"Gure eskakizuna orain arteko ordu lektibo berberak izatea da"


1985eko ekainaren 23an
HABEko langileen batzordekoei elkarrizketa egiten ari diren gose greba dela eta
HABEren irakasleak greban
"Gure eskakizuna orain arteko ordu lektibo berberak izatea da"
Greban daude HABEn hilaren hamarrean hasita. Irakasleak eta idazkari batzuk ere bai. HABEk dauzkan lau euskaltegietako langileak dira greban sartu direnak. Asmoa: orain arteko lan baldintza berberak mantentzea. Ordu-lektibo gehiagorik ez izatea. Donostiako Easo kaleko euskaltegian egon gara gu langileen batzordekoekin.
A.– Greba honen aurretik izan zenituzten istilu batzuk udazkenean eta aurreakordio bat zinatu zenuten HABEren zuzendaritzarekin. Nola izan zen hori?
H.–Urriaren batean, zenbait gorabeheraren ondoren, aurreakordio bat sinatzera heldu ginen komitea eta zuzendaritza. Gure asmoa beti izan da irakaskuntza publikoarekin parekatzea. Gure erreibindikazioak hortik zihoazen. Esatebatera, sei ordutako lan-eguna, irakaskuntzan izaten direneko beste opor, erreziklajea, ordu-lektiboak beste prestatze ordu.
A.–Zer zioten beraiek?
H.– Beraiek errekonozitzen zuten hezkuntzaren esparru bat ginela, akademia bat nolabait. Lan orduei buruz astean 35 ordu egingo zirela. Horretan geratu ginen. 35 ordu astean jornada jarraituan.
A.–Zazpi ordu egunean beraz...
H.–Sei ordutako lan-eguna eskatzen genuen guk baina ez genuen hori lortu. Azkenean geratu ziren 1700 ordu urtean. Horiek 40 ordu ematen dizkitek astean, baina desglosatu egin behar dituk. 1500 euskaltegian egitekoak dira eta besteak osagarrizkoak. Hortik ateratzen da gaur egun lantokian 35 ordu egon beharra.
A.- Horietatik zenbat geratu ziren eskola-ordu edo ordu-lektibo bezala?
H.–Ordu lektiboen kopurua azken hiru ikasturte hauetako berbera izango zela geratu ginen. Horien azterketa eta kuantifikazioa Batzorde Mixto parekide baten esku geratuko zela zioen aurreakordioak. Gaur egun ordea horretantxe dago arazoa.
A.– Beste puntuetako bat oporrena zenuten ezta?
H.– Irakaskuntzan bezala bai Gabonetan eta bai Aste Santuan oporrak egiteko tratua geratu zen. Horretaz aparte Abuztua ere jai legezkoa denez. Guk uztailaren bigarren hamabostaldia ere opor bezala jartzea nahi genuen baina ez zen onartu.
A.- Soldatari buruz?
H.–Euskal Administrazioko Erdi Mailako Teknikariari dagozkion maila eta soldatari egokitu gintzaizkion HABEko irakasleak.
A.–Zenbat da hori?
H.– Milioia eta bostehun mila urtean. Brutoan. Hilean laurogeita hamabi bat mila pezeta.
A.–Beraz aurreakordio hori sinatu eta...
H.–Urriaren batean hori sinatu, hurrengo egunean lanean hasi eta lan-hitzarmena betetzen joango ginela. Horretan geratu ginen. Batzorde Parkide hori izendatu genuen ordu lektiboak aztertzeko eta kuantifkatzeko. Beste zenbait gai ere hitzegin behar ziren eta bi bilera izan ditugu zuzendaritzakoekin.
Batzorde Parekide horrek ere beste bi bilera egin ditu. Lehenengoan dato bilketa bat egitekotan geratu ziren. Biparrenera komiteak prestatutako datuak eraman ziren. Zuzendaritzaren aldetik joandakoek ontzat eman zituzten datu horiek baina ez "nahiko"tzat. Beraiek beste filosofia bat proposatzen zuten ordu horiek kuantifikatzeko. Alde batetik esaten zuten baietz, azken hiru urte hauetan emandako ordu lektiboak zirela, baina bestetik aztertu beharra zegoela ea zergatik eman ziren ordu horiek.
