"Erabateko normalkuntza lortzea ez da soilik indarkeraiarekin amaitzea"


1995eko uztailaren 23an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Irtenbidea elkarrizketa izan behar duela dio Inaxio Oliverik
"Erabateko normalkuntza lortzea ez da soilik indarkeraiarekin amaitzea"
Inaxio Oliveri, Hezkuntzako sailburu eta EAko idazkari nagusia
Hondarribitarrak denbora luzea darama politikagintzan. Elkarrizketan gai asko ikutu genituen, EA eta EAJ prestatzen ari diren baketze plana tartean. Elkarrizketa egin eta arratsaldean bertan bildu ziren lehenengoz Inaxio Oliveri eta Joseba Egibar.
Berriro ere negoziaketaren kontua guztion ahotan dabil. ETArekin hitz egiten hasi behar baldin bada, noiz eta nola hasi?
Indarkeriak urteak daramatza hemen, ez da irtenbidea ikusten, polizi-bitartekoak soilik erabiliz ez dirudi konponduko denik eta ezin dugu egoera honetan jarraitu. Irtenbidea bilatu behar da, eta poliziala ez bada elkarrizketa bidezkoa beharko du izan. Normalena HBrekin hitz egitea litzateke, HB bailitzateke Ipar Irlandan Sinn Feinen eginkizuna beteko lukeena. ETArekin hitz egitea posible da prozesua zabaltzeko bada, bestela ezer gutxi aurreratuko baitugu.
Beste kontu bat da gidaritza nork eraman beharko lukeen. Ajuria Eneko Mahaiak ezin du eginkizun hori beregain hartu, bertan jarrera politiko ezberdin eta kontrajarriak ageri baitira. Indarkeria-ekintzen kontrako adierazpenetan baino ez gara jartzen ados, baina arazoaren konponketa konponbideak bilatuz etorriko da. Hala, Eusko Jaurlaritzak badu erantzukizuna konpetentziak dituztenak konponbideak bilatzera behartzeko.
Gaur egungo egoera politikoan elkarrizketari ekiteko modu edo aukerarik ikusten al duzu?
Alderdi politikoetan aldaketa izan da, batipat abertzaleotan. Aspalditik gabiltza elkarrizketa-bidean abiatu behar dela esanez. Beste alderdi batzuk geldi daude: PP, PSOE... HB eta ETAk ere mugitu behar dute. ETA eta Estatuko Gobernuaren arteko elkarrizketa lortzeko posiziotik mugitzen ez badira, oso zaila izango da.
Bi gatazka mota ezberdin daude gure irudiko. Euskal Herria eta Estatuaren artekoa bata. Hor badira hainbat eskubide Estatuak aitortu ez dituenak, zehazki autodeterminazio eskubidearena. Bigarrena, euskaldunon artekoa da, batzuek ez baitute onartzen gehiengoak dioena. Gatazka politikoa badago, eta gatazka politikoari buruz alderdiek hitz egin eta konponbideak bilatu behar dituzte. Bidea errazteko ETArekin hitz egin behar bada, hitz egin dezagun.
Zertan dago EA eta EAJren artean prestatzen ari zareten baketze plana?
Egungo egoera eta beste alderdien posizioak ikusita, garrantzitsua litzateke gure eta EAJren artean posizio komuna lortzea. Zergatik bion artean? Abertzale legez errazagoa da jarrera komuna lortzea abertzalea ez den alderdi batekin baino.
Ahalik eta diskrezio handienaz egin behar da. Hemen indarkeriaz publikoki gehiegi hitz egiten da eta gutxiegi behar den lekuetan. Zuhur jokatzea oso garrantzitsua da.
Baketze plan horrek zerikusirik badu Ajuria Eneko Mahaira autodeterminazio eskubidea eramatearekin?
Erabateko normalkuntza lortzea ez da soilik indarkeriarekin amaitzea. Normalkuntza herri batek erabakitzen duena gauzatzea da, eta marko juridikoak eta baldintza politikoek gehiengo horrek dioena babestea. Normalkuntzarako oso tresna garrantzitsua, derrigorrezkoa, izango da autodeterminazio eskubidea.
Baina abertzaleok eta abertzale ez direnek zentzu ezberdinean ikusten dugu gaia. Abertzale batentzat gure herriaren gehiengoak dioena onartu beharko litzateke, baina estatalistarentzat gehiengoa ez da soilik Euskal Herrian ematen dena, Estatuan emango litzatekeena baizik.
EAk eta EAJk mantenduko dituzten bileretan egoteko prest dagoela adierazi du HBk. Izango al luke tokirik HBk bilerotan?
HBren aldetik prest egotea elkarrizketarako positiboa da, horrek konponbidea bilatzeko nahia adierazten baldin badu. Une honetan EAJ eta gu iritsi gara adostasunera. HBren partehartze edo partehartze eza EA eta EAJren artean hartu beharreko erabakia litzateke.
Ramon Jauregik bakerako bide bakarra dagoela esan du, ez bide nazionalista ez sozialistarik. Zer deritzozu?
Ez dut uste indarkeriak irtenbide bakarra duenik. Jauregik eta besteek horrelakoak esaten dituztenean, ez dagoela gatazka politikorik esan nahi dute. Gatazka politikoa dagoenez, konponbide politikoaren beharra dago, eta konponbide politiko ezberdinak ikusten ditugu batzuek eta besteek. Hala ere, elkarrizketa horiek ez dute baztertzaileak izan behar. Herri honen osaketa politiko eta soziologikoagatik, guztiekin kontatu beharra dago. Bi alderdi ados jartzen badira, aurrerapuasoa da.
Orain gutxi autokritika gogorra egiten zuen idatzia zabaldu du Ardanzak Ajuria Eneko Mahaian. Zein iritzi duzu idatzi horri buruz?
Ardanzaren iritziarekin bat nator. Aspaldidanik esaten ari ginen gauza bera. Gobernu hitzarmena gauzatu zenean, planteatu genuen Ajuria Eneko Mahia fase berri batean sartzea. Herriak ez du behar bilera bat indarkeriaren aurkako komunikatu bat ateratzeko, konponbideak bilatu ahal izateko baino. Ajuria Eneko Mahaia konponbideak eskaintzeko gai ez bada, beste zerbait pentsatu beharko da. Horregatik planteatu dugu Eusko Jaurlaritza izatea gidari.
Ajuria Eneko Mahaiak hainbeste arazo baditu, zein forotan saiatu behar da irtenbide bila?
Foro aldaketak ez du alderdien jarrera aldatuko. Kontua da bakoitza bere posizioetatik norainoko akordiora hel gaitezkeen. Akordioak izan behar luke gehiengo batek bultzatuko duena, eta horrek eskatzen du Gobernuaren gidaritza.
Irtenbide elkarrizketatu baten aurrean, nola ikusten dituzu Espainiako bi alderdi nagusiak?
Bi horien arteko harreman, jarrera eta adierazpen publikoak datozen hauteskunde orokorren araberakoak dira. Indarkeriarena bezalako gai garrantzitsuan ezin da zentzu elektoralistan erabili.
PSOE une honetan ahul dago, eta Gobernu zentralak ezin du horrelako prozesua martxan jarri. Eta PPk agintera iristen denean zentzu gehiagorekin jokatzea espero dut, ezen Aznarrek aurrekoan esan zuena, «ez dugu negoziatu eta Gobernura iritsita ere ez dugu negoziatuko», ez da borondatezko Gobernu baten jarrera. Hori egingo ez dutela badiote, plantea dezatela zer egingo duten arazoa konpontzeko.
Juan Ramon Gebarak abertzaletasunak lurralde batasunaren obsesioa ahaztu behar duela aipatu du. Amets hutsa bihurtu al da lurralde batasuna?
Gure egoera eta batipat Nafarroan abertzaletasunak zenbaterainoko indarra duen eta gurekiko zenbaterainoko ezberdintasun politikoa duen ikusita, zaila da. Abertzale gisa ezin dugu ahaztu lurralde ezberdinen arteko integrazioa. Garrantzitsua litzateke bi komunitateen arteko harreman politikoak sendotzea, egonkortasuna ematea erlazio horiei eta harreman puntual eta ekonomikoak bultzatzea. Ona litzateke, ez une honetan ezinezkoa den integrazio politikoa planteatzea, baina bai pausoak ematea hurbiltze prozesuan, azken urteetan atzera egin baitugu.
Gasteizko eta Iruñeko gobernuetan zaudete. Elkarlan formularik pentsatu duzue?
Harremanak izango ditugu, eta EAEko Gobernuak ere horrelako zerbait planteatuko du. Ez dakigu ordea Nafarroako Gobernua gai den horrelako zerbait egiteko. EAren sarrera Nafarroako Gobernuan positiboa da, lehenengoz alderdi abertzale batek bertako Gobernuan parte hartzen baitu. Formulak? Formula harremanak izatea da. Badaude interes ekonomiko, kultural, politikoak... Horregatik planteatzen genuen, mahai egonkor bat osatzea. Hori da egun posible den formula bakarra, nafarrek nahi ez badute ezin baititugu derrigorrean integrazio prozesuan sartu.
Eta Iparraldearen kasuan, zer dabil EAren buruan?
Gure estatutuetan Iparraldea ere kontuan hartzen dugu. Arazoa da Iparraldean % 8 baino ez dela abertzaletasunaren espresio politikoa. % 51 izango balitz, bi estatu ezberdinetan gaudela esango genuke. Harremanak mantendu eta sendotu behar dira, zenbait arlotan gauzak elkarrekin egin daitezke, ikastolen arloan, harreman ekonomiko eta industrialean... Hori da bidea.
JAUREGI, Mikel
8-10,11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEA
GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakJaurlaritza
PertsonaiazOLIVERI1
EgileezJAUREGI5Politika

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
2025-10-10 | Axier Lopez
Espainiako kolonialismoaren zuriketa Donostian: Colón eta euskaldunak

Urriaren 19ra arte dago ikusgai Donostiako Kaian Amerikako konkista eta arpilatzeari bandera berdea eman zion itsas-espedizioko itsasontzi baten erreplika: Cristobal Colónen Santa Maria. Espainiarrek segitzen dute haien loria inperiala gorazarre egiten, bertoko agintari... [+]


Marwan Barghouti ez dute aske nahi Israelgo agintariek, preso palestinarrik karismatikoena

Israel eta Hamas negoziaketa betean dira, Trumpek proposatutako su-etenerako planaren harira. Ekialde Hurbileko zenbait hedabidek informatu dutenez, bahitu israeldarren trukean askatu behar dituen preso palestinarren izenen zerrendan jarri zuten Marwan Barghouti, baina... [+]


Maria Corina Venezuelako oposizioko buruari eman diote Bakearen Nobel saria

“Venezuelako herriaren eskubide demokratikoen alde egindako lan nekaezinagatik” eman diote 2025eko Bakearen Nobel saria María Corina Machadori, Jorgen Watne saria eman duen batzordeko lehendakariak ostiral honetan Oslon jakinarazi duenez.


SAPAk AEBetako armadaren 7.000 tankeren ekoizpenean hartuko du parte

AEBetako armadak SAPA Placencia, Aperribay familiaren enpresa, aukeratu du 7.000 tankeren transmisio-sistema hornitzeko. Programa berri horrek 5.000 milioi eurotik gorako diru sarrerak ekarriko dizkio hamabost urteko epean. Borrokarako ibilgailuen flota berritzeko ekoizpena... [+]


Peruko kongresuak Dina Boluarte presidentea kargugabetu du

Hilabeteko protesta jendetsuen ondoren heldu da erabakia. Segurtasun faltaren eta pentsioen erreformaren aurka altxatu dira gazteak eta garraio publikoko langileak. 2022an ere izan ziren protestak, Boluarte boterera heldu zenean; eta ordukoan 60 lagunetik gora hil ziren... [+]


Israel hasi da armada erretiratzen eta herritarrak hasi dira itzulera prestatzen

Donald Trumpek ostegun goizaldean iragarri zuen Hamas eta Israelen arteko akordioa eta ostiral goizaldean berretsi du Israelgo Gobernuak. Oraindik, alabaina, ostiral goizean Gazan Israelgo okupazio armadaren erasoak gertatzen ari ziren, besteak beste Khan Younis hirian.


Asteasuko Mecanocaucho enpresak harremanak eten ditu Israelgo arma fabrikarik handienarekin

Elbit Systems enpresa Israelgo arma fabrika handiena eta armadaren hornitzaile handienetakoa da. Mecanocauchoren erabakia “elkartasun internazionalistaren garaipena” dela iritzi dio BDZk.


2025-10-10 | Irutxuloko Hitza
EHUko errektoretzarekin izandako harremanak jakitera eman ditu EHU-Palestinak

EHU-Palestinak agerraldia egin du gaur, Ignazio Barriola ikasgelategian; sarearen jardueraren berri emateaz gain, EHUko errektoretzarekin izandako harremanak jakitera eman nahi izan dituzte, eta emaitza horien inguruko posizionamendua ezagutarazi.


Israelgo enpresen hiru medikamenturen kontratuak ez ditu berrituko Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Gobernuak Israelgo Estatuarekin edozein harreman hautsiko zituela iragarri ondoren, Osasun Sailak adierazi du ez dituela luzatuko Israelgo enpresen hiru farmakoren kontratuak.


2025-10-09 | ARGIA
CAFen Beasaingo enpresa barnean pintaketak egin ditu GKSk, Jerusalemgo tranbiaren aurka

Gazte Koordinadora Sozialistak Beasaingo CAF enpresaren barnean pintaketak egin ditu, enpresak “kolonizazio prozesuarekin lotura” duela seinalatuz, prentsara igorritako oharrean. Sare sozialetan zabaldu dute bideoa.


Hainbat ekintzaile nafar polizia-etxera deituak, Vueltako protesten harira

Atxilotuek uko egin diote polizia-etxera joateari. Palestinarekin Elkartasuna plataformak eta BDZ Nafarroak babesa adierazi diete ikertutako pertsonei eta mobilizazioak iragarri dituzte atxiloketak gertatzen badira.


Montxo Martínez etakidea 1975ean poliziek hil zutela erakusten duten frogak aurkeztu dituzte

Bertsio ofizialaren arabera, ETAko militante Montxo Martínez Antiak 1975ean bere buruaz beste egin zuen Madrilen, Poliziak inguratuta zuen eraikin batean. Eusko Jaurlaritzak bertsio horri eutsi zion 2015ean. Orain, GEBehatokiak ikerketa egin du eta ondorioztatu du poliziek... [+]


2025-10-09 | Patxi Aznar
Estatu Batuen gainbehera, eta arrisku nuklearra

Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:

Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]


Bartzelonako Ekonomia Solidario Migratzaile eta Anitzaren azokan oldartu da Polizia

Bartzelonako Coòpolis Ateneo Kooperatiboak bultzatzen duen Migrazioaren eta Ekonomia Solidarioaren Zirkuluak joan den urriaren 4an Katalunia Plazan antolatu zuen azokan sartu zen polizia. Ekitaldia aurrera eramatea eragozteaz gain, antolatzaileek eraso fisiko zein... [+]


Hamasek eta Israelek onartu dute su-etenaren lehen fasea

Hamasek 48 bahitu askatuko ditu astelehenerako, eta Israelek 2.000 preso. Ostegun honetan dute izenpetzekoa lehen faseari buruzko akordioa; bigarren faseari buruzkoaz, ordea, ezjakintasun eta hauskortasun handiagoa nabaria da.


Eguneraketa berriak daude