«Tratu Txarrak Salatzea Errazena Da, Irtenbidea Aurkitu Behar Da»


1992ko apirilaren 19an
txaro Arteagarekin Emakundetaz
Txaro Arteaga
«Tratu Txarrak Salatzea Errazena Da, Irtenbidea Aurkitu Behar Da»
Txaro Arteaga Gasteizeko Emakundeko egoitzan aurkitu lanpetuta, bere zain gauden bitartean, takoien zarata besterik ez da entzuten egurrezko zoruko pasiloetan. Donostian jaio zen eta une egokia heldu zenean, Parisera joan zen hizkuntzak ikastera. Kazetaria izan da 20 urteetatik, eta horretan zebilela, Emakundeko arduraduna izateko eskaintza heldu zitzaion Ajuria Eneatik.
ARGIA. Nola hasi zinen politika munduan?
T. ARTEAGA. Franco garaian hasi nintzen kazetaritzan, eta nere ustez hori ere lan politikoa da. Baina Franco hil eta gauzak normalizatu zirenean, irratian nenbilen. Irrati kontuarekin nahikoa gogor ibili ginen garai hartan, irratia euskalduntzen eta komunikabide honen herriratze prozesua burutzen. Hau ere alderdi politikoetatik at dagoen lan politikoa dela uste dut.
Emakunderen ardura hartzea nahikoa zirkunstantziala izan zen, eta nik aukeratu baino, ni aukeratu ninduten. Ajuria Eneatik deitu zidaten eta hasieran ezezkoa eman nuen, baina gero pentsatu, bueltak eman eta, azkenean, ardura hartzea erabaki nuen.
A. Baina suposatzen dut feminismoaren ingurnan ibiliko zinela.
T.A. Bai. Franco garaian emakumeen aldeko hitzaldiak eman nituen, eta zenbait ekintza burutu ere. Betidanik izan dut kezka hori buruan. Bestetik, nere familiako emakumeek lan egin dute, eta etxean gizon eta emakumearen arteko berdintasuna nahikoa erreala zen. Beraz, jakin gabe, gogoeta feministak egin nituen, oso testuinguru aproposa izan bait dut horretarako. Emakume asko feminismoaren teoriatik praktikara pasatu dira. Nere kasua alderantzizko prozesua izan da, etxean nuen praktika ezagutu eta handik teoria ikastera pasatu nintzen. Hain zuzen, teoria feministekin irrati lanari esker topo egin nuen. Irratiaren bidez ezagutu nuen nere etxetik kanpo zegoen egoera. 20 urte nituen.
A. Oso desberdina al da orduan ezagututako egoera eta gaur egunekoa?
T.A. Aldaketak izan dira, formalak gehiago sakonekoak baino. Aldaketa formalak gertatzea ez da hain zaila. Sakoneko aldaketak, bizitza pribatukoak adibidez, ez dira egun batetik bestera ematen. Denon laguntzarekin aurrera eraman behar diren aldaketak dira eta Emakunde laguntza bat da? gizartea dinamizatzeko tresna.
Ea aldaketarik izan den? Noski. Duela 30 urte, Parisera ikastera joan nahi nuela esan nuenean, ama izan zen laguntza eskaini zidan bakarra. Aitak eta nebek aurpegi txarra jarri zuten. Gaur egun ez dira horrelakoak gertatzen.
Oraindik ere, ikasteko asko dugu, emakumeok zein gizonek. Azken finean, kultura beraren ondorioak gara. Kultura edo gizarte horretako mezu ezkutu asko jaso ditugu eta konturatu gabe berriro trasmititzen ditugu.
A. Emakundek heltzen al die eguneroko arazo horiei?
T.A. Jende askok egin dit galdera bera. Eguneroko gauza hauetara iristen ez zarenean, badirudi ez duzula ezer egiten. Emakundek iharduera lerro bi ditu. Adibidez, bizitza publikoan, emakumeak gizarteratzeko behar dituen zerbitzuak eratzea. Zerbitzu hauek ez dira emakumeentzat soilik, gizarte osoarentzat baizik. Beste iharduera lerroa gizonezkoen erantzukizuna bilatzea du. Emakumeek eta gizonezkoek gizarteak emandako paperagatik, balore eta trebetasun desberdinak garatu ditugu; emakumeek, etxe barrurako, eta gizonezkoek, kanporako. Mende honetan emakumeok gizonezkoen mundura hurbiltzen ari gara? dirua prestigio eta beste hainbat gauza ematen dituelako. Bizitza publiko eta pribatuaren birplanteamendu honetan gauza asko egin behar dira, eta botere publikoetatik hori bideratu eta bultzatu behar dugu. Ikerketa eta azterketa sakonak egin ondoren, noski, oinarri estatistikoa ezinbestekoa bait da.
A. Duela gutxi beste kanpaina bat kaleratu duzue, Sorkunderena. Oso garestia izan al da Sorkunde pertsonaia kaleratzea?
T.A. Ez da kanpaina bat, pertsonaia bat baizik, eta ez da garesti atera Alde batetik, Euskal Telebistak publizitatea dohainik pasatzen digulako, eta Forges, profesional asko bezala ez delako batere garestia. Bestetik, Sorkunde Europar Elkarteari saltzeko aukera dugu. Eurek ere zenbait kopia eskatu dizkigute Sorkunde erabili ahal izateko. Beraz, azkenean, dohainik aterako zaigu.
A. Azken tortura salaketak direla eta atxilotutako emakumeek oso eraso sexual gogorrak salatu dituzte. Mota guztietaho abusu sexualak, bortxaketa mehatxuak, eta abar. Zerbait egingo al duzue honen inguruan?
T.A. Ez nekien ezer. Dena den, hori oso larria da. Are larriago erakunde batetik badator.
Baina, orohar, salaketetatik aparte, irtenbidea aurkitu behar da, salatzea errazena delako. Ikerketa bat burutzen ari gara gai honen inguruan, tratu txarrak gure gizartean zenbateraino ematen diren jakiteko. Iaz, adibidez, Euskal Autonomi Elkartean, tratu txarren salaketak mila inguru izan ziren.
Bortxaketak direla eta, eratu dugun zerbitzuaz aparte, Ertzaintza eta komisaldegietan protokolo delako bat indarrean jarri dugu. Emakume batzuek bortxaketa salatzerakoan. 18 aldiz errepikatu behar izan dute beren istorioa, eta protokolo honen bidez, behin bakarrik kontatzen da. Bestetik ere, komisaldegietan emakumeen presentzia ezinbestekoa ikusi dugu, mota honetako salaketen aurrean beste jarrera bat dutelako eta komisaldegira joaten den emakumeak ere konfidantza haundiagoa hartzen duelako.
A. Zein da Emakunderen iritzia abortoari buruz?
T.A. Gure ustez, abortatu nahi duen emakumerik ez dago. Abortatzera, inguruan arazo sozio ekonomikoak daudelako iristen dira, eta hauek zuzentzen ez ditugun bitartean, bakoitzaren etikaz aparte, irtenbide bat aurkitu behar da. Emakumeak abortatzera Londresera joatea ekidin behar dugu, baina horren irtenbidea zein den? Prebentzioa, alde batetik, Sexu heziketa berria behar dugu. Antisorgailuen informazioa ere garrantzitsua da, eta dugun errealitateari erantzun egokiena eman behar zaio.
A. Zein da erantzun egokiena? Epeen legea edo laugarren balizkoa?
T.A. Epeen legea, dudarik gabe. Inguruan dauden europar legediak irtenbide onenak ematen ari dira, irtenbide errealistak.
A. Eta Emakundek epeen legea baltzatzen badu, EAJk onartuko al du?
T.A. Nik dakidanez, EAJk bere afiliatuei askatasun osoa eman die nahi dutena egiteko edota pentsatzeko. Emakundek herritarren eskaera jaso du, besterik gabe, eta eskaera hau gobernuak onartutako Emakunderen plangintzan agertzen da.
Dena den, badirudi komunikabideek eta jendeak garrantzi handiegia ematen diotela arazo honi, eta arazo honek talde txiki eta mugatu bati eragiten dio soilik. Benetako helburua bitartekoak jartzea da, irtenbideak bilatzea, emakumea inoiz abortatzera hel ez dadin. Emakumeak nahi dugunean gelditu behar gara haurdun.
A.-Beste ga1dera nahikoa istilutsua, Egigurenen aurka bere emazteak tratu txarrengatik jarritako salaketa izan da.
T.A. Hor Emakundek besteekin bezala jokatu behar du. Bestetik, tratu txarrak egon zirela legez frogatu behar da. Gu tratu txar guztien aurka gaude. Egia bada, beste kasu batzuk baino larriagoa da, ordezkari politikoa delako. Balorazioa ezkorragoa da. Baina oraindik frogatu ez denez, ustezko errugabetasunaren gainetik ezin gara pasatu.
A. Amaitzeko, pare bat gai. Lehenengoa etxeto enplegatuena da.
T.A. Beraiekin ari gara lanean. Orain kanpaina bat ari gara aurrera eramaten, euren lan egoera eta baldintzak nahikoa txarrak direlako. Eskatzen dutena guztiz logikoa da, eta egoera hau konpondu behar dela argi dugu. Ados gaude beraiekin.
A. Krisi industriala dela eta, emakumea kaltetuenetariko bat da. Zerbait antolatuko al duzue suntsitzen ari diren zonaldeetan?
T.A. Zonalde horietako elkarteak ordezkatu baizik ez dugu egin behar, emakume talde desberdinen sorrera bultzatu, eta hori egiten dugu. Urtero 40 milioi pezeta banatzen ditugu elkarte desberdinen artean. Elkarte hauek dira inguruko lana bideratu behar dutenak. Guk bitartekoak jarri, dirna eman eta antzekoak egin behar ditugu, euren lana aurrera ateratzeko. Emakume taldeen edo kolektiboen protagonismoa ez dugu ordezkatu behar. Gure papera talde horien laguntzailea eta bultzatzailea izatea da, dauzkaten arazoak gaindi ditzaten. Inola ere ez dugu euren papera hartu behar.
Myriam Gartzia

NORTASUN AGIRIA:
Donostian jaio zen duela 47 urte
24 urte eman ditu Donostiako Herri Irratian kazetari lanetan
Seme-alabak izatea currizulumean jartzeko moduko esperientzia dela dio
Bere ama hil zenean nebak eta aita jarri zituen etxeko lanak egiten
Alaba bakarra du, 21 urtekoa eta feminismoaz antzeko ideiak dituzte
Irakurtzea eta zinemara joatea ditu gustoko
Gaur egun Oiartzunen bizi da
48-52

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakBesteakEmakunde
GaiezGizarteaSektore bazEmakumeaBesteak
PertsonaiazARTEAGA1
EgileezGARTZIA3Gizartea

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude