Jaxinto Iturbe: "Unibertsitatea Ez Da Jendea Euskalduntzeko Lekua'


1987ko maiatzaren 24an
Jaxinto Iturbe, EHUko erretore-ordea
Jaxinto Iturbe: "Unibertsitatea Ez Da Jendea Euskalduntzeko Lekua'
EHU-UPVko erretore-ordea dugu Jaxinto Iturbe. Udako Euskal Unibertsitatearen partaide izandakoa urtetan zehar. Kimikoa berez. Estatu Batuetan hiru urte pasatakoa. Gaur egun Leioako unibertsitatean aritzen dena. Erretoretzaren edifzioan dauka bere bulegoa. Unibertsitatean berriz pintadak ikusten dira. Irakasle ez-numerarioen grebaren jarraipena aidean. Ikasleak greban. Azterketak gainean... "Nahiago dut gai konfliktiboei buruz ez hitzegin" esan dit Jaxintok bulegoan sartzerakoan. UEU, Euskara Unibertsitatean, Unibertsitatea bera... jarri ditugu gai bezala. Azkenean aipatu ditugu grebak ere.
GALDERA: UEUren historia bertatik bertara ezagutu duk. Zein egoeratan ikusten duk orain UEU?
ERANTZUNA: UEUk bazituen zeregin batzuk eta oraindik ere baditu beste zeregin batzuk. Lehengoak beharbada aldatu egin dira, baina zereginak baditu. Zeregin horiek betetzeko behar bada aldatu egin behar du bere burua beste era batera. Euskal Unibertsitatearen arazoa dago tartean, eta UEUk egiten duena da Euskal Unibertsitaterantz oinarri batzuk jarri. Beharrezkoa da irakasleak prestatzea, ikasleak prestatzea, materialea prestatzea, beharrezkoa da ohitura bat edukitzea unibertsitatean euskaraz egiteko...
Bestalde, UEU bere helburu konkretuak aldatuz doa unibertsitate ofiziala euskalduntze prozesuan aurrera doan neurrian. Alde horretatik UEU, nolabait esatearren, beti zertxobait aurretik doa.
GALDERA: Ez al dago orain «inpass» moduko batean?
ERANTZUNA: Ez dakit inpass bat den ala helburuak aldatzen doazen neurrian ez ote diren hauek gero eta zailagoak iristeko. Orain dela hamar urte, ezer ez zegoenez, nahikoa zen edozer egitea aurrerakada bat nabarmena izateko. Orain gero eta zailagoa da zerbait konkretua egitea. Aurrerakuntza nabaritzeko denbora gehiago behar da, jakituria gehiago behar da... Ez dut uste moteltasuna bakarrik denik UEUn lanaren arazoa.
Unibertsitate Ofizialak UEU-k Baino Posibilitate Gehiago
GALDERA: Noraino eragiten du horretan EHU-UPVren euskalduntze prozesuak?
ERANTZUNA: Unibertsitate ofizialean beste arazo batzuk ere baditugu, UEUk ez dauzkanak. Unibertsitate ofizialean garbi dago ez direla eskainiko irakaskuntza mota batzuk. UEU toki egokia izan daiteke horiek eskaintzeko. Aldiz unibertsitate ofizialak posibilitate askoz ere gehiago ditu ikaskuntza aldetik, publikazio aldetik zenbait gauza egiteko.
GAI`DERA: Unibertsitate ofiziala hartuta, nola dago horretan euskalduntze prozesua? Bi alderdietatik begiratuta: euskarazko irakaskuntza eta euskararen irakaskuntza unibertsitatean.
ERANTZUNA: Euskarazko irakaskuntzaren eskaintza, pertsonalaren euskalduntzea... alde horretatik doa unibertsitatearen euskalduntzea. Bigarren partea, euskararen irakaskuntza unibertsitatean... unibertsitatea ez dut uste denik euskalduntzeko zentru bat. Gaur egun gizartean badago eskaintza ugari jendeak bere burua euskalduntzeko. Unibertsitatea ez da lekua jendea euskalduntzeko.
GALDERA: Unibertsitatean euskaraz egiten diren ikasketak. Nola dago hau gaur egun?