A.–Zertan bukatu zen hori?
H.– Hortik akta bat atera zen. Akta horretan bakarrik esaten zen Batzorde Parekide horren lana amaituta zegoela eta konforme zeudela komitekoak aurkeztutako kuantifikazioarekin baina ez filosofiarekin. Horrek ez zuen ezer esaten. Ez guri ez zuzendaritzari ez zion balio.
Orduan, eskutitz baten bidez, berarekin hitzegiteko gogoa geneukala esan genion Txabarriri. Batzorde Parekidea horretara iritsi zenez negoziatu behar genuela zuzendaritzak eta komiteak.
Bilera bat eskatu genion maiatzaren lauerako eta hara joan ginen egun horretan. Txabarrik esan zigun eskutitz bat zuzendu zigula eta ez zekiela zergatik ez zitzaigun iritsi, baina berehala bidaliko zigula beste bat. Iritsi zen eskutitza eta hor jartzen zuena zen Batzorde Zuzendaritzara txosten bat eraman zuela han onartzeko eta onartu zutela, eta Batzorde Zuzendaritzaren erabakia zela astean gutxienez 22 ordu lektibo izan behar genituela, eta gehienez 25.
Horren ondorioz grebara joatea erabaki genuen. Greba legala izateko eskaera egin genuen eta greban hasi baino hiruzpalau egun aurretik berarekin bildu ginen ea arazoa konpontzerik bazegoen ikusteko. Galdera bakar bat egiten genion. Zera zen: ea orain arte bezala jarraituko genuen euskaltegietan. Bere erantzuna ezezkoa izan zen.
Zereginik ez zegoela ikusirik greban hasi ginen hilaren hamarrean.
A.–Orain arte bezala segitze horrek zer esan nahi du?
H.–Orain arte eman ditugun ordu lektibo berak ematen jarraitzea. Ez gehiago eta ez gutxiago.
A.–Zenbat ordu dira horiek?
H.– Orain arte bi baremo erabili dira euskaltegietan. Bata 18,75 ordutakoa eta bestea 16,66koa. Gure aldetik gainera ez dugu eskatzen baremorik bajuena baizik eta orain arte eman den altuena.
A.–Hori da justu justu greba honen arrazoirik nagusiena...
H.– Hori eta ea behingoz lan-hitzarmena sinatzen den. Baina guk defendatzen dugun punturik nagusiena horixe da: ordu lektibo berberak izatea.
A.–Zuzendaritzaren aldetik ze erantzun jaso duzue?
H.–Orain arte, eta prentsaren bidez, egunkarietan zabaldu zen Batzorde Zuzendaritzak erabaki zuela grebara jotzen bagenuen mehatxatzea. Hor bertan esaten zen guk eskatzen genuena onartzen bazuten HABEn ez dauden euskaltegiekiko daukagun desoreka handiagotu egingo zela. Eta hau ez da horrela. Guk eskatzen duguna da orain arte bezala jarraitzea. Desorekak eta desberdintasunak baldin badaude lehendik dauden berberak dira.
A.–Nolako izan da grebaren erantzuna?
H.– HABEk dauzkan lau euskaltegietako irakasle guziak gaude greban. Bestalde zenbait idazkari eta bulegotako batzuk ere sartu dira greban. Oihartzun dexentekoa uste dugu jaso duela komunikabideetan eta arazoa zabaldu da.
A.–Ikasleen aldetik nolako harrera jaso duzue?
H.– Ona. Bi komunikatu atera dituzte beraiek eta astean bitan edo hirutan etortzen dira greba nola doan ikusteko.
T. MANTEROLA
32-33


GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeHABE
GaiezHizkuntzaEuskaraMobilizazio
EgileezMANTEROLA1Hizkuntza

Azkenak
2025-05-29 | Gedar
Cintruenigon, besoz beso mobilizatu dira Frente Obrero eta Vox

"Delinkuentziarik gabeko Cintruenigo" aldarrikatu dute, ohi bezala, pertsona migratuak kriminalizatuz.


2025-05-29 | Hala Bedi
Zahartzearen negozioa agerian utzi dute Gasteizen

Zaharren egoitzen negozioa salatzen duten iragarkiak jarri dituzte Gasteizko hainbat markesinatan. Iragarkiok "Gizarte Ondoezerako Foru Erakundea”-ren sinadura daramate.


Fusionatuko diren bi ikastetxeren proiektu berria argitzeko eta adosteko eskatu diote gurasoek Jaurlaritzari

Gasteizko Adurtza eta San Ignacio ikastetxeek fusionatuta hasiko dute datorren ikasturtea, baina eskola berriaren proiektua eta plangintza falta dutela salatu dute gurasoek, beraien ekarpenak noiz eta nola egin jakin nahi dutela. “Parte hartu nahi dugu, guretzat... [+]


Hamasen buruzagia hil du Israelek, Netanyahuk baieztatu duenez

Mohamed Sinwar Gazako Hamaseko burua hilik agertu da, Israelgo armadak Gazan egindako bonbardaketa batean. Hamasek oraindik ez du baieztatu Sinwarren heriotza.


2025-05-28 | Joan Mari Beloki
Istanbul II

Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]


Gutxienez zazpi migratzaile hil dira, Kanaria Uharteetan beren ontzia hondoratu eta gero

Kanaria Uharteetako El Hierro irlan gertatu da ezbeharra: itsasertzetik bost metrora zeudela eman du buelta ontziak. 160 pertsona inguru zihoazen ontzian.


Arabako Foru Aldundia zentral eolikoak inposatzeko “eskumenak inbaditzen” ari dela salatu du Aiaraldeko Mendiak Bizirikek

Herri plataformak adierazi du 'Mendi' zentral eolikoak Orozkon (Bizkaia) ere lurrak hartzen dituela eta plan bereziko onarpenerako aurretiko izapidea abiatzea agindu duela Arabako Foru Aldundiak.


Hiru palestinar hil ditu Israelek, laguntza humanitarioa banatzen ari zitzaien bitartean

Israelek AEBetako enpresa bati eman dio laguntza humanitarioa banatzeko ardura, eta NBEk salatu du laguntza banaketako irudiak “oso larriak” direla. Israelek defendatu egin du banaketa sistema. Jakinarazi dute asteazkenean ez dutela laguntza humanitariorik... [+]


2025-05-28 | ARGIA
Hiltzeko laguntza jasotzea baimentzen duen legea onartu du Frantziako Asanbleak

Eutanasia edo suizidio lagundua gisako hitzak nahita saihestuta, “hiltzeko laguntza aktiboa” baimentzen duen legea onartu du Frantziako Asanblea Nazionalak. Senatuaren oniritzia jasoz gero, 2027an sartuko litzateke indarrean legea, kasurik azkarrenean.


Energia eta telekomunikazio sistema “erresilientea” sortzeko, lankidetza abiatu dute Goienerrek eta Izarkomek

Bi kooperatibek euren arteko elkarlanean "urrats sendoagoak" emango dituztela iragarri dute, energia eta telekomunikazio sistema "erresiliente" bat sortzeko. Deia egin diete herritarrei Itzali sistema, piztu alternatibak manifestuarekin bat egin dezaten.


Erregeen sukaldaria eta sukaldarien erregea

Saint-Cloud (Frantzia), 1810eko apirilaren 1a. Napoleon enperadorea Maria Luisa Austriakoarekin ezkondu zen, eta eztei-tarta ikusgarria Marie-Antoine Carême (1784-1833) sukaldari ospetsuak egin zuen.  

Baina Carême gorteko luxuetatik urrun jaio zen, Pariseko... [+]


Eguneraketa berriak daude