"Negoziatu baino lehen gure artean fisurak eragin nahi dituzte"


1989ko azaroaren 05an
Adrian Olaziregiri elkarrizketa

Adrian Olaziregi, behin behineko askatasunez
"Negoziatu baino lehen gure artean fisurak eragin nahi dituzte"
Adrian Olaziregi, 42 urtetako donostiarra, pasa den asteazkenean atera zuten Langraitzeko gartzelatik. Preso politikoen kolektiboak gradu politIka ukatzen duen arren, zenbait preso 'faborezko tratura' beharturik aurkitu dira eta Adrian Olaziregiri, bapatean kanpora zioala azaldu zioten goiz batean. 'Ez dut eskatu ordea inolako faborerik, Madrildik zuzendutako politika orokor baten azken urratsa ezarri didate, lehenik niri', argitzen du.
ARGIA.–Nola heldu zinen espainiar poliziaren eskutara?
Adrian Olaziregi. - 1982an izan nuen lehen gartzelaratzea, baina horren ondoren, 1985ean liparraldera errefuxiatu beharrean aurkitu nintzen, nire semeak urtea bete zuelarik. Iparraldean bi urte egin eta azkenean 1987ko maiatzean, Bretainian baserri batetan lanean aurkitzen nintzenean, gendarmeak etorri eta atxilotu ninduten. Lehenago ere detenitua izan nintzen, baina inolako kausarik ez neukanez eta delitorik leporatzen ez zidatenez, aske utzi ninduten. Baina Bretainiatik nenkartela, urduri jarri eta bihotza bihurtu zitzaidan. Hospital batetan sueroaz nengoela, bapatean dena kendu eta espainiar poliziari entregatu ninduten. Behin alde honetan, okerrago jarri, berehala hospitalera eraman eta han 20 egun igaro nituen. Nahiko gaizki nintzela, oheari loturik mantentzen ninduten momenturo. Paper bat zuriz ematen zidaten sina nezan, baina ni beti ukatu egiten nintzen. Azkenean Martutenera eraman, eta gero Alcalara trasladatua izan nintzen. Baina oso urduri nengoen eta bihotza ez zegoen ongi. Honela, Langraltzera igon behar izan ninduten eta han igaro ditut bi urte eta erdi. Nik nire kondena datorren urteko urtarrilean betetzen dut eta gainera ikasketak egin ditudalako laburtzeko aukera nuen.
A.–Zein ikasketa burutu dituzu?
A.O.–Majisteritza atera dut, filosofiako laugarren urtean sartu naiz eta kriminolojia amaitzen ari naiz. Gainera oleoan pintatzen dut noizean behin.
A.–Baina zer dela eta atera zaituzte kalera?
A.O.–Joan den urteko maiatzean, ordurako zuzendaria etorri eta gradoz mintzatzen hasi zitzaidan, nire egoera hobetu nahi zidan. Baina nik orduan garbi azaldu nion, euskal preso kolektiboak, talde bezala jarrera baterakoi bat genuela. Nik ez nion onartu grado aldaketa. Baina hala ere handik 15 egunetara bigarren gradoa ezarri zidaten. Bigarren gradoak, lehena baino egoera hobea suposatzen du, eta hirugarrena baino txarragoa. Azken hau, baldintzapeko askatasuna emateko lehen urratsa da. Orohar, euskal preso denak lehen gradoan gaude, berdin da zein den sumarioa edota leporatutakoa, politikoak izategatik denok lehen gradoa genuen. Baina pasa den urtetik iada, ni eta beste zenbait bigarrengora pasa gintuzten. Sozialek izugarrizko istiluak izaten dituzte grado handiagoa lortzeko, eta beraiek egiten dute eskaera, baina guri zuzendaritzak ezarri digu, guk eskatu gabe. Guk ez grado eta ez letxerik ez genuela nahi esan genien, baina beraiek automatikoki, bigarrengora pasa gintuzten.
A.–Eta noiz pasa zaituzte hirugarrenera?
A.O.–Aurtengo maiatzaren 27an, funtzionari bat etorri eta hirugarren gradoa ematen zidatela esan zidan, beste batzurekin batera. Berriz ere ukatu egin nintzen eta egun batzu barru, berriz bigarrengora. Baina hil honen bostean gaueto 9:30etan, zelda txapatzera nindoala, funtzionari batek hirugarrenera pasa nindutela azaldu zida berriro. Gero, hilaren 12an, baldintzapeko askatsuna eskatu zidatela agertu zidaten, nik inolako eskaerarik egin gabe. Dutxatik gentozela goizeko 8:30etan, funtzionari batek baldintzapeko askatasuna eskatu zutela esan zigun, ni eta beste lau lagunentzat. Gu zisko eginda geratu ginen, noski. Astebururetako paseak emango zizkigutela esan ziguten eta guk berehala ezetza eman genuen. Gutako edozein atera zezaketen kalera. Baina pasa den astero asteazken gauean 'bapatean. funtzionariak etorri eta kalera nindoala aipatu zidaten, besterik gabe. Nik ezer eskatu gabe, taka!, kalera.
A.–Zure ustez, zergatik aukeratu zaituzte?
A.O.–Beno, lehenik gogoratu behar da, baldintzapeko askatasuna ezartzea, ez dela inolako faborerik, berez legezkoa dugun eskubidea baizik. Orain arte politikoki ukatua izan zaigu, baina orain bapatean eman zaigu. Kontua da zer dela eta aukeratu nauten ni honetarako. Nik uste, alde batetik, nire kondena berehala betetzen nuelako eta bestalde osasun aldetik, nahiko izorratua naukatelako. Ongi pentsatua dute urrats hau. Nik argi daukat, 'conejillo de indias'deritzaionatzat hartu nautela.
A.–Baina zergatik, 12 urte espainiar gartzelatan egon ondoren, hasten dira bapatean jendea kaleratzeko bide legal hau erabiltzen?
A.O.–Une garrantzitsua da. Gure mugimendua aurrera doa. Borrokak luze dirau eta ezin dute irtenbiderik aurkitu, irtenbide poliziala esan nahi dut. Kaleraketa, hurrengo urratsa baino lehen, fisurak sortzearren erabiliko duten azken kartutxoa izango da. Zentzu honetan, zerbait prestatzen hasi beharra dutela somatu dute. Negoziatu baino lehen, geure artean inbidiak edo diferentziak sortzen dituzten ikusi nahi dute, fisurak. Honela, sakabanaketa martxan jarri zenean, plangintza oso eta orokor bat jarri zen martxan eta oraingo hau bere azken fasea da. Orain inkomunikazioa ezarri nahiean, presoen artean lortu nahi dute, batzuk gaizki ulerraraztea eta esatea; eta zergatik hori kalera eta ni oraindik barruan?
A.–Beraz, erabilia izan zarela uste al duzu?
A.O.–Bai noski, baina neurri batean. Nik badakit zergatik izan naizen askatua egun hartan. Estatutoa ospatzen zen egun bertan, orain dela 10 urte estatutoarekin presoak kalera aterako zirela esan eta gezurra izan dela ospatzen zuten egunean, kaleratu naute. Hori Euskal Herriko borrokan konstante bat da, bai Euskal Erakunde Armatuak eta baita Estatuko botere armatuak, sarritan, egun esanguratsuak aukeratzen dituzte ekintzak egiteko. Oraingoan Madril eta Euskadiko indar politiko erreformistak berriz bat etorri dira halako egun bat aukeratzean. Baina bestalde nik ere onartu dut, nire kideen artean, gauzak nola diren ongi argitzen ez bada, gaizki ulertzea erakar dezakeena izan naitekela.
Baina argi azaldu behar da, hemen inor ez dela erreinsertatu, ez dela inor damutu. Denok bait dakigu, beraien prentsa espainolak nola egiten duen lan.
A.–Beraz, zure kasua errepikatu dezakete?
A.O.–Noski, eta horretarako lehen urratsa ni izan naiz, baina gehiago aterako dituzte, gauzak nahasteko agian. Ni baino lehen beste preso politiko euskaldun bat zegoen aspaldidanik hirugarren gradoan bere gogoz kontra eta ez bada bera izan lehen kaleratua, Duesoko majistratuak kaleratzeko sinadura ukatzen zuelako izan da. Madrildik izugarrizo presioak egin zitzaizkion majistratuari, baina hark ez zuen atzera egin. Azkenean Langraitzera ekarri behar izan dute, Euskadiko epaileak baimena inolako oztoporik gabe ezarriko duelakoan, hori erabakia bait dute aldez aurretik.
A.–Baina zergatik aukeartu dute une hau?
A.O.–Guri hau dena gainezarri badigute, zedozergatik da. Nik ez dut injenuoa izan nahi, baina agian hilabete gutxi barru emango den negoziaketa dela eta lehen keinu bat izan daiteke. Txema Monterok aitatu zuen lehengo urtean negoziaketa eman aurretik, legalki kalera atera beharrak ziren 70 bat preso politikoak atera zitzatela borondate onezko keinu bezala. Kontuan izan behar da negoziaketa hurbiltzen ari dela ziurrenik. Honez gain, noski bitartean gure artean gezurrezko fisurak sortu nahian ari direla. Paktoak diren bezala, zenbait politito agian hasiko da esaten, hau erreinsertzio berri baten lehen urratsa dela, baina guk garbi azalduko dugu, halakorik ez dagoela ez eta gutxiago ere. Nik uste gainera, ENAM eta bere baitan euskal preso politikoen kolektiboak ezarri duen presioak, bere fruituak ere ematen dituela. 1977ko indulto orokor hura erreferntzi bezala hartuz, 12 urte igaro dira eta 600 pertsona daude gartzelan eta pentsatzen jarriz ea zergatik ematen den neurri hau orain, kontuak argitu behar dira. Ulertu behar da, egin den bakarra, lege aldetik ezarri behar zen neurri bat, orain ezarri izan dutela. Interes politikoa dago honetan.
A.–Zuretzat, negoziaketa berriz hasiko al da?
A.O.–Beno, prozeso baten hasiera da edo agian beste etapa baten amaiera izan da, 12 urtetako etapa baten amaiera. Halako etapa batetara iristean, gauza asko gertazen dira. Lehenik Estatuko terrorismoa jartzen da martxan, (kaleko GALen siglak jartzea eta halakoak ez dira berez sortu) Gero, bigarren etapa batean, kontrainformazio zerbitzuak eta intelijentzi zerbitzuak hasten dira. Izugarrizko intoxikazioa ezartzen da, prentsaren kontrol zehatza. Une honetan gaudelarik, presoen kolektiboan ere ezarri nahi dute hau eta intoxikazioa erabilia izan da. Baina sakabanaketarekin hasi zen zigor plangintzaren azken urratsa orain ezarri dute. Egungo hau fase honen azken neurria da, 12 urteren ondoren ezarria izan dena. Estatuak saio eta froga ugari egin du: kalean talde parapolizialak, errefuziatuekin, errakzioko partiduekin ere esperimentatu dute. Orain partidu guzti hauek, egun borroka armatua ezinezkoa dela esaten ari dira, badakitelako Madrileko indar ezarriaz gain beraien indarra ere kolokan jartzen dugula. Euskadiko burgesia kontrakiio batean aurkitzen da. Lortu duten zenbait prerogatiba, zenbait botere eta txantxullo kolokan geratuko lirateke eta guk beraien boterea zalantzan jartzen dugu. Orain esango dute, errejimen penitentziarioa onartzen ari garela, beraien arrakasta bat dela. Gainera beraiek badakite negoziaketa martxan jarriko balitz, euren diskurtso dena airean geratzen dela, horregatik dira hain kritiko, bestela denon lorpena litzateke. Jarrera oso hipokrita mantentzen dute. Autodeterminatzeko eskubidea planteatuko balitz ere instituzioetan, ziur nago, erreakzioko partiduek aurka egingo zuketela, hala egingo dutela. (Guk badakigu PNVk saLabaneketan asesoramendua eskaintzen diola Madrili, gure gutun denak irakurtzen dituzte, gure elkarrizketa denak grabatzen dituzte, Carabanchelen adibidez, preso bakoitzak bere kaseta du). Mota guztietako saioak egin dituzte eta presoen erabilera azken fasera iristen ari da. Dinamika honetan konkretuki gu elementu pasiboak izan gara, dena ezartia izan zaigu. Denbora oso laburrean gauza asko eman dira, (kasu batean egun batetik bestera pasa zen preso bat bigarrenetik hirugarren gradora, berez ezinezkoa dena). Ikusten zen pausu hau emango zutela, baina ez hain azkar. Negoziaketa iristen ari da eta ez dira ongi erreakzionatzen ari, gauzak azeleratzen ari dira.
B. ARTOLA

Adrian Olaziregi, 3. Gradua aplikatu diotenez behin behineko askatasunaz kaleratu duten lehen euskal preso politikoa da.

"Sozialek izugarrizko istiluak izaten dituzte grado handiagoa lortzeko, eta beraiek egiten dute eskaera, baina guri zuzendaritzak ezarri digu, guk eskatu gabe".
11-13

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakSakabanaket
PertsonaiazOLAZIREGI1
EgileezARTOLA3Politika

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sakabanaketa
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-07-28 | Ilargi Manzanares
Hondartzetara eramango dute presoen eskubideen aldeko aldarria abuztuaren 6an

Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hamabost hondartzetan antolatu ditu mobilizazioak Etxeratek, Etxera lelopean.


Pili eta Fontsoren aitortza beharra aldarrikatu dute Laudion

Elkarretaratzea egin dute larunbata eguerdian Laudioko Herriko plazan, Pili Arsuaga eta Fontso Isasiren heriotzaren 33. urteurrena dela eta. Bi bizilagunak 1990ko uztailaren 1ean zendu ziren, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazela izandako trafiko istripuan... [+]


2023-04-30 | Mati Iturralde
Hogeita hamalau urte igaro eta gero

Pasa den martxoaren 25ean ofizialki bukatu zen euskal presoen sakabanatzea. El Paíseko lerroburuaren arabera, "34 urte igaro eta gero, Espainiako Barne Ministerioak amaiera eman dio ETAko presoen sakabanatzeari". Euskal Herriko komunikabideek ere dataren berri... [+]


Eguneraketa berriak daude