ERANTZUNA: Egoera zeharo desberdina da unibertsitateko ikastegi ezberdinetan. Majisterio eskoletan adar elebidunak daude. Fakultate batzutan lehen ziklo osoa daukate. Beste batzutan ez daukate tutik ere. Beste batzutan asignatura batzuk... Egoera diferentea da lekutik lekura. Une honetan egoera aztertzen ari gara.
GALDERA: Kopuru bat. Unibertsitatean ari diren ikasleetatik zenbat dira euskaraz ikasten dutenak?
ERANTZUNA: Momentu honetan ezin dizut esan. Aztertu egin beharko nituzke zifrak eta buruz ez dakizkit.
Unibertsitatearen Erreforma Administratibo Bat Da LRU
GALDERA: Beste gai bat, irakasle ez numerarioak greban izan dira azken aste hauetan. Esan ohi da LRUren arauera, funtzionariotzaren arauera, eragotzi egiten dela unibertsitatea euskalduntzearen prozesua.
fERANTZUNA: Eritziak eritzi. LRU nire ustez unibertsitatearen erreforma administratibo bat da eta erreforma horretan batzuk eragotziagoak egongo dira beste batzuk baino beren etorkizuna unibertsitatean ikusteko. Klaru dagoena da unibertsitateko euskal lerroek denbora gutxi daukatela, erdal lerroek baino denbora gutxiago, eta orduan, irakaslegoa gazteagoa denez LRUk ezarritako zenbait baldintza betetzea zailago egingo zaiela. Hori horrela da, baina euskal adarretako irakasleak eta azken urteotan kontratatutako erdal irakasleak baldintza beretsutan daude. Ez dut uste horretan diferentziarik dagoenik. Euskal adarren arriskua? Arriskua baino gehiago ikusten dut beldurra.
GALDERA: Ze beldur?
ERANTZUNA: Euskal adarren prolema, eta LRUren barruan euskal adarren desagerpenaren beldurra ikusten dutenek esan beharko lukete. Nik ez dut ikusten arrisku hori.
Gizarte Osoa Euskaldundutakoan Euskaldunduko Da Unibertsitatea
GALDERA: Egin al duzue kalkulorik edo planik... Zenbat urte beharko lirateke EHU-UPV euskalduntzeko?
ERANTZUNA:... Zer da euskalduntzea? Dena euskaldundu? Bada Euskal Herrian gizarte osoa euskaldundutakoan! Zer da euskalduntzea? Irakaskuntza osoa euskaraz ematea? Bertako irakaslegoa gai izatea euskaraz iharduteko? Pertsonala euskalduntzea? Denbora luzeko ekintza positito bat suposatzen du. Denboraren arazoa... nik ezin dut esan.
GALDERA: Unibertsitateak ba al du planik euskalduntzeko?
ERANTZUNA: Egiten ari gara.
GAIDERA: Ze lehentasun ezartzen dituzue?
ERANTZUNA: Orain ari gara egiten. Baina esaterako, kontutan hartu beharko dira unibertsitatean eskaintzen diren titulazioak. Hizkuntzaren erabileraren aldetik gizartean eragin multiplikatzailea daukaten tituloak bereizi beharko dira: majisterio eskolak, kazetaritza fakultatea... Gero egongo dira eragin aditiboa izan dezaketen tituloak: banan banakako eragin pertsonala izango dutenak: medikuntza, administrazioan arituko direnak... Hirugarrenik arazo pertsonalari begira euskaldundu beharrekoak egongo lirateke: hemen titulazio teknikoak sartuko lirateke batez ere. Laugarren multzo bat izan daiteke, nahiz eta eragin biderkatzaile edo aditito handiegirik ez izan, gizartearen euskalduntze prozesuan garrantzia handikoak izan daitezkeenak: zuzenbidea, informatika...
Euskal Barruti Bakarraren Afera
GALDERA: Duela urte batzuk, Euskal Unibertsitatea erreibindikazio bizi bat zenean, hizkuntzaz gein, barruti edo distrito bakar bat eskatzen zen Hego Euskal Herrirako behinik behin. Gaur egun, estatutoaren arauera, ze lotura eta ze lotura-posibilitate dauzka EHU-UPVk Baiona eta Nafarroako unibertsitateekin?
