«Palestinarrei garairik txarrenean negoziatzea egokitu zaie»


1991ko abenduaren 29an
Arabiar eta israeliarren arteko gatazka dela eta, Askapena erakundeko kidea den Jesus Valenciari elkarrizketa.
Jesus Valencia, Askapenako kidea:
«Palestinarrei garairik txarrenean negoziatzea egokitu zaie»
Arabiar eta israeliarren arteko gatazkak dagoeneko bere bigarren rounda iragan duenean, aurrerapausoak ez direla handiegiak esan liteke. Edo, biltzeak berez duen baloreaz gain, ez dagoela aurrerapausorik. Bakoitzak berean dirau, eta israeliarrek inork baino gehiago. Prozesuaz eta Ekialde Erdiko arazoen gainean bere ikuspuntua azal diezagun, Jesus Valencia Askapena erakundeko kidearekin ihardun dugu solasean.
ARGIA. Bi bilabete iragan direnean ia, has gaitezen Madrileko Konferentziaren balorazioarekin.
JESUS VALENCIA. Lehenbizi, uste dut israeliar eta palestinarren irudia aldatu egin dela. Orain arte palestinarrak erasotzaile terroristak ziren eta israeliarrak erasotuak. Orain, konferentziak aldrebeseko joera ekarri du, eta benetako errealitatea erakutsi du: Israel erasotzaile modura agertarazi du eta palestinarrak erasotu modura. Emaitzen aldetik ez zen ezer lortu, ez bada ondoren agertu izan diren zailtasunak azaleratzea.
A. Zenbaitek aipatu izan du Israelek formalismoetan galdu nahi duela, ahalik eta denbora gehien irabazteko.
J.V.Orain arte behintzat forma edo azaleko kontu horiek negoziazioen alde garrantzitsua izan dira israeliarrentzat: negoziazioak binakakoak izatea, palestinarrak eta jordaniarrekin delegazio berean izatea... Azalekoak dira baina baita sakonekoak ere. Finean, palestinarrekin bakarka jarriz gero herri hezala ezagutzea bait da.
A. Zer deritzozu EEBBen jokaerari?
J-V. Israelekiko bere jokaera aldatu egin da. Israelek ez ohi dio petroliorik eman baina EEBBen segurtasun plataforma bat izan da Ekialde Erdian. Gaur egun, Golkoko gerraren ostean, EEBBek petrolioa lotuta dute, eta segurtasuna ia ere bai. Lehen EEBBek beharrezkoa zuten zona hartan gutxienez erabateko aliatu bat izatea baina orain mordoa dituzte. Orduan Israelek lehengo egoera berezi hura berreskuratu nahi du hala edo nola.
A. Israeliarrek, lehenago edo geroago, lurraldeak eta palestinarren autodeterrninazio kontuan amore eman beharko dutela dirudi...
J..V. Israelek ez zuen konferentziara joateko batere gogorik, Madrilera joatea inposatu egin zitzaion, eta berdin Washingtonera itzultzearekin. Alabaina, EEBBek oraindik begi onez ikuten dute Israel eta nere ustez, zenbait gauzatan amore emanez, israeliarrak bere burugogorkeriatik atera nahi izan dituzte. Israeldek ez zuen "lurrak bakearen truke", kontzeptupean joatea onartzen, eta azkenean EEBBek behartu egin zuten.
A. EEBBek israeliarrak begi onez ikusten dituztela diozu. Baina, izan al dute Israelen aldeko jokaerarik?
J.V. NBEko ebazpenetan, esaterako, sionismoa arrazismoarekin gonbaratzen duen ebazpena erretira erazi dute EEBBek. Eta hori Israelen aldeko jokua da. Palestinarrek bere osotasunean onartu behar izan dituzte NBEko ebazpenak, horrek ekarri dien kostu politiko handiarekin. Alde biek onartu behar izan zituzten ebazpenak bere osotasunean, baina orain alde bati komeni ez zaiona ezabatu egiten da eta kitto. Horrek desabantailan uzten ditu palestinarrak. Indar gutxiagorekin, beren aurka dauden ebazpenak onartu behar dituztelako baina, bestealde, zelanbait mesede egiten dietenak (sionismoa moduan) desagertu egiten direlako.
A. Gatazkaren beste aldera iraganda, arabiarrera, badirudi siriarrak palestinarrak baino jokaera gogorragoa azaltzen ari direla.
J.V.Hor arabiarren arteko buruzagitza arazoa ikusten dut. Beti izan dute arazo hori. Uneren batzuetan Iran aritu zen joko horretan, gero Irak... Siria Irakekin borrokatzen ari zen arabiarren arteko buruzagitza politikoa lortzeko. Eta EEBBekin horren modu deitoragarrian aliatu bazen, Irak bidetik kentzeko modu onena ikusi zuelako izan zen. Iraken suntsiketa eta gero, buruzagitza hutsunea geratu da, eta Siriak jakin daki berak bete dezakeela hutsune hori. Aldenik alde ari da. eta ez naiz gehiegi fidatzen Siriaren jokaeraz. Ez dakit argi eta garbi zeren bila ari diren.
Palestinarrena askoz ere jokabide koherenteagoa da, ikusi besterik ez dago Intifadarekin burutzen ari diren borroka tinko eta exenplugarria.
A. Eta Jordania?
J. V. Gaur egun palestinarren laguntzaile hutsak dira. Duela bizpabiru urte, esaterako, arazoaren ardatzetariko bat zen, palestinarretzat alternatiba gisa ikusten bait zitzaien. Baina Zizjordaniko lurraldeen erreibindikazioak alde batera utzi zituenetik, 1988an, palestinarren laguntzaile eta lagun gisa ikusten ditut.
A. Azti lanean sartuta, zer gertatuko da funtsezko arazoekin, hots, lurralde okupatuak eta palestinarren herri izaerarekin?
J.V.Printzipioen arrazoiekin esanez gero, israeldarrek amore eman beharko dutela uste dut. Baina errealitateari begira uste dut israeliarrek sasi autonomia edo antzekoarekin saiatuko direla, eta palestinarrak irtenbide mailakatuaren atzean abiatuko direla. Dena den, garaia norbaitentzat txarra baldin bada, Golkoko gerratik ahuldurik atera ziren palestinarrentzat da.
Xabier Letona
18-19

GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaPALESTINA
GaiezPolitikaNazioarteaGerra/IraulPalestina
PertsonaiazVALENCIA1
EgileezLETONA1Politika

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude