«Erabateko abstentzioa beharko luke hemen»


1994ko azaroaren 27an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Victor Moreno idazleari elkarrizketa
«Erabateko abstentzioa beharko luke hemen»
VICTOR MORENO
Baketsua bezain zirizale izaeraz. Idazle, historiagile, literatur kritikari eta irakasle dugu Victor Moreno. Idazketan sentitzen da erosoen, «idaztea baita pentsatzeko biderik hoberena». Bere azken liburuaz eta beste hainbat kontuz mintzatu gara.
Politikaz mintzatzen hasiko gara. Zer esaten dizu haustura hitzak?
Hitza, niri gehien erabiltzea gustatzen zaidan beste batekin loturik doa, hots, dibergentzia hitzarekin. Apurtzen den zerbait hondoratzen den zerbait da. Hondoratzen den pertsona edo instituzio baten inguruan galdera eta inkognita asko sortzen dira. Zergatik gertatzen den hori hain zuzen ere. Komunitate desberdinez mintzatzen bagara, den-dena hauste prozesu baten barruan dagoela uste dut. Dena sustraitik porrot egitera kondenatua dago, zorionez sustrai horiek oso hauskorrak baitira. Beraz, erakundeek egonkortasuna saltzen digutenean ziria sartzen digute. Haustura hitzak sistema osoa definitzen du.
Hitz hori erabiliko al zenuke Nafarroa eta EAEren arteko harremana definitzeko?
Ez. Nafarroa eta EAEren artean ez dagoelako inongo harremanik. Norbaitek bestea deuseztatzen duenean, aurrez-aurreko eztabaida posible da. Baina une honetan, zer nolako dialektika politiko edo ekonomikoa dago bien artean? Ez dago deus.
Zer deritzozu orduan Nafarroa, EAE eta Akitaniak sinatu duten elkarlanari buruz?
Hori apaindura hutsa da, artifizio hutsa. EAE eta Nafarroaren arteko tratuak askoz ere oinarri sakonagoa dauka hori baino. Adibidez, joan den mendearen bukaeratik eta honen hasierara arte, hau da, 1917ra arte -autonomiaz hitz egiten hasten den garaia-, hemengo eskuinak eta orduko Euskal Herriaren arteko harremanetan anaitasuna nagusi zen.
Beraz, garai horretan bazegoen zeri eutsi dialektikaren ikuspuntutik; egun ulergaitza da niretzat Nafarroako udal asko Japonia edo Alemaniako hiriekin anaitzen ikustea, Zornotza, Tolosa edo Donostiarekin egin beharrean. Hau barregarria da.
Non egon daiteke aldentze honen arrazoia?
Ez dago harremanik hemengo tropari ez zaiolako interesatzen. Nafarroa betiko betikoek menderatzen duten cortijo bat da. Hemengo Gobernua oso eroso dago, eta are erosoago EAJ. Erosotasun egoera hau eta boterea eskutik datoz, beraz, ez nau harritzen Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hitz egin nahi ez izanak. Gero eta gutxiago hitz egingo dute, gainera.
Zergatik?
Europaren irudiak komunitateak txikiagotzera eremango dituelako. Gainera, ez dakit noraino merezi duen bi komunitateak elkartzea. Ez dut horretan sinesten. Foruak, banderak, Euskadi edo Nafarroa kontzeptuak egungo huts existentziala betetzeko besterik ez dira erabiltzen. Diskurtso politikoak zeharo hutsik daude, zarpailduta; futbolak jendearengan politikak baino eragin handiagoa du, esate baterako.
Planoen nahasketa bat dago. Gaurkotasunarekin lotuta dago nahasketa hau, non kazetariak ere errudun diren. Ondorioz gaurkotasuna jaten dugu, eta azken batean, gaurkotasunak baino, norberaren baitan gertatzen denak osatzen du errealitatea soilik.
Gaurkotasuna aipatu duzula, zer esango zenuke Nafarroan gertatu izan diren azken ustelkeria kasuei buruz?
Nik ez dakit Urralburu eta Aragon zenbateraino sartuta dauden. Susmatu egin dezaket, baina hau, noski, ez da ebidentzia. Komunikabideek kaleratzen diguten guztia sinesten dugunez, aipatutako politikariak `lapur txikiak' direla helarazten badigute, sinetsi egingo dugu azkenean.
Zer iruditzen zaizu kasua Madriletik hemengo epaitegietara pasatu izana?
Neurri politikoa besterik ez da. Lotsagarria da aferak urte piloa ondoren argia ikustea. Nafar politika oso zitala da, hemengo politikagintzan ez dago inongo mailarik. Alli dugu salbuespen bakarra, besteak ez dira inoiz argi mintzatzen. Horregatik sortzen dit hemengo politikak tristetasuna, eta asko harritzen nau nafarrak bozkatzera joaten ikusteak. Hemen erabateko abstentzioa beharko luke.
Abstentzioaz hitz egiten duzunean, boto zuria barnean sartzen al duzu?
Inola ere ez, nik abstentzio erradikala esan nahi dut, gogoetaren ondorioz erabakitako abstentzioa. Boto zuriak ez du ezertarako balio, abstentzioa da sistemaren aurkako `boto' bakarra. Azkeneko hauteskundeetan igo egin da, gainera. Hala ere, inork ez ditu abstentzionistak ordezkatzen. % 40k bakarrik bozkatzen badu soilik, Parlamentua portzentaia horri jarraituz osatu beharko litzateke. Ez bokatzeak badu, hala ere, bere alde iluna, bai galtzaileak bai irabazleak erabiltzen dutela abstentzioa.
Politikak zugan sortzen duen erakargarritasunak ba al du zure izaera zirizalearekin zer ikusirik?
Niri izorratzea gustatzen zait, oso indibidualista naizen arren, «publiko»aren aurrean oso konzientziatua nagoelako. Publikoa dena guztiona da. Tontakeria edo lerdenkeria dagoen lekuetan begiratzea gustatzen zait, kontrako norabidean joatea edo normalean erabiltzen ez diren ikuspuntuetatik begiratzea, ez izorratzeagatik soilik izorratzea. Gainera, gaur egun ez dago Mc Luhan-ek esaten zuena aplikatzerik, bidea mezularia baita, ez mezua.
Pepe Reik, esate baterako, beste edozein egunkaritan idatzi izan balu gainontzeko kazetariak ez ziratekeen isilduko. Ezin dut ulertu honen inguruan dagoen mututasuna.
Politika gizakiaren ispilu da eta neurri horretan datza, hain zuzen ere, erakargarri egiten duen puntua. Baina bere azken lana kalean dagoenez, gaia aldatu dugu.
Hitz egin iezadazu zeure idazlan berriaz.
«De brumas y de veras» du izenburua. Nire egitasmoa zenbait literatur kritikariren lana buruz behera jartzea izan da. Besteak beste, Garcia Posada eta Jaime Silesen lanari buruz idazten dut, orokorrean, «El Paìs», «ABC» edo «El Mundo» egunkarietan dabiltzan kritikariez.
Eta aurreratuko al duzu zerbait «Caìnes navarros» eta gero etorriko den «Los crìmenes de las calles de Pamplona» liburuaz?
Gamazada eta mende honen hasierara bitarteko urteetan murgiltzen da, Gamazadan hilketa bat jartzen dut adibidez. Nire aurreko lanarekin parekotasun handia du, baina honetan Iruñeko eguneroko bizitza azaldu nahi izan dut. Hilketei buruzko beste liburu bat idaztea dut buruan, 20ko hamarkada zoriontsuan gertatutakoa hain zuzen ere.