ERANTZUNA: Estatutoa begiratzea baino ez dago horretarako.
GALDERA: Beste modu batera: Nafarroako unibertsitatearekin edota Baionakoarekin dauzkazuen harremanak Zaragozakoarekin edota Valladolidekoarekin dauzkazuenak baino estuagoak dira?
ERANTZUNA: Euskal unibertsitateaz zer ulertzen den eztabaidatu beharko litzateke lehendabizi. Ze, esaten badidazu Euskal Unibertsitatea zazpi probintzietako zerbait dela.., ideia geografiko bat aipatzen badidazu, orduan esango dizut Nafarroako unibertsitatearekin eta Valladolidekoarekin dauzkagun harremanak antzerakoak direla. Euskal Unibertsitateaz ulertzen bada euskaraz mintzatzen den unibertsitatea, orduan beste kontzeptu batean sartzen gara. Orduan berriro ikusi beharko genuke zer den Euskal Unibertsitatea.
Territorialitatearen arazoa berriro nahastatzen da LRUrekin. Distritoen arazoa aldatu egiten da iraganeko distritoekiko.
Iparraldeari buruz... Instituzionalki badaude harreman batzuk. Pertsonalki ere bai... Orain, nik ez dakidana da ze ereduren arauera egin beharko genituzkeen harremanak Nafarroako eta Iparraldeko instituzio unibertsitarioekin. Gure estatutoetan agertzen da Nafarroako unibertsitatearekin harremanak egiteko agindua, baina oraindik ez dugu gorpuztu, nolabait esatearren.
GALDERA: Alda dezagun gaia. Ikasleak greban eta borroketan aritu dira ikasketa plan berria zela eta. PNNak LRUren aplikazioa zela eta. Has gaitezen ikasleengandik. Nola ikusi duzue hemendik arazoa?
ERANTZUNA: Ikasleek, Ikasketa Planen Erreforma dela eta, kezka handia erakutsi dute beti ere informazio gabeziaz. Informazio hori zabaltzeko izan dira maila handi batetan grebak. Oraintxe hasi dira lehendabiziko informazioak Madriletik honantza heltzen. Gero, informazio hori nola erabiliko den eta erabiliko den lekuetan ikasleek nola parte hartuko duten ere badago kezka bat ikasleen artean. Batzuk nahikoa izango dute informazioarekin eta besteak erabakia hartzeko orduan parte hartu nahi izango dute. Parte hartuko dutenen artean errepresentatibitate maila ere eztabaidatu nahi izango dute. Komisio erabakitzaileak paritarioak edo partzialak izango diren e.a.
Hein handi batetan ikasleen problematika, ikasketa plan berriak direla eta, informazio eta partizipazio problema da.
GALDERA: Irakasleena?
ERANTZUNA: Irakasle ez-numerarioen arazoan beste konponente ezberdinak agertzen dira. Hor ikusten dudan arrazoi nagusiena, LRUn dauden epeak betetzen badira, irakasle ez-numerarioek bere etorkizuna ez dute ikusten argi eta garbi. Orduan lan-postua mantentzearen beldur dira, eta lan-postua mantentzen badute beldur dira barne errekonbertsio bat egingo dela unibertsitatean eta errekonbertsio horretan irakasleari egokituko zaizkion tokiak ez direla izango berak nahiko lituzkenak bere etorkizun pertsonalerako. Arazoa istiluz beteta dago eta oraindino aidean dago.
GALDERA: Zenbat irakasle harrapatzen ditu honek?
ERANTZUNA: Mila eta laurehun dira ez-numerarioak. Horietatik batzuk ziurtatuta daukate lan-postua eta egoera desberdinak ematen dira horien artean tesia daukatenak eta ez daukatenak, unibertsitate eskoletan daudenak eta fakultatetan daudenak, partzialki dedikatuta daudenak eta denbora osoz dandenak... Hau da, mila eta laurehun ez-numerario izan arren, problema ez da guztiena.
GALDERA: Mila eta laurehun horiek zenbat dira unibertsitateko irakaslegoaren parean?
ERANTZUNA: Guztira bi mila eta berrehun irakasle dira.
GALDERA: Irakaslegoaren parte handia da beraz legearen baldintzek eragindakoa...
ERANTZUNA: Bai, dexente handia.
GALDERA: Eta horietatik, eman dezagun, 800 bat kalean gera daitezke...
ERANTZUNA: Ez.
GALDERA: Kalean geratzen diren irakasle horien zuloak betetzeko aipatu izan da kanpoko irakasleak etorriko direla.
ERANTZUNA: Ez. Aipatu bada, nik: ez dut entzun aipamen hori.
GALDERA: Zer izango litzateke, hemengo irakaslegoa?
ERANTZUNA: Hori aidean dagoen gauza bat da eta momentuan ezin dizut erantzun.
GALDERA: Unibertsitatean euskara sartzen joan den neurrian, entzun izan dudanez, are eta gehiago agertu dira irakasle «recalcitrante»en jarrera antieuskaldunak. Honelako gorputz dexentea al dago?
ERANTZUNA: Ez dut uste gorputz kontua denik. Euskararekiko eta Euskal Herriarekiko jarrera pertsonalak direla uste dut. Nik errespetatu egiten ditut jarrera pertsonalak, nahiz eta batzurenak ez koupartitu. Irakasle batzuk adierazi dute zerbait euskal lerroen gainean, baina orohar, nik neuk ez dut ikusi halako prebentzio programatiko edo sistematikorik unibertsitatean. Behar bada egongo da, baina nik ez dut hori ikusi halako idatzietan eta zurrumurruen kontrako mobidarik ez dut montatuko.
Estatuan Maila Ertain Bat Eskaintzen Duen Unibertsitatea.
GALDERA: Unibertsitate batetan "prestijio"a izaten da horren kalitatea neurtzeko baremoetako bat. Ze maila ematen du hemengo unibertsitateak estatuari eta Europari begira?
ERANTZUNA: Unibertsitateak zentru ezberdin asko ditu eta egoera ezberdinak erakusten ditu. Nik esango nuke maila ertain bat ematen duela. Ez gorago ez beherago, estatuko unibertsitateekin konparatuz.
Internazionalki ez daukat horrenbeste detu zerbait argia esateko. Hori bai, gure unibertsitatea ahalegin handia egiten ari da hemengo irakasleak kanpoko unibertsitateetara bidaia dezaten. Horretan estatuko beste unibertsitateen aurretik gabiltza eta gure unibertsitateko irakaslegoa ezagun samarra da jada mundu mailan.
Bestalde esango nuke gure unibertsitatea gazteegia dela oraindik, eta irakaslegoa bere premietara dedikatuta egon dela. Orain jada kanpora ere dedikatzen hasia da.
GALDERA: Zer aldatuko zenuke unibertsitate honetan? Ze posibilitate daude horretarako?
ERANTZUNA: Bi gauza ezberdinduko nituzke hor: bitarteko teknikoak eta bitarteko pertsonalak. Desioak egon daitezke. Denok daukagu unibertsitate ideial bat. Baina unibertsitate ideial horrantza joanez gero, bitarteko batzurekin egiten duzu topo: teknikoak alde batetik, dirua, plangintzak; eta pertsonalak bestetik. Hauek oso zailak izaten dira lortzea. Oso zaila da egun batetik bestera fakultate bat montatzeko irakaslegoa topatzea Euskal Herrian. Ez dago merkatuan irakaslegorik unibertsitaterako kontratatzeko. Behar beda unibertsitatearen baldintza ekonomikoak ez dira nahikoak daudenak horretan lanean jartzeko... Nik uste dut prozesu dialektikoa dela eta apurka apurka joan beharra dagoela.
GALDERA: Gaur egungo unibertsitate honek erantzuten al dio gure gizarteari?
ERANTZUNA: Segun eta nori galdetzen diozun?
GALDERA: Zuri, noski.
ERANTZUNA: Ahal duen neurrian bai. Behar bada «feed-back» prozesua askoz ere lentuagoa da unibertsitatearekiko beste edozein erakunderekiko baino baina uste dut erantzuten saiatu egiten dela.
INAKI URIA
35-39

GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaEHUErrektoreak
GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaUEU
PertsonaiazITURBE3
EgileezURIA3Gizartea

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude