"Gobernuaren helburua presoak itotzea da"


1990ko martxoaren 18an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Jose Gogortzarekin elkarrizketan.
Jose Gogortza, Gipuzkoako Gotzainaren ordezkoa
"Gobernuaren helburua presoak itotzea da"
Jose Gogortza, espetxe arloko kontuetan Gipuzkoako gotzainaren ordezkoa da Gotzaitegian. Azkoitiar honen lana, Jose Maria Setien gotzainak kaleratu duen gutunean, "presoak familia ingurunetik asmo gaiztoz urrutiratzen direla" aipatzean, inoiz baino garrantzitsuago bilakatzen da.
ARGIA.-Ze lan egiten duzue espetxeetan?
Jose Gogortza.-Guk obispotik lan oso bat eskaintzen diogu espetxeari. Orain urtebete konturatu ginen gartzelan kapelau bat egonik ere, meza eman eta ahal zuen guztia egin arren, lotura bat falta zela. Presoak barruan bazterturik dituzte eta ikusi genuen kanpoarekin lotura bat zela falta zena. Lotura hori da osatu behar dena. Adibidez: Legazpiko preso bat agertzen da Martutenera, eta honek bere herri" ko lotura mantendu nahiko du, hartueman normal bat, baina apaizak, hangoa ez denez, ezin dio halakorik eskaini. Honela somatu genuen herriarekin lotura bat mantendu behar zela, bertako berriak, jendea... Asmoa bailara bakoitzean talde bat osatzea da eta hirutan ezik, beste guztietan lortu dugu.
A.– Noiz hasi zarete honetan lanean?
J.C.–Hasiera batean Euskal Herriko espetxeetan kanpoko jendea eta ijituak zeuden, erdi hutsik ziren. Baina gero herriko jende asko sartu da, orain mila pasa daude, ia 600 gartzelan eta beste piloa munduan zehar. Kezka horrekin arduratu ginen. Hau gure herriko errealitate bat da eta ezin diogu bizkarra eman.
A.–Gainera hilabete honen 23 eta 24rako ekintza batzuk burutu dituzue, ezta?
J.G.–Bai. 23an, gartzela eta presoen gaia ikutuko duen hitzalti bat antolatu dugu. Martuteneko gartzelako zuzendariak egoera, erreinsertzioa, birreziketaz... hitzegingo du. Biharamunean, presoa gizakia eta pertsona gaiaren gainean Pako Etxebeste, Sozial Idazkaritzako kidea mintzatuko da. Bi egun hauetan zehar Loiolako gogartetxean ospatuko den Elizbarrutiko Batzar honetan. ofizialki gartzelaz diotena entzun eta preso beraien esperientzia ere entzungo dugu.
A.–Baina gartzela barruan zein da zuen lana?
J.G.–Gu gartzelan pertsonarengana joatén gara. Gaur egun ez gara, lehen bezala, jendea elizara hurbil dadin inguratzen pertsonengana. Presoa gartzelan dagoen pertsona zapuztua da eta beregana goaz, ezer espero gabe. Herri bateko mutil edo neska bat gaizki bada, gure taldearengana jo eta bertako norbait etortzen zaio bisitara. Gainera ekonomikoki ere laguntzen dugu, batez ere ETAko jendearen gurasoei. Beno, hauek sakabanaketa dela eta denok dakigu oso urrun daudela eta bidaiak oso garestiak izaten dira. Baina hori baino askoz gehiago, laguntza morala da. Barruan dagoen presoari entzun egiten diogu, kezkatu bere egoeraz. Gainera batzutan norbait baztertuta edo badago eta arduradunek atzetik Gotzaitegia dagoela, kezkatu egin dela ikusten badute, jarrera aldatzen da. Berdin auzitegian, norbaiten kasua geldirik badago, geu joan eta orduan agian beste hainbaten artean galduta edo ahaztuta zuten kasua azkarizen da. Gure nahia, presoa pertsona bezala irabaztea da. Espetxeak pertsona zapaldu egiten du gaur egun eta objetu bat bezala tratatu.
A.–Eta zeuen lanean antzematen al duzue harrera ezberdinik preso sozialen eta politikoen artean?
J.G.–Beno, politikoek gehiago irakurtzen dute, berehala antzematen da. Gainera guk egiten dugun lana eskertzen dute eta gehiago esango dut, gotzaiak ze karta idatziko duen zain egoten dira. Politikoak pertsona osoak dira, 'integroak' esaten dena, besteak aldiz beraien errua ez izan arren droga mundutik datoz, desegindako familietatik, lapurretatik: orohar buru gutxi izaten dute. Erdi pertsonak dira askotan. Baina noski denekin batera biltzen gara han barruan. Oparitxoren bat eramaten dugu eta hala hasten gara beraiekin hitzegiten, ez erlijioaz. Ez ez, denaz mintzatzen gara. Hara!, gainera badakit ARGIA irakurtzen dutela, zeren lehengo batean eraman nuen eta Argia eramaten gehiago ez molestatzeko esan zidaten, beraiek hartzen dutela eta. Baina, bestela, mezaz aparte, hitzegin egiten dugu, argazki ikastaroak eman eta emakumeei gainera orain artezko pintura ikastaroak ere eskaintzen dizkiegu. Beno, esan didatenez pintura ikastaroetara ETAko neskak bakarrik joaten- dira, baina bestela denekin biltzen gara. Politikoak bere onean daude, ez dute denborarik galtzen. Besteekin lan gutxiago egin daiteke.
A.–Gipuzkoan lan handia egiten ari zarete bai espetxe mailan eta balta orokerrean sozial mailan. Honetan Gotzainak zerikusi handia dauka. Orain berriz Gipuzkoatik gain dagoen Estatu mailako kargu bat eman diotelarik, badirudi Madrilera gehiago joango dela...
J.G.–Ez, ez. Tarteka joaten da baina ez da Gipuzkoatik aldenduko.
A.–Bestalde, zeuk aipatu duzu zuen helburua preseen lotura, herriarekiko erlazioa mantentzea dela. Beraz, zer deritzozu, egun euskal preso politikoei ezarritako neurrien artean sendagile eta abokatuei bisitak ukatzeari?
J.G.–Gobernua bere politika egiten ari da, taldeak desegin, presoak desanimatu, ikasketak kendu, ea presoak nondik zapuztu. Politika horrek barruko presoak ito arazi egin nahi ditu.
A.–Zer dela eta egiten du hori Gobernuak?
J.G.–Ba ETAk oraindik indarra daukala ikusten duelako eta presoengatik duelako indar hori. Horregaitik presoak burumakurtzea lortu nahi du. Baina bestalde gero laguntza guztiak eskaintzen dizkie kalera ateratzeko.
A.–Baina politika alde batera utziz, pertsona bezah edo kristau bezala, onar al daitezke neurriok?
J.G.–Ez noski, eta hori bera agertzen da gure Gotzainak egin duen kartan. Preso politikoak besteak bezala galdurik ez daudela ikusten dute eta horregaitik ezartzen dizkiete halako neurriak, burua galdu arazteko. Politikan sartuz gero, edo alde batera edo bestera tiratzen da beti.
A.–Eta Gobernua presionatzen al duzue?
J.G.–Gotzainaren karta zentzu honetan doa. Nik behin batean bidali nuen gutun bat Madrilera, ama hilik eta aita gaiso zuen preso bat Euskal Herrira ekar zezaten eskatu nion Gobernuari. Orduan Alferiako hizketaldiak ziren. eta ez zidaten erantzun. Berriz idatzi eta berehala Madriltik nor nintzen galdetu zioten Gotzainari eta gotzaitegikoa nintzela ikustean, hona ekarri zuten presoa. Hala ere bakarrik utzi zuten, kastigu zelta batean eta zigortu egingo zutenaren susmoa nuen. Beste karta bat bidali nuen beste guztiekin jarri zezaten eskatuz eta berriz kasu egin zidaten. Gobernuari, ondo geratzeko keinu batzuk egin nahi dituela antzematen zaio.
B.ARTOLA.

Obispadoa presoen alde ekiten ari da.
16-17


GaiezGizarteaErlijioaEliza katolBesteak
GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakSakabanaket
PertsonaiazGOGORTZA1
EgileezARTOLA3Politika

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sakabanaketa
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-07-28 | Ilargi Manzanares
Hondartzetara eramango dute presoen eskubideen aldeko aldarria abuztuaren 6an

Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hamabost hondartzetan antolatu ditu mobilizazioak Etxeratek, Etxera lelopean.


Pili eta Fontsoren aitortza beharra aldarrikatu dute Laudion

Elkarretaratzea egin dute larunbata eguerdian Laudioko Herriko plazan, Pili Arsuaga eta Fontso Isasiren heriotzaren 33. urteurrena dela eta. Bi bizilagunak 1990ko uztailaren 1ean zendu ziren, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazela izandako trafiko istripuan... [+]


2023-04-26 | Mati Iturralde
Hogeita hamalau urte igaro eta gero

Pasa den martxoaren 25ean ofizialki bukatu zen euskal presoen sakabanatzea. El Paíseko lerroburuaren arabera, "34 urte igaro eta gero, Espainiako Barne Ministerioak amaiera eman dio ETAko presoen sakabanatzeari". Euskal Herriko komunikabideek ere dataren berri... [+]


Euskal preso politikoak
Sakabanaketa politika amaituta, etxeratzea helburu

34 urtez luzatu den euskal preso politikoen sakabanatze politika amaitutzat eman dute Etxeratek eta Sarek, ostiralean Espainiako Gobernuak iragarritako bost Euskal Herriratzeekin. Pozez hartu dute berria bi elkarteek, eta iragarri dute orain lanean jarraituko dutela preso,... [+]


Oztopoak euskal presoen hirugarren graduari, Bilboko manifestazioaren atarian

Urtarrilaren hasieran euskal preso politikoen eskubideen alde Bilbon egiten den manifestazioa beti da berezia eskubideen aldeko egutegian, baina aurtengoa bereziki nabarmendu da, besteak beste, dagoeneko sakabanaketaren amaiera irudikatu nahi delako.


2022-11-15 | ARGIA
Beste zazpi euskal preso politiko Euskal Herriratuko dituzte

Iñigo Guridi Lasa, Asier Badiola Lasarte, Iñaki Bilbao Goikoetxea, Orkatz Gallastegi Sodupe, Fermin Vila Mitxelena, Iñigo Zapirain Romano eta Alberto Viedma Morillas preso politikoak Euskal Herriko espetxeetara hurbilduko dituzte.


2022-09-01 | ARGIA
13 euskal preso gehiago hurbilduko dituzte Euskal Herrira

Espainiako Gobernuko Espetxe Zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzak adostu dute beste hamahiru euskal preso Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako espetxeetara hurbiltzea. Ez da jakinarazi zein espetxetara eramango dituzten; Lakuako Gobernuaren esku dago erabakia.


2022-03-10 | ARGIA
Jon Gurutz Maiza euskal presoa Frantziako Lannemezaneko espetxetik Martutenera hurbildu dute

Etxarri Aranazko Jon Gurutz Maiza Artola preso politikoa Frantziako Estatuko Lannemezaneko espetxetik (Euskal Herritik 330 kilometrotara) Donostiako Martuteneko kartzelara hurbildu dute, Etxeratek zabaldu duenez.


Garazi Abrisketa eta Aitana Izagirre
“Mirentxin Gidariak ekimenaren furgonetekin Granadara eraman eta ekartzen genituen Euskal Preso Politikoen senide eta lagunak”

Garazi Abrisketa (Zollo, 1988) eta Aitana Izagirre (Zollo, 1993) Mirentxin Gidariak ekimenaren parte izan dira eta euren esperientzia azaldu dute, baita taldearen disoluzioak utzi dien sentsazioa ere.


Eguneraketa berriak daude