«Kuba begirunean oinarritutako edozer onartzeko prest dago»

Manuel Somoza, Habana Cuba irratiko zuzendariari elkarrizketa
«Kuba begirunean oinarritutako edozer onartzeko prest dago»
Manuel Somoza, Habana Cuba irratiaren zuzendaria
Kazetariak dira eta Kubako errealitatearen berri ematera hurbildu zaizkigu Euskal Herrira. Bertako komunikabideok Kubako berriak nola jaso eta zabaltzen ditugunari buruzko kezka azaldu digute eta, bide batez, Kubako egungo egoeraren berri eman. Manuel Somoza, 47 urtekoa eta Rigo Diaz bere lankidea, 28koa. Biak irratigintzan murgilduak eta biak iraultza kubatarraren defentsarekin konprometituak.
ARGIA. Baliabide aldetik Kubaren egoera gero eta larriagoa da, noiz arte eutsi ahal izango dio egungo egoerari?.
MANUEL SOMOZA. Kuba ekonomiaren berrantolaketa prozesu batean sartuta dago eta erronka nagusia eskasia gainditzea da, baina hori urteetako kontua da, ez bizpahiru urtekoa. Alabaina, hobeto uler dadin, egoera horren sustraietara joko nuke. Hirugarren Munduaren barruan kokatu behar da Kuba eta azken 30 urteetan izugarrizko aurrerakuntzak egin dira. Latinoamerikako beste herrialde askorekin erkatzea besterik ez dago.
Nolabait ere EEBBek behartuta, Kubak Europako ekialdeko herrialde sozialistekin kontaktatu zuen eta bere ekonomia harreman horietan oinarritu. Gero, bat-batean, ekialde guzti hori erortzean Kubak bere atzerri merkataritzaren harremanen % 85 galdu zuen. FMI eta Mundu Bankuaren mailegutzarik ere ez zuen; horrez gain, aspirina bera erostea galerazten duen blokaketa basati bat ere hor dago. Guzti horri gehitzen badizkiozu gainera proiektu berria den eredu baten berezko akatsak, ez baitago gauzak nola egin behar ditugun azaltzen duen libururik, egungo egoerara heltzen zara.
A. Prozesu horretan atzerriko kapitalari lekua uztea oso garrantzitsua da, baina nola kontrolatu honek izan ditzakeen arrisku potentziala?
M.S. Sektore oso jakinetan parte hartu behar du eta ekonomia atzerriko kapitalen esku gera ez dadin oreka topatu behar da. Partehartze guztia enpresa mistoekin egiten da, estatuarekin erdibana, nahiz eta badauden salbuespenak.
Gaur egun petrolioa da gure ekonomiaren ardatza, eta Kuba hor ari da egiten bere esfortzurik garrantzitsuena. Kubak bere garai onenetan petroliotan 12 kontsumatzen bazuen gaur egun 6 erosteko besterik ez du. Extraofizialki esan diezazuket egun egiten ari den politikarekin, petrolioari dagokionez, bost urte barru Kubak bere burua horni dezakeela.
Eta ezin utzi aipatu barik turismoa, Kuban hazkundea ezagutu duen esparru ekonomiko bakarra (% 30 1991tik 1992ra eta beste % 30etik gora 1993ko lehen sei hilabeteetan). Guzti horrek eguneroko bizitzan nola eragiten duen? Oraingoz ezertan, diru guzti hori inbertsio berriak eta funtsezko produktuen erosketarako erabiltzen baita: esnea, xaboia... Guzti horrek nekea dakar, noski. Baina Kubako inmigrazioa ezin daiteke zentzu horretan bakarrik aztertu, Latinoamerikan mugimendu migratorioak oso hedatu eta sustraituak daudelako. Kuban akats asko daude eta mila gauza hobetzeko, eta mundu guztiak formula miraritsuak eskaintzen dizkigu. Guk eskatzen dugun bakarra begirunea da, guk gure bidea egiteko eskubidea. Nikaragua sandinista, adibidez, ez zen marxista, sozialdemokrata zen, baina hala ere ez zioten garatzen utzi. Suedian egin daitekeena Latinoamerikan ezin da egin.
