Iribar: «Inoiz nazio bezala lehiatuko garen itxaropena dugu»


1994ko abenduaren 25an
Euskadiko futbol selekzioari buruzko elkarrizketa Iribar futbolariari
Iribar: «Inoiz nazio bezala lehiatuko garen itxaropena dugu»
Zer da Euskadiko selekzioa?
Euskal Herria nazio bat denez, futboleko selekzio nazionala da.
Gisa honetako partidu batek zenbaterainoko garrantzia du?
Norberak eman nahi dion garrantzia. Niretzat handia, orain ez baitugu gure selekzioa biltzeko beste modurik. Soilik garai hauetan eta urtean behin.
Eta selekzionatzaile zaren aldetik?
Berdin da ni edo beste bat izatea. Askoz ere garrantzitsuagoa da sua piztuta mantentzea. Jokalarientzat ere hunkigarria da, asko bultzatzen dute partidua antolatzen. Boliviaren aurka jokatu genuenean ere, han sortutako giro jatorra ikusirik, aurten ere partidua antolatzeko enkargua eman ziguten.
Zein da Euskadiko selekzio ofiziala ez izateko arrazoia?
Ez gaude UEFA eta FIFAko zerrendetan, ez baikaude nazio moduan ezagututa. Barruan egoteko, lehenik, sarrera eskatu behar da. Legez, ordea, atzerriko beste pertsona juridiko batek eskatu behar du estamentu horietan sartzea. Era guztietara, bidea ibiliz egiten da eta oraingoz gutxienik partiduak jokatu eta jendeak jakin dezala hemen gaudela eta noiz edo noiz nazio bezala lehiatzeko itxaropena badugula.
Emaitza garrantzitsua al da?
Futbolean emaitza beti da garrantzitsua. Gure selekzioa oso konpetitiboa da eta beraz, prest izango ginateke edozein selekzioren aurka jokatzeko. Bestetik, selekzio indartsu horiek gure aurka jokatuta galtzeko asko eta irabazteko gutxi dutenez, zailagoa da partidua antolatzea.
Nolako partidua izango da ostiralekoa?
Geure jokalari onenak elkartu eta geure koloreekin ateratzea ikuskizun ederra da. Errusiarrak baja inportatenteekin etorri arren, aukera ugari dituzte: jokalari asko dituzte eta oso onak. Norgehiagoka dotorea izango da, beraz.
AINHOA GERRA/ MAITE ARTOLA
19

GaiezKirolaFutbolaEuskal Sele
GaiezKirolaEuskal sele
PertsonaiazIRIBAR1

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Pedro Sánchezek karguan jarraituko du

"Joko garbia" eskatu du Espainiako Gobernuko presidenteak, eta "hausnartzeko" deia egin: "Munduari erakutsiko diogu nola defendatzen den demokrazia". Ulertzera eman du "indartsuago" itzuliko dela.


2024-04-29 | Sustatu
Makusi jaio da, EITBren haur eta gaztetxoentzako plataforma

Donostiako Kursaal aretoan egindako ekitaldi batean aurkeztu du EITBk ostiralean Makusi, haur eta gaztetxoentzako euskarazko plataforma. Makusi.eus webgunean ikusgai dago jada, eta app ere ere eskuragarri dago. Doako haurrentzako euskarazko lehen plataforma... [+]


Hezkuntza komunitateak protestara deitu du Palestinako haur eta nerabeen alde

Gasteizko dozena bat ikastetxe eta institutuk pasa den astean egin zuten publiko komunikatua, eta astelehen honetan Bilboko beste hogei eskola batu zaizkie, publiko zein Ikastola. ELA, LAB eta Steilas sindikatuak ere tartean daude. Sinadura bilketa abiatu dute.


Eguneraketa berriak daude