EEEan Sartzeak Ingurunearekiko Arauak Aldaraziko Ote?


1986ko otsailaren 16an
Antton Azkonarekin Ingurugiroaren Politikaz
EEEan Sartzeak Ingurunearekiko Arauak Aldaraziko Ote?
Anttonek Bilboko Maria Diaz De Haro kalean dagoen Inpolusa enterpresaren gela batetan hartu gaitu, Aitor argazkilari laguna eta biok. Berton egiten du Antton Azkonak injiniariak. Ezaguna dugu hainbat ekitaldi herritarretan esku hartu eta hartzen bait du, hala nola IPESen ikastaroetan, UEUen, e.a Ez digu oztoporik jarri zeri baraz hitz egin nahi dugun azaldu diogunean. Inguranearekiko arauetan E.E.E.an sartzeak ekarditzakeen aldaketeei buruz mintzatu gara, azken ARGIAtan zabaldutako hildoan aurrera eginez.
A.– Zuzenki egiten dizugu galde: E.E.E.an sartzeak ze aldaketa eragingo du ingurunearekiko politikan?
A.A.– Hainbat aldaketa etorriko dira. Hala erdipurdiko industrializazioa izan duen estatu batetan korrupzio handia eta administrazio ustel batekin– barneko akatsak ikusten direnean beti uste izaten da kanpokoek, estraterrestreak edo jainkoak bezalakoak izaten diren horiek konponduko dituztela akatsok. Beraz, sarrera legez beharrezkoa dela uste dut Europan ingurunearekiko dagoen legedia eta politika nondik nora dozean aztertzea. ezta?
A.- Ondo, horrela baderitzozu hasi zaitez berori azaltzen. Guk egia esateko zeu entzun arte ez dugu gauza handirik jakingo eta.
A.A.- 1985.ean sortzen da E.E.E. eta Roma hitzarmenaren ondorioz. Ekonomi elkarteko gorabeherak arautzen ditu tratatu horrek. Tratatu hori merkantilista da. ekonomi trukaketak norabideratzea eta konpententzia ahal den libreenari eustea dituelarik helburutzat, bai langileen eta bai merkatugaien garraio librea ziurtatuz. Azpimarratzeko lehen puntua dugu tratatu horretan ez dagoela hitzik ere ingurugiroari buruz, bat ere ez. Lehen urteetako lan haundiena mugetako arantzel edo zergak kentzearen alde egiten da elkartean.
A.- Noiz hasi ziren bada ingurunearekiko arauak erabakitzen eta zer zela eta?
A.A.–I 972an lehendabizikoz estatu nagusien arteko bileran ikusten da inguruneariko zerbait egin behar dela. Orduan elkarteko batzordeari, nolabaiteko ejekutiboari, tratatuaren artikulo guztiak arakatzeko eta guztiak erabiliz ea nola zaindu ingurunearen gai agintzen zaio. Europako politikaren barnean egin behar delarik berau.
A.–Zer gertatu zen eta zer izan zen funtsezkoena hor?
A.A.–Europan Ipar Amerikan eta Japonen, hau da, mendebaldeko mundu industrializatu horretan, sasoi honetarako; bigarren gerraosterako, etxe txukunketa, etxeak txukun edukitzea, errekak ahal den garbien edukitzea, ur depuratzeak eta abar, izugarrizko industria sortzen du. Herri guztiek, hola edo hala esaten dute beno, nire herrian zehar doan erreka hau lohi dago eta kiratsa dario eta horrela ezin gara bizi eta zein bere aldetik arauak sortzen hasten dira, kontzientzia sortzen, dirua gastatzen, eta horren inguruan, depuragailu fabrikanteen artean eta, izugarrizko industria sortzen da. Ideia bat izan dezazuen, gaur egun Frantzian barne produkto gordinaren 1'7 gastatzen da holako gaietan. Nahikoa inportantea da industrigintza hori.
Herri ezberdinek kantidade ezberdinak gastatzen dituzte eta gorakada ekonomikodun momento batetan bizi garenez ba, bueno, saldu egiten dira depuragailuak, herri eta hiri handiak depuragailuak sartzen hasten dira, industriak heurak ere depuragailuak erosten eta ezartzen hasten direlarik. Baina urte horretarako garbi ikusten da nola segun eta nolako indarrez industriari, oro hartuz, esijitzen zaion depuratzea, bada, produkzio kostuak gorantza doaz. Kostuok gorantza ezberdinki badoaz erresuma ezberdinetan konpententzia ja ez da leiala. Beraz horixe da, ia ia soilik, indar egiten dion eragin nagusia inguruneari buruz zerbait egin dezan elkarteak.
Kontuan hartzekoa dugu guzti hau Romako tratatuak ez bait du beste motibaziorik onartzen. Hala ere baliteke komisio horretara presio popularra heldu eta zerbait mogitzea, baina hori, buff!.
A.– Orain hemen arazo berbera gertatuko da, ezta? Elkartean badago partaide guztientzat derrigorrezkoa den ingurunearekiko legerik?
A.A.– Aipatu dugun 1972.eko agindu hori hartu ondoren hasi zen lanean batzordea. Lan hori oso zaila izan da, oso astuna, zeren eta azpimarratzekoa den beste gauza bat, ingurunearekiko hartzen diren erabaki guztiak aho batez izan behar bait dira. Nahikoa da estatu batek ezetza ematea agindua gelarazteko. Beraz, astiro astiro doaz erabakiak.
A.–Nola prestatzen du ingurunearekiko bere politika elkarteak?
A.A.– Elkarteak ingurunearekiko bere politika direktiba deitzen zaion dokumento edo tresna batzuren bidez arautzen du. Direktibok berauen helburuetan derrigorrez hartu behar dituzte estatuek. Helburuak, kasu!. Medioak, helburuok nola bete, hori ja librea da estatu bakoitzean.
A.–Zeintzu gai ikutzen dira direktibotan, gaur egungoetan behintzat?
A.A. Beno, nahikoa mugatuak dira. Direktiba asko daude baina benetan garrantzitsuak uren kutsadurari buruzkoak dira, beharrezkoak direlarik berauek. Zeintzu diren? Bat, elikadurarako erabiltzendiren uren kalitatea. Direktiba honek uraren hiru kalitate ezartzen ditu: A-l. A-2 eta A-3, aintzat uraren konposaketan elementu kimikoen konzentrapena zein den.
A.–Interesgarria daiteke sailkapen hori zertan den apur bat sakonago ikustea, ondoren Euskal Herriari buruzko ondoriak ateratzeko edo.
A.A.–Uren kalitetea A- 1 da depurazio oso txiarekin eman daitekenean edaten. A-2 bada ura, depurazio normala behar du. A-3 bada depurazio nahikoa korapilotsua eskatzen du, teknologia aldetik eta sofistikatuagoa. A-3 baino kalitate txarragokoa bada ezin ur hori hartu elikaturarako. Beno,salbuespen bat egiten da, zera, baimen berezia eskatu behar dela Bruselasera guzti hori egiteko.
A.–Ze eragin izango du guzti honek Estatu Espainolean eta E.H.an bereziki?
A.A.– Estatu espainoletik hasiko naiz badaudelako kasu batzu nahikoa klaru daudenak. Bartzelonak ez du betetzen horietariko bat ere ez. A-3 bera ere ez. E.H.an gehien batek bete egiten dituelakoan nago. A-3 saileko urek baino kalitate hobekoak ditugu.
Bada beste direktiba oso inportantea, zera, elkartekoek arazoekiko informazioa eman behar diotela elkarri. Estatu guztiak behartuta daude Bruselasera halako gauzei buruzko informazioa pasatzera, azterketak egin eta gauzak nola dauden ikusteko bertan.
Nik uste, herri txiki batzuren kasuan ezik, edateko uren kalitatearen aldetik ez dugula arazorik izango Bruselasekin.
A.–Ez dago bestelako urei buruzko direktibarik?
A.A.– Bai, badago ur laketgarriei buruzko direktiba ere. Horretan estatu bakoitzak azterketarako hainbat puntu finkatu behar ditu, baina estatuak berak finkatzen ditu puntuok. esate baterako hondartzak, esate baterako urtegiak; eta hor direktiba horrek finkatzen ditu bi klase, bat erabilgarriak diren urak eta, bi. erabilgarriak ez direnak. Estatu espainolean nahiko kezka sortu da bada, segun zenbat puntutan finkatzen diren kontrol horiek, ze badago Holandaren kasua. Hainbat puntu finkatu ziren han, ur laketgarriei buruz, ez dituelarik arauak bete eta hainbat problema izan du. Gero esango dugu elkarteak nola kontrolatzen dituen arauok beteak izan daitezen.
Hirugarren direktiba garrantzitsua dago, arrainen urei buruzkoa bera. Bi klasetan banatzen da, salmonidoen bizitzari eusteko moduko urak eta ziprinidoen bizitzari eusteko gai direnak. Lehen kasuan amuarrainak sartzen dira eta bigarrenean karpak, lupiak, e.a. Beno hirrugarren klasea ere badago, bizitzarik gabeko ura.
Direktiba honi buruz Elkarteak eskatu duena estatu bakoitzak zera egitea da. (bueno, beti esaten dut estutua, ze Elkarteak estatuei eskatzen dizkio direktiboi buruzko guztia eta inolaz ere ez, heurek esaten duten moduan, erregioiei) hainbat puntu finkatzea ur sisteman azterketak egin daitezen. Ingalaterran esate baterako, hamasei puntu direlakoan nago eta Italian beste hamalau edo. Estatu espainolari beste hamaseiren bat tokatuko zaizkio.
A.–Frogak beti izango dira hamasei puntutan?
A.A.–Oraingoz bai; eta urte pila baterako. Estatu espainolak Bruselasen presentatu behar du "nik puntu hauexek aukeratu ditut".
A.– Hoberenak aukeratuko ditu ezta?
A.A.– Bueno, Elkartean presioa nola egiten den ikustera sartu beharko ginateke. Noski, tranpa egitea posible da. Ez dituzte punturik garbienak aukeratuko, ze bestela elkartean, hola edo hala, muturra okertuko dute. Hau negoziziazio etengabea legez ulertu behar da. Hau ez da guardia civilen bidez inposatzen den gauza. Askoz ere sutilagoa da. Hamasei puntuok finkatzen badira guri bat tokatu zaigu eta seguruen Nerbioian izango da. Ulertu egin behar da Europarrek itxaroten dutela estatu bakoitzak borondate onez jokatuko duela. Europarren zentzuan hau oso sakon sartuta dago. Engainatzea gaizki ikusita dago. Hau ez da elkarteak finkatu behar duena, geuk egin behar dugu presioa benetan bete dadin guzti hau.
A.–Bilbori puntuotarikoren bat tokatuz gero bete egin beharko dira arauak?
A.A.–Horrexetara goaz Estatuak puntuak finkatu eta zera esaten du, «puntu hauetan gaurko egoera hauxe da», esate baterako, La Peña hartuko bagenu hor ez dago ez arrainik ez edateko urik ez beste ezer ere ez. Beraz, puntu hori finkatzeaz gain estatu espainolak esan beharko luke gainera nire helburuak puntu hoietarako dira hemendik hamar urtera hemen, piskanka piskanaka, uren kalitatea hobetzea eta, esate baterako, arrain klase bi izatea, ziprinidora heltzera eta hemendik hamabost urtetara salmonidora heltzea: edo bat ere ez. Eta berdin Tajoun zein beste edozeinetan Behin helburuok finkatuta, helburuok betetzeko atzean dagoen kutsadura guztia kendu egin behar da. Hori kendu behar bada, noski, industriak kostua jasaten du eta Europako herri guztietan honela egiten bada konpetentzia orekatu egiten da. Zuk behin puntua finkatuta duzunean zu behartuta zaude urtero urtero hor hilero egiten diren azterketen berri Bruselasera bildaltzera. Bruselasen zer begiratzen dute? Ea ba ote zoazen zeure programaren arabera hobetzen ala ez. Hobetzen ez bazoaz abisoa hartzen duzu; hurrengo urtean gaizki bazabiltza bigarren abisua eta elkarrizketa datoz; hirugarrenez hartutakoan elkarteko auzitegira eramaten zaituzte. Bertan, zure arrazoiak entzun eta epaia ematen da. Epai hori elkartearen agerkari ofizialean agertzen da. Ez dago zigorrik, ez dago multarik. Epaia morala besterik ez da.
A.–Amaitzeko Antton, zure ustez ondorio onik ekarriko ote guzti honek?
A.B.–Borroka eginez gero bai. Badugu presioa egiteko argudio berria eta protxua ateratzen jakin behar dugu.
E.Jimenez
Antton Azkona
Europako Elkarte Ekonomikoak Estatu bakoitzari hau baino ez dio eskatzen: ur sistemen azterketak egin daitezen hainbat puntu finkatzea.
24-25

GaiezGizarteaIngurugiroaEkologiaEkologia
PertsonaiazAZKONA1
EgileezJIMENEZ2Gizartea

Azkenak
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa eskatu dute. Epailearen eskuetan geratu da erabakia.


Arabako zentral fotovoltaikorik handienari baimena eman dio Espainiako Gobernuak

231.000 panel jarriko dituzte, Arabako hego-mendebaldeko ehun hektareatan zehar: Armiñonen. EUskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


2025-05-23 | ARGIA
Arantxa Tapia fitxatu duen enpresak diseinatuko du Jaurlaritzaren mila milioi euroko inbertsioa

Maiatzaren 22an EAEko Legebiltzarrak mila milioi euro zorpetzeko lege proiektua onartu du “zientzian, teknologian, enpresan eta industria sektorean eragiteko”. Naiz hedabideak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak KPMG Asesores SL enpresari eskatu dio plana... [+]


2025-05-23 | Irutxuloko Hitza
Aldi baterako alokairu kontratuen “iruzurra” salatu du Donostiako Stop Kaleratzeakek

Donostiako Parte Zaharreko maizter batek 11 hilabeterako alokairu kontratua bost urterako legezko kontratu bihurtzea lortu du.


Netanyahuk dio ‘Palestina askatu’ dela gaur egungo ‘Heil Hitler’

Washingtonen Israelek duen enbaxadako bi langile tiroz hilda agertu eta gero egin ditu adierazpenak Netanyahuk. Israelgo Gobernuak zuzenean lotu ditu Washingtongo erasoak eta  Europako zenbait gobernuburuk Gazako sarraskiaren aurka egindako adierazpenak.


Seaskaren baliabideak emendatzeko eskatu diote Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko parlamentariek

Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]


Eibarko Udalak jai batzordeari jarritako oztopoak salatu dituzte

Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


“Arau askorekin jaten ikasten badugu, agian ez ditugu gorputzaren beharrak nabarituko”

Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.


Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.


2025-05-22 | ARGIA
Bizilagunekin plataformak ‘Donostia Tropikala’ festa egingo du maiatzaren 30ean

Ekimen honekin tonu alai eta ironikoan salatu nahi dute aldaketa klimatikoa eta turistifikazioa elkar elikatzen ari direla, eta horrek "gure hiria eta lurraldea merkatuaren logikaren esku uzten" dituela.


“Euskal Herrian berezko askapen prozesu bat badagoela konturatzeko balioko dute topaketek”

Burujabetzaren Aldeko Mugimenduak topaketak antolatu ditu larunbatean, Tafallan (Nafarroa). Egun osoko egitarau zabala antolatu dute, eta mugimendu horretako kide den José Javier Oses "Jotas"-ekin hitz egin du ARGIAk. Osesek azpimarratu du elkarteak Euskal Herri... [+]


Eguneraketa berriak daude