Badut beste proiektu bat, aurreko mende bukaerako Iruñeko pertsonaia baztertuen inguruan. Izenburua «Ilustres prendas» izango da. Bi lan hauez gain, polemikei buruz beste liburu bat idatzi nahi nuke, eta bide batez azaldu egungo polemikak mende hasierako berberak direla. Hemengo homosexualitateari buruz ere ikertzen hasi naiz baina oso dokumentazio gutxi dago. «Pensamiento navarro»n Oscar Wilde-ri buruzko erreferentzia bat aurkitu dut, baina honetaz gain ezer gutxi. Dokumentazio gutxi dagoenenan elukubrazioa geratzen da. Hau oso gustukoa dut, baina beti oinarri bat izanda. Nik horrela gozatzen dut gehien, Nafarroako historia nire erara kontatuz.
Nor da Ramon Lapeskera?
Izenak badu bere zergatia. Ramon nire aitonaren izena da eta Lapeskera, berriz, nire jaioterriko leku idiliko bat. Izengoitian nire haurtzaroan oso garrantzitsuak diren bi gauza nahasten ditut. Baina orain zaila egiten zait izen honen atzean ezkutatzea, edonork baitaki nor den.
Nor da eszeptikoagoa, Victor Moreno ala Ramon Lapeskera?
Biak. Eszeptikoa izatea gaizki ikusita dago, baina normalean kaltegabeko gizakiak gara, naturaz koldarrak gainera. Pilatzen ari den ezinegona era askotara aska daiteke. Nik idatziz egiten dut. Gainera ni eszeptikoa izan arren, asko sinesten dut pertsonengan.
Historiako liburuetan Ramon Lapeskera izengoitia erabiltzen duzu, literatur edo pedagogia liburuetan berriz, zeurea, Victor Moreno. Ba al duzu arrazoi berezirik?
Ramon Lapeskera izanik idazten dudanean historiagilea naiz; Victorrek, berriz, literatura edo pedagogiaz izkribatzen du; beraz, bi izenak erabiltzean desberdintasun hau azpimarratu nahi dut.
Ba al duzu «El deseo de escribir» eta «El deseo de leer» lanen antzekorik karrikaratzeko asmorik?
Hizkuntzaren inguruan lanean ari naiz orain, ziurrenik «Dale que dale a la lengua» izango da liburu honen izenburua. Asko atsegin dut mota honetako lanak idaztea, hezkuntza asko atsegin dudan antzera.
Eskola oso aberasgarria dela iruditzen zait, gizakiaren oholtza baitugu. Bakoitzak bere burua ezagutzeko gune aproposa gainera, umeek asko pentsarazten dute. Haurra ez da irakurtzera behartu behar. Nik hitz egiten, irakurtzen, idazten eta pentsatzen irakasten diet. Haurrak motibatu egin behar direla hainbeste azpimarratzen bada, eskoletan eskaintzen dena interesgarria ez dela esan nahi du. Interesgarriena haurrei lan egiteko sistema berriak erakustea da.
Albert Pennac edo Raymond Queneau idazleak jarraitu al dituzu «El deseo...» liburua idateko orduan?
Ez nik ez dut Pennac jarraitu, uste dut gainera bera baino urrunago joaten naizela. Lau arrazoi hauek direla medio irakurtzen dugu: egoteko soilik, lasaitasunean egoteko, eta gure norberekeria eta irakurtzearen alferkeria lantzeko. Arrazoi hauexengatik ere haurrek ez dute irakurtzen.
Haur batek irakurtzen duenean arazo psikologikoak dituela esan nahi du. Raymond Queneau, berriz oulipista da. Sistema hau oso erabilgarria izango litzateke hezkuntzan, eskolak asko irabaziko luke, baina idazteari ez zaio oraindik behar duen garrantzia ematen.
IXIAR ROZAS
28-32

Gaiez\Kultura\Literatura\Idazleak\MORENO1
Pertsonaiaz\MORENO1
Egileez\ROZAS1\Kultura


Azkenak
Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Eguneraketa berriak daude