"Presoen hezkuntz eskubidea politikoki ukatua dago"


1989ko urriaren 22an
Nikolas Xamardo, UPV-EHUko irakaslea:
"Presoen hezkuntz eskubidea politikoki ukatua dago"
Nikolas Xamardo, galego euskalduna, Leioako UPV-EHUko kazetaritza fakultateko doktorea da. Preso aurkitzen diren ikasleei laguntzen dien irakasle taldetako arduradunetariko bat da eta bere hitzetan, "unibertsitate mailan preso politikoei ezartzen zaizkien trabak, politika orokor baten estratejian ulertu behar dira".
ARGIA.–Nola dago orain preso politiko ikasleen egoera?
NIKOLAS XAMARDO.–Une honetan fakultatez-fakultate inbentario bat egiten ari gara. Kazetaritza fakultatean adibidez egina dugu lan hau eta ia ikasle gehienak galdua dute aurtengo kurtsoa. Batek ikasketak amaitzea lortu du eta beste batzuk bi edo hiru asignatura bakarrik gainditu diztuzte.
A.–DGIP edo 'Dirección General de Instituciones Penitenciarias'ek ezarri duen politika berriak zein eragin izan du ikasle-irakasleen artean?
N.X.– Orain arte egoera ez zen ona baina behintzat ikasleekin egoteko aukera bat bazegoen. Postaz komunikazioa mantentzea posible zen baina hartu diren azken neurriekin erabat debekatua dago presoekin egotea, eta gutunekin ere arazoak dituzte. Orain baimenak ematea beraien eskuetan geratzen da, baina ez areudia altatu delako, baizik eta praktikan nahi dutena egiten dutelako. Hau da, bisitak egitea posible zenean genituen arau berdinak mantentzen dira, baina orain ezin ditugu praktikara eraman, eskubidea ukatu egiten zaigu eta punto. Beraz, eskubideak zapalduta geratzen dira, baina ez ikasleen eskubideak bakarrik, irakasleonak ere bai. Kontutan izan behar da unibertsitate politika bat ere tartean dagoela eta 'DGIP'ren dekretoaz gain unibertsitateko arauak ere jokoan daude.
A.–Unibertsitateko eskubideak ikutuak izan badira, zer egin da instituzio honetatik?
N.X.–Unibertsitateko politika, hasera batetan Jaxinto Iturberen eskuetan zegoen baina Emilio Barbera errektoreak gizon hau gai ez dela ikusi duenean, baztertu egin du. Honela, Barberak berak konpromezu bat hartu du zerbait behintzat egiteko, lehengo egoerara itzultzeko bederen. Pasa den ekainean unibertsitatean errektorea eta presoen batzordetako arduradunok elkartu ginen arazoaz mintzatzeko. Bestalde irailean unibertsitateko politika birregituratzeko asmotan, HB-EE eta EArekin, hitzegin zuen Barberak. Dirudienez, guk diogunarekin ados daude eta 'DGIP'en injerentziak salatzeko prest agertzen dira, baina ikusi behar gero zer egiten den. Barberak kaleratu behar duen politika berria zertan datzan ikusteko zain gaude, esan, guk diogunarekin bat datozela esaten bait dute denek. Preso eta irakasleen eskubideak jokoan sartzen diren neurrian uniberstitateak zeresanik badaukalako, Barberak aurkeztu behar duen politika berriaren zain gaude UPV-EHUko irakasleak. Gainera anekdota kurioso bat dago; emakume batek Barberari bere aginduaz ez zela fio esan zion eta orduan biek apostu bat egin zuten. Barberak dioenez, afaria berea omen da.
A.–Baina zergatik ari da ematen eskubideen apurketa hau?
N.X.–Arazoa zabala da eta zentzu honetan hartu behar da. Niretzat guregan jartzen diren neurri hauek beste neurri orokorrekin batera kokatu eta ulertu behar dira. Sakabanaketa politikaren beste alde bat besterik ez da unibertsitate mailan ezartzen den oztopo multzoa. Neurri denek helburu bera dute, presoa isolatzea zentzu guztietan. Kanpoko lotura guztiak apurtzea da helburu. Batez ere ETA eta GRAPOko presoekin, lege aldetik arautua dagoenetik guztiz ezberdina den politika ezartzen dute, eskubide guztiak apurtuz. Lege berezirik ez dagoen neurrian izugarrizko kontradikzioa erakusten dute lege teorikoa eta praktikaren artean. Unibertsitateko araudi-eskubideak, 'DGIP'tik zuzenduriko politikarekin txokean topatu dira. Agian hauteskundeak pasatzean gauzak, berez, bere lekura bueltatuko omen direla esan zigun Barberak. Dirudienez, bere aldetik hitzegina dauka 'DGIP'ko arduradunekin. Baina gu Estrasburgoko epaitegiraino jotzeko prest gaude, hezkuntzarako eskubidea politikoki erabilia izan ez dadin.
B. ARTOLA
20-21


GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaEHUIkasleakPresoak
PertsonaiazXAMARDO1
EgileezARTOLA3Gizartea

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sakabanaketa
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-07-28 | Ilargi Manzanares
Hondartzetara eramango dute presoen eskubideen aldeko aldarria abuztuaren 6an

Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hamabost hondartzetan antolatu ditu mobilizazioak Etxeratek, Etxera lelopean.


Pili eta Fontsoren aitortza beharra aldarrikatu dute Laudion

Elkarretaratzea egin dute larunbata eguerdian Laudioko Herriko plazan, Pili Arsuaga eta Fontso Isasiren heriotzaren 33. urteurrena dela eta. Bi bizilagunak 1990ko uztailaren 1ean zendu ziren, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazela izandako trafiko istripuan... [+]


2023-04-30 | Mati Iturralde
Hogeita hamalau urte igaro eta gero

Pasa den martxoaren 25ean ofizialki bukatu zen euskal presoen sakabanatzea. El Paíseko lerroburuaren arabera, "34 urte igaro eta gero, Espainiako Barne Ministerioak amaiera eman dio ETAko presoen sakabanatzeari". Euskal Herriko komunikabideek ere dataren berri... [+]


Eguneraketa berriak daude