Joseba Elosegi. "Morala Haustea Objetibo Militarra Da‘’


1987ko apirilaren 19an
Joseba Elosegiri elkarrizketa
Joseba Elosegi. "Morala Haustea Objetibo Militarra Da''
ARGIA.–nola iritsi zinen militar izatera?
JOSEBA ELOSEGI.– Gerra hasi zenean profesore merkantila nintzen eta soldaduskan sartu behar nuen. Ni profugo izan naiz beti, baina boluntario bezala presentatu nintzen. Mandorik ez zegoen eta estudio piskat zeukana jartzen zuten gizon batzuren buru. Asteasun egon ginen ermita batean, frentean, rodeatuta geunden, eta tiroka eta tiroka. Ez ziren sartu eta aspertu ondoren aldegin egin zuten. Fama piskat eman zidan horrek eta teniente izendatu ninduten. Kapitanen bat hiltzen zenean tenienteen artean erabakitzen zen nor izango zen kapitain. Asanblean bezala. Horrelako ejerzitoa genuen. Ez zuen ezertarako balio. Indarra bai, baina ejerzito bat egiteko ez zuen balio.
A.– Gernikako bonbaketa gertatu zenean komandante zinen ezta?
J.E.–Komandante gero egin zidaten, Ebrokoaren on doren. Gernikan kapitana nintzen baina han nere gudariak bakarrik zeuden, nik konpainia bat nuen nere kargu, 'Batallon Sasoeta'ko konpainia bat, eta huraxe bakarrik zegoen. Momentu hartan denak frentean zeuden eta ni bezperan iritsi nintzen Gernikara, eta etorri nintzen Eibarko frentean baja asko izan genuelako eta komandanteak agindu zigun Gernikara etortzeko konpainia berritzera. Gure batalloiak bost konpainia zituen eta denak egoten ziren frentean baina aparte, ez elkarrekin, ametrailadorak zirelako; beraz, gu Eibarren geundela gure batailoiko beste konpainia bat Lekeition zegoen, beste bat, berriz, Markinan eta beste bat Elgetan, horiek bait ziren ofentsiba hasi zenean genituen frenteak.
A.–Eta zuen konpainia bakar horrekin nola ikusi zenuten bonbaketa hura, zeren eta medioak ere oso eskasak izango zenituzten, antiaereorik eta ez ala?
J.E.Guk abioiak Gernikara etorri-zitezkeela pentsatu genuen, arrisku hortaz jabetu ginen eta orduan ametrailadora bat jarri genuen antiaereo moduan baina ez zen gauza bera, eta gainera ez zen handia baizik eta infanteriak eramaten duen horietakoa, eta horrek ezin zezakeen ezer egin, 200 metrotara edo iristen da baina abiazioari kontra egiteko ez du balio.
A.Eta espero al zen horrelako atakea?
J.E.Behin ere ez, hori ez. Alde batetik Gernika frentetik urruti zegoen eta bestalde objetibo militarra esaten denik ez zegoen han. Bueno, arma fabrika bat bazegoen, EsperanzaUnzeta izenekoa, Barrenetxearena, baina ez zihoazen horren bila. Alemaniarrek, Francori laguntza eskaintzeaz gain, beren arma berriak frogatu nahi zituzten. Hor betiko galdera gelditzen zaigu aidean, hau da, Franco izan zen interbentzioa eskatu zuena ala alemaniarrena izan zen iniazitiba eta Francok baietza eman zuen? Nik uste dut Francok baietza eman zuela Durangoko bonbardaketan egin zuenaren antzera.
Onespen honek bazuen helburu zehatz bat, hau da, izua, Bilbo beldurtzea. Eliza espiniarra konplizea izan zen, Elizak bazekien nork eta nola egin zuen baina Elizak ixildu egin zuen eta munduak sinetsi egin zuen sarraski hura gorrien ekintza bat izan zela, gudariona, eta hango gudariak nereak bakarrik ziren, ez zegoen besterik, eta nik badakit ze ahaleginak egin genituen guk jende hari laguntza emateko baina ez zegoen zer eginik.
Apirilaren 26ko txikizio hartaz zabaldu zen informazioa guztiz alrebestua izan zen. Franco­k bere aldeko kazetari atzerritarrak bidali zitnen Burgosa eta Gasteiza hango aireportuetako liburuak miatzera garbi geratu zedin ez zela posible Apirilaren 27an abioirik ateratzca handik eguraldi kaskarrak baimentzen ez zuelako. Bonbaketa, ordea, 26an gertatu zen. Kazetari horiek munduan zehar zabaldu zuten berri hori. Franco ixilik egon zen eta bere tropak, moroak eta italianoak 29an sartu ziren Gernikan, 29an, eta hark gerrako partean jarri zuen Gernika dena kiskalduta ikusi zutela, dinamitaz eta gasolinaz kiskaldua, ordea, eta hura gudarien obra zela, alde egin beharrean aurkitzen ziren gudari etsituen obra, alegia.
A.-Arbola, abertzaleen sinboloa, zutik geratu zen, zergatik?
J.E. Hura ez zen abertzaleen sinboloa bakarrik, erreketeena ere bazen, eta beti esan izan da Gernikan sartu zirenean guardia berezi bat jarri zutela arbolaren eta Junta Etxearen inguruan, baina hori eztabaidagarria da, eta nik uste dut alemaniarrek ikusi ere ez zutela egin hura, kaxkotik kanpo geratzen bait zen. Egia da aldamenean 500 kiloko bonba bat erori zela baina haren objetiboa ez zen Junta Etxea, herria bera baizik. Hor inguruan babeslekuan ziren, oso txarrak, egur eta zakuz egindakoak, eta gainera etxeak erortzen ziren gainera eta irteerarik ez zeukatenez asko eta asko kiskalita geratu ziren.
A.Hor esan izan da lehenengo abioiaren zeregina jendea izutu eta babesleku horietara eramatea zela
J.E.Ez ez. Estraina pasa zenak bi bonba bakarrik bota zituen eta hark ikusi nahi zuen, gure ustetan, ze artileria geneukan behean, zenbaterainoko prestakuntza geneukan antiaereo aldetik eta. Ezer ez zegoela frogatu abisoa pasa zuen lehenengo hark. Hala etorri ziren, oso baju, 200-300 metrotara eta nahi izan zuten bezala ibili ziren, trankil, seinaka edo hamar minutuko tarteak utziz, 'Caza' batzuk ere baziren eta mendira jotzen zuen jendea ametrailatzen zuten.
A.Zer ordutan hasi zen bonbaketa?
J.E.Hiru t'erditan hasi ziren eta zazpirak arte iraun, ilundu zuenean. Zenbat hil ziren inork ez daki.
A.Ze eragin izan zuen txikizio horrek gudarien artean, moral aldetik eta?.
J.E.Nik uste dut moral hori objetibo militarra dela, hau da, soldadu batek sentitzen badu bere emaztea eta familia hil direla, gudari bezala erori egiten da, gutxi izaten dira bestelakoak. Denek zekiten orduan gerra hura galdua zegoela, guk geure aldetik ez bait genuen abioi bakar bat ere eta Bilbon egon zitezkeen bi edo hiruak ez zeukaten atera ere egiterik. Tokirik ere ez geneukan lurrean abioientzat. Lur nahikorik ez geneukan halako gerra egiteko. Ez geneukan posibilitaterik gerra hura irabazteko.
A.Hasieratik ikusten zenuten hori?
J.E. Uste genuen errepublikanoek zerbait egingo zutela beren aldetik. Baina ez zuten egin. Francok Madril atakatu zuen aurrena, baina ez zuen lortu pasatzerik. Orduan Bilbo hartu behar zuela pentsatu zuen. Zergatik? Munduaren aurrean gorrien eta katolikoen arteko gurutzada bezala aurkeztu zuen gerra. Euskaldunok, katolikoak, zer egiten genuen Francoren kontra? Lehendabizi separatisten kontra egitea pentsatu zuen. Gu ordea firme egon ginen. Egunez galtzen zena gauez errekuperatzen genuen. Baina gerra txarra egin genuen guk. Militar profesionalak zirenak ez genituen konfiantzazkoak.
54, 55, 56, 57

GaiezGizarteaHistoriaEspainiako
GaiezGizarteaHistoriaGernikako b
PertsonaiazELOSEGI2

Azkenak
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa eskatu dute. Epailearen eskuetan geratu da erabakia.


Arabako zentral fotovoltaikorik handienari baimena eman dio Espainiako Gobernuak

231.000 panel jarriko dituzte, Arabako hego-mendebaldeko ehun hektareatan zehar: Armiñonen. EUskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


2025-05-23 | ARGIA
Arantxa Tapia fitxatu duen enpresak diseinatuko du Jaurlaritzaren mila milioi euroko inbertsioa

Maiatzaren 22an EAEko Legebiltzarrak mila milioi euro zorpetzeko lege proiektua onartu du “zientzian, teknologian, enpresan eta industria sektorean eragiteko”. Naiz hedabideak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak KPMG Asesores SL enpresari eskatu dio plana... [+]


2025-05-23 | Irutxuloko Hitza
Aldi baterako alokairu kontratuen “iruzurra” salatu du Donostiako Stop Kaleratzeakek

Donostiako Parte Zaharreko maizter batek 11 hilabeterako alokairu kontratua bost urterako legezko kontratu bihurtzea lortu du.


Netanyahuk dio ‘Palestina askatu’ dela gaur egungo ‘Heil Hitler’

Washingtonen Israelek duen enbaxadako bi langile tiroz hilda agertu eta gero egin ditu adierazpenak Netanyahuk. Israelgo Gobernuak zuzenean lotu ditu Washingtongo erasoak eta  Europako zenbait gobernuburuk Gazako sarraskiaren aurka egindako adierazpenak.


Seaskaren baliabideak emendatzeko eskatu diote Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko parlamentariek

Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]


Eibarko Udalak jai batzordeari jarritako oztopoak salatu dituzte

Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


“Arau askorekin jaten ikasten badugu, agian ez ditugu gorputzaren beharrak nabarituko”

Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.


Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.


2025-05-22 | ARGIA
Bizilagunekin plataformak ‘Donostia Tropikala’ festa egingo du maiatzaren 30ean

Ekimen honekin tonu alai eta ironikoan salatu nahi dute aldaketa klimatikoa eta turistifikazioa elkar elikatzen ari direla, eta horrek "gure hiria eta lurraldea merkatuaren logikaren esku uzten" dituela.


Eguneraketa berriak daude