A. Izan duen garapen maila ukatu barik, askatasunen eremuan izan dituen akatsak aipatzen dira: oposizioari jartzen zaizkion oztopoak, adierazpen askatasuna...
M.S. Azken hauteskundeei buruzko adibide bat jarriko dizut. Espainiako «ABC» egunkarian azaltzen zen, oposizioaren arabera, % 31,5eko abstentzioa izan zela, ehuneko eta guzti. Sinesgaitza. Kubako oposizioa datuak horren zehatz eskaintzeko bezain indartsu balitz, egun horretatik aurrera, Kubak dituen arazo guztiekin gainera, iraultzak ez luke 24 ordu iraungo. Kubako egungo oposizioak ez du indarrik eta bere kritika guztiekin, kubatarren gehiengoa sistemarekin bat dator. Botoa ematea ez da beharrezkoa Kuban. Alabaina, jendea bozkatzera presioz behartzen dela esaten da. Baina, nork ikusten du gortina batzuen artean herritarrak papertxoan zer jartzen duen? Hala ere, paper txuri eta baliogabeak % 8ra ere ez ziren iritsi.
A. Zuk kazetari moduan nahi duzuna esan dezakezu? Debekatzen al zaizu zerbait?
M.S. Kazetaritza kubatarraren ezaugarri nagusiena iraultzaren defentsa da. Zintzotasun osoz diotsut: inpartzialitate ospetsu hori Kuba, Frantzia zein EEBBetan ikusteko dago oraindik. Ez daukagu zuk izan dezakezun askatasun maila, ez txikiagoa ez handiagoa. Izan gara Eusko Jaurlaritzaren irratian, eta arduradunekin laguntza eta abarrez hitz egin dugu, baina irratian Kubako arazoez hitz egitea ez zen posible.
Egungo Kubako gizartean proiektu zehatz bat defenditzen dugu, besteak beste zein kazetaritza egin nahi dugun pentsatzeko aukerarik ere ez dugulako izan. Kazetaritza kubatarrak erasokorragoa izan behar du, iritzi kazetaritza askoz gehiago landu behar du, eta gauza gehiago. Baina egungo egoeran, gure hausnarketa zera da, zer da garrantzitsuagoa erreformatzea ala defenditzea?
A. Hauteskunde sistema berria lehen urrats bat moduan hartu behar da?
M.S. Bai, eta bide horretan jarraitu behar da. Baina Kubarentzat garrantzitsuena da kudeaketan herriak parte hartzea, eta sistema honek herritarren partehartze handiagoa eskaintzen du. Kubako iraultzaren instituzionaltzea hasi zenean, 70eko hamarkadaren hasieran, Kubak boto zuzenaren ordez, boto ez zuzena aukeratu zuen. Beti salatu izan zaigu hori, orduan zuzena ez izatea. Orain egin da hori, urrats handi bat da. Baina horri oihartzun eskasa eman zaio. Ikustekoa zen bizardun gizon horrek kalean prozesua azaltzen jardun zuenean zein erakarpen mailan handia zuen. Atzerriko kazetariek hartu zuten hura, gutxiek kontatu zuten.
A. Zein esperantza duzue Clintonekin?
M.S. Gutxi. Aldaketa bakarra tonuarena da, hizkuntza mailan zerbait nabaritzen da. Keinu batzuk dira, gutxi baina zerbait da. Kubaren aldetik ere tonu aldaketa bat dago, kontu handiarekin erabiltzen da hizkuntza. Begirunean oinarritutako edozer onartzeko prest dago; guk beraie eta beraiek guri.
Xabier Letona
14-16

GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaKUBA
GaiezKomunikabidIrratiaHabana Cuba
PertsonaiazSOMOZA1
EgileezLETONA1Komunikabid

Azkenak
EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude