Carmen Junqueira Antropologarekin Solasaldian


1986ko ekainaren 01ean
Brasilgo Indiar Emakumeari Buruz Ihardun Izan Du
Carmen Junqueira Antropologarekin Solasaldian
Carmen Junqueira aski emakume ezaguna dugu antropologiaren munduan. Beste hainbat gauzaren artean, batik bat Brasilgo indiar emakumeari buruzko ikerketan isuri ditu bere kemen gehienak. Herrialde hartatik bertatik, geure kolaboratzailea den Arantxa Legartetxek elkarrizketa adierazgarri baina labur bat egin dio, ikerketa horietatik atera daitezkeen zenbait konklusio azalduz.
ARGIA.–Indiar emakumeak, guk baino hobeto betetzen al ditu bere gogo eta nahiak? Zoriontsuagoa al da?
CARMEN JUNQUEIRA.–Nik esango nuke bere bizimodua gurea baino lasaiagoa dela. Hasteko, dena dela, indiar emakumeari buruz hitlz egiten dugunean, jakin beharrean gaude ez dela berdin, gure gizarte inguruan bizi dena eta basoan bizi dena. Bigarrengo honi buruz hitz egingo dugu, zeren lehenengoak zapalkuntza handia jasatzen du (gosea, gaixotasunak e.a.) eta nahiko lana du bizimodua bilatzen. Basoan bizi den emakumeak giro baikorra du bere inguruan eta seme-alaben gain duen ardura ez du berak bakarrik bizitzen, gizarteak laguntzen dio ardura honetan, gehienetan amaren ahizpak ere ama bezala onartuak dira, ume bakoitzak beti jakinaz, noski, zein den bere ama. Umeak guraso asko dituzte era honetara eta beste aldetik, amaren ardura larri eta askotan kezkagarria haurren egoerari buruz, ia agertzen ez den gauza da.
Gizarte honetan ez dugu aurkitzen zenbait gairi buruzko berdintasunik emakume eta gizonen artean, baina gizonkeria gutxiago dago gure gizartean baino.
A.– Zein da indiar emakumearentzat balorerik handiena?
C.– Alde batetik, gehien betetzen duen eginkizuna seme-alabak edukitzea da, eta horixe da gizarteak berak eskatzen dion lehenengo eginkizun eta ardura. Azken batean, haurraren bizia eta garapena, berari dagokion ardura da, lehenengo hiru urteetan batez ere.
Haurra hiltzen baldin bada bera da erruduna. Nahiz eta umeak amarengandik oso azkar askatu (bizpahiru urtetik aurrera), amaren pozik handienetakoa zera da: seme-alaba guztiek bizirik irautea.
Beste egoera pozgarria, maitatua izatea da. Oso polita da, senar-emazteak, maitaleak eta maiteminduak maite giroan ikustea.
A.– Indiar emakumeak, berak maite duen gizona bereganatzeko aukerarik ba al du?
C.–Egoera mugatu batean aurkitzen bada, berak maite duen gizona aukeratzearren, seme-alabak hartuta beste gizarte batera ihes egiten du, senarra utzirik, bere gogo eta nahiak betetzearren. Muga guztiak puskatzen ditu. Gizona gehiago lotzen da gizarteak dituen arauei, emakumea askatuagoa da.
A.–Ezkontzerakoan, berak aukeratzen al du senarra?
C.– Batzutan, gizarteak edo gurasoak aukeratutakoa izan daiteke, bainan askatasun handia du uzteko eta banatzeko (gizonak ere bai).
A.– Emakumeek, umeak egitea beharrezko ardura bat bezala bizi al dute, edota ondorio biologiko bat bezala?
C.–Berak nahi duten gauza bat bezala. Seme-alabak eduki nahi dituzte.
A.– Aukeratu al dezakete nahi duten ala ez?
C.–Bai, eta ez badute nahi, haurra galdu egiten dute, ernal-eragozleak hartzen dituzte (belarrak). Ikusi beharra dago, indiar gizarte bakoitzean nola bideratzen diren jokaera hauek. Batzuek ume askoren beharra ikusten dute (Cinta Larga-koak) ehiztariak direlarik asko hiltzen direlako e.a. eta beste batzuk, asko jota bi edo hiru nahi izaten dituzte. Gizarte bakoitzaren egoeraren araueran egokitzen den jokaera da.
A.– Eta, nola lortzen dute jaio-neurri hori?
C.–Belarrekin, harreman sexualerako arau berezi batzuekin, eta azken batean, haurra galduz. Adibide batzuk: alargunak urtebete barruan ezin du maitasunik egin; ezkongabea haurdun geratzen bada haurra galdu behar du haur horrek oraindik beretaz arduratuko den aitarik ez daukalako, e.a.
Esan nahi baita, inoiz ez dela seme bat ustegabe jaiotzen, haurra beti nahita etortzen da. Indiar emakumeak, berak nahi duenean ekartzen du haurra, inoiz ez ustegabean, eta jaiotzen den haurra asko desaiatzen den haurra da.
A.– Eta ama nola geratzen da, umeak askatasun eta burujabetasun bidea hartzen duenean, beragandik urrunduz?
C.–Oso pozik.
A.–Ez du bakardadea somatzen?
C.–Ez, zeren gizarte hauetan denak inguruan ditu, lagunak, senideak, besteen haurrak, senarra eta beste maitaleak.
A.– Zuk senarra eta maitaleak aipatzen dituzu, orduan denerako aukerak ditu.
C.– Bai, dena dauka, bainan lehen esan dizudan bezala, zuhurtasun giroan.
A.–Senarra eta maitalea ez dira bat orduan, edo batzutan bai eta besteetan ez?
C.–Horixe, batzutan bai eta besteetan ez, ez da derrigorrezkoa, urteetan zehar egunerokotasunean aldaketaren beharra dagoela aurkitzen dute. Beti besteari min egin gabe saiatzen dira aukera hauek bizitzen.
A.–Gure gizartea oso urruti dago horretatik.
C.–Nik uste dut bide hori galdu dugula eta beste bide batzutan murgildurik bizi garela.
A.–Jelosiak izaten al dituzte?
C.– Bai. Gizonek askotan burruka egiten dute emakume arazoengatik. Emakumeak ez dira hain zelatiak, beraien artean ongi onartzen dira eta jolas giroan eramaten dituzte gai honi dagozkion elkarrizketak. Gizonak zelatiagoak dira beren ondasunarekin (andrea).
A.–Nola bizitzen dute egoera zelatia?
C.–Burruka eginez, batez ere gizona beste talde batekoa bada, talde berekoa bada elkarrizketa eztabaidagarritik ez bait da igarotzen. Beste batzutan basora ihes egiten dute bakardadean jasatera. Hau dena ezkonberriak direla gertatzen da gehienetan, gero harremanak baretu eta orekatu egiten dira.
Emakumeek ere batzutan halakorik jasatzen dute. Adibidez, senarrak beste emakumeei opari hobeagoak egiten dizkienean e.a. Baina orokorrean ongi eramaten duten egoera da, irekiagoak dira.
Nik, beraiekin bizitzen, emakumea birraurkitu egin dut.
Arantxa LEGARTETXE
Carmen Junqueira antropologoak emakumea birraurkitu omen du, indiar emakumeari buruzko ikerketak eginez.
22-23

GaiezGizarteaSektore bazEmakumeaBesteak
GaiezGizarteaSektore bazHerri indig
PertsonaiazJUNQUERA1
EgileezLEGARTETXE1Gizartea

Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude