«Hemen oso berandu ezagutu dugu droga eta berandu hasi gara irtenbide bila»


1985eko abenduaren 29an
Maite Errokekin elkarrizketan.
Toxikomanoei buruzko tesina aurkeztu berria du Maite Errok
«Hemen oso berandu ezagutu dugu droga eta berandu hasi gara irtenbide bila»
Maite Errok aurkeztu berria du bere tesina Zorroagako Filosofia Fakultatean. Tesina hau toxikomanoei zuzendutako komunitate terapeutikotan egina dago, Puerto Rico eta Estatu Batuetako zenbait zentru kontutan hartuta burutu du bere lana. ARGLAko irakurleak jarraitu ahal izan ditu Puerto Ricotik igorri izan dizkigun artikuluak. Hona hemen zer dioen berak.
A.–Egingo al diguzu tesinaren laburpen txiki bat?
M.E.–Nahiko zaila egiten zait laburtzea, halaz eta guztiz ere esango dizut oinarrituta dagoela Puerto Ricoko bi komunitatearen azterketan, komunitate horien funtzionamenduan, bata eta bestearen artean dauden berdintasunak eta ezberdintasunaz ikusiz. Horrezaz gain «Patriarca» beraren funtzionamendua ere kontutan hartu dut.
Desberdintasunak handiak dira. «Patriarca» batek 18 urtetako erresidentzi erreabilitazio mota erabiltzen du, «Projekt return»ek ere bai, baina Puerto Ricon adibidez hiru urte hiru urte t'erdiko erreabilitazioak erabiltzen dira.
Printzipio mailan New York-en eta Puerto Ricon drogadiktoaren nortasunari buruz erabiltzen diren definizioak berdintsuak dira. Baina teoria sikodinamika mailan eta terapia mailan zeharo ezberdinak da. Puerto Ricon pertsonalitatearen kapazitatea desarroilatuko dituzte terapien bidez NewYork-sentimenduak eta emozioak desarroilatuko dituzte: mina beldurra, bakardadea, agresibitatea eta plazerra
A.- Bi urte pasa dituzu Puerto Rico eta New York-en. Noizdanik zabiltza ordea arazoekin-kezkatuta?
- M.E.– UEUn sailburu bezala hasi, nintzenean lanean, duela hiru urte Zorroagan ikasten ari nintzen orduan talde bat egin genuen piska bat drogaren mundua aztertzeko Euskal Herrian. Oso gai berria zen guretzat eta kezka handia sortzen zigun gazte asko eta asko lotzen zaizkiolako drogari Gazte asko eta askorentzat helburu bakar bat gelditzen da azkenerako droga lortzeko bidea arakatzea
Gure artean uste dugu gazteen sentimenduak beste batzuk direla, beharrak ere bai, eta frustrazioa dela medio eta mila arazo direla medio bideo horretatik jotzen dutela.
Gure asmoa printzipioz zen, ze alternatiba, zer egin honen aurrean. Bai asistentzia mailan, bai prebentzio mailan. Nondik nora jo irtenbide batzuk bilatzeko.
A.–Lehen ikastola batetan irakasle bezala aritua zara. Nola sortu zitzaizun ikastola utzi eta drogaren munduan sartzea.
M.E.–Ikastolan nengoen lanean, Zorroagan ikasle UEUrako talde horretan sartuta... eta Eusko Jaurlaritzan beka bat eskatu nuen kanpora joateko nire lanerako hipotesi batzuk proposatuz. Onartu egin zuten beka ematea...
A.–Aipatu dituzun komunitate terapentiko ezberdin horietako zein iruditzen zaizu egokiena hemen aurrera eramateko?
M.E.–Neri oso zaila egiten zait zein den egokiena esatea. Hemen martxan dagoen «Patriarca»ren lan-zentrua ezagutzen dut eta ez nago batere konforme bere funtzionamenduarekin. Toxikomanoek lan besterik ez dute egiten hor. Ez dute aztertzen ze arazo izan dituzten drogara jotzeko. Ez dute bide terapeutikorik jartzen jakin dezaten nor diren, zergatik dituzten behar horiek eta zer irtenbide dituzten aurrera begira gizane honetan gauzak egokitzeko edo aldatzeko.
Puerto Ricoko komunitateak 3 urteko tratamendua dauka eta bost urtetako segimendua. Definitua dago komunitate terapeutiko gogor bat bezala. Ikusi behar da hango toxikomanoa ez dela hemengoaren antzekoa... Han gizonezkoak dira gehienak. Gehienak 9-10 urtetan hasi dira drogatan, kalean biziz. Harreman sexualak bai amarekin, arrebekin... Prostituzioa, lapurketak, asesinatoa... Toxikomanoa bera oso egoera gogorrekoa da, eta New York-en. Noizdanik zabiltza - Hamar hamabost urte drogatan aritu drogatakoak eta hogeita hamar urtetik gorako gizonak da. Oso akorazatuak. Tratamendua bera ere oso gogorra da.
New York-en oso diferentea da tratamendua. Kultura bera ere diferentea da. Nahasiagoa. Hispanoak, beltzak, anglosajoiak New York-en ere era askotako zentru terapeutikoak daude. Nik ezagututakoa gobernuak ordaindutakoa zen. Han zeuden residenteak beltzak, hispanoak eta marginatuak ziren.
-Une honetan beste komunitate batetan aurkitzen naiz. Komunitate pribatu batetan. Horra anglosajoi burgesek jotzen dute. Koka daukatenak, droga bezala, edota heroina eta koka (speed-ball). Hemen askoz ere humanizatuagoa da tratamendua. Askoz ere zuzenduagoa pertsonari.
A.–Euskal Herrian ze egoeran gaude droga kontutan?
M.E.–Ez dauzkat azken estatistikak, baina esan didatenez inoiz baino droga gehiago dabil, eta gainera drogatan hasteko adina jaisten ari da. Normalean hasten da ardoa, porroa... kontrolatzen direla ematen duten gauzetatik. Puerto Ricon eta ikusten da han ere horrela hasi zirela. Alkohola eta kanutoekin.
Euskal Herrian ditugun irtenbideak oso eskasak dira. Alde batetik drogaren fenomenoa bera oso berandu ezagutu genuen. Puerto Ricon duela 28 urte ari dira drogari irtenbideak bilatzen. Hemengo komunitateak oso berriak dira.
Hemen gehiago jo da metadonaren asistentziara anbulatoriotan. Droga legalaz aldatu nahi izan da droga ilegala. Baina horrekin ez da ezer konpontzen.
Prebentzioa da nire ustez gairik nagusiena. nahiz eta gaisotasuna hor egon eta irtenbiadeak bilatu behar, prebentzioa ez dugu ahaztu behar. Prebentzioa zaintzen ez badugu hortxe egongo da droga beti, eta interes handiegiak daude droga hor egon dadin eta gazteen artean gero eta gehiago zabal dadin.
A.–Tesina hau argitaratzeko asmorik ba al daukazu?
M.E.–Denbora baldin badut datorren udan UEUn publikatuko dut euskaraz.
X.E.
28-29

GaiezGizarteaDrogaDesintoxika
PertsonaiazERROK1

Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude