espresio ezberdin bultzatzeko daukaten gaitasuna.
Jarraik ordezkatzen du Euskal Herriko gazte sektore garrantzitsua, eta ezin da ukatu uneotan herri honetan dagoen gazte erakunderik indartsuena dela.
Jarraiko kideak deskribatzeko orduan adjetibo gogorrak erabili dituzte zenbait politikari eta komunikabidek. Adjetibook bat al datoz Jarraiko kideen izaerarekin?
Tximinoak, marginalak... denetarik esan digute. Horren atzean etsipena dago. Ikusten ari dira Jarrairen hazkundea etengabea dela eta gazteen artean Jarrairekiko sinpatia geroz eta handiagoa dela, eta ezin dute hori jasan.
Komunikabideen jarrera salatu izan duzue behin eta berriz. Hala ere, azkenaldian Jarrairen ahotsa ez-ohikoak diren komunikabideetan entzun ahal izan dugu. Zer dela eta jarrera aldaketa?
Komunikabideetan Jarraiz gezurrak esan bakarrik ez, baizik eta Jarrairen errealitatea ezkutatu egiten da. Orain urte batzuk adierazi genuen komunikabideetarako elkarrizketa eta erreportaietan parte hartzeko inolako eragozpenik ez genuela. Baina azkenaldian erabaki dugu gure erakundearen kontra eta gazteriaren kontra diharduten komunikabideetan parte ez hartzea. Gainera, Jarrairen komunikazio-bideak ez dira komunikabideak; gure komunikazio-biderik zintzoena gure militantzia da.
Orain arte komunikabideek erabili egin gaituztela sentitu dugu eta orain egingo duguna izango da guk komunikabideak erabili. Guk ikusiko dugu noiz, zein modutan eta zein baldintzarekin: telebista batera joanez gero beti zuzenean, erreportaiei beti ezezkoa eman, beti manipulatu egiten baitituzte, eta komunikabide batzuei erabateko betoa. Hori esperientziak erakutsi digu. Lehen zintzotasunez joaten ginen eta beti sartzen ziguten labana.
Ertzaintzaren kontra ere gogor ekin izan duzue. Azkenaldion beste sektore batzuetatik ere altxatu dira Ertzaintzaren jarreraren aurkako ahotsak, interbentzio maila handiagoa eskatuz.
Aurpegi handia izan behar da Ertzaintzak horrelako konzentrazioetan ez duela behar bezain besteko interbentzio mailarik izan esateko. Hildako bat daukagu eta! Rosa Zarra Ertzaintzak hil baitzuen.
Herri honek Ertzaintzaren kontra martxan jarri dituen autodefentsarako bide guztiak izan dira Ertzaintzaren estrategia errepresiboaren tamainakoak. Hemen benetan hausnarketa egin behar dutenak Ertzaintzaren arduradun politikoak eta ertzainak berak dira. Sartu diren estrategia errepresibo erotik ateratzen ez diren artean herri honi berdin zaio erreprimitzen duenak euskaldun, espainol ala frantses abizena duen.
Nola ikusten duzu HBk egindako elkarrizketa proposamenei alderdi eta sindikatuek emandako erantzuna?
Hemen irtenbide negoziatua inposatu behar da. ETAk proposatu zuen apirilean zeintzuek izan behar duten irtenbide negoziatu horren edukiak. Lurraldetasuna, autodeterminazioa aipatu zituen, eta beste gauza garrantzitsu bat ere bai: herri honetan azken hitza herriak daukala. Eta herriaren barruan sektore ezberdinek, eta hor sartzen dira alderdi eta sindikatuak. Hala, irtenbide negoziatuari begira alderdien eta sindikatuen artean burutzen diren elkarrizketak erabat positiboak dira.
Inolako argi-izpirik piztuko al dute elkarrizketa horiek?
Estatuaren borondate politikoa ez dago inondik inora irtenbide negoziatuaren alde. Herri honek, baina, irtenbide negoziatuan baino, gure herriak bizi duen egoeraz pentsatu behar du; eta irtenbide negoziatuaren zain egon gabe herria eraiki behar dugu, bakoitzak bere esparru eta mailatik. Hala, Estatuak behartuta ikusiko du bere burua irtenbide negoziatura jotzera.
JAUREGI, Mikel
8-10,11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakGazteakJarrai2
PertsonaiazSALABERRIA4
EgileezJAUREGI5Politika

Azkenak
Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Eguneraketa berriak daude