Zure txertoak ez nau babesten

Denbora errekorrean, zientzia gai izan da COVID-19aren aurkako zenbait txerto mahai gainean jartzeko. Hala ere, herrialde guztiek ez dituzte aukera berdinak horiek eskuratzeko. Berriz ere, mundu honetan dauden desberdinkerien eta bidegabekerien itzala hain da luzea, non txerto honetara ere ailegatzen den.

Euskadin, 12 urtetik gorako biztanleriaren ia %90 erabat immunizatuta dago, urriaren 6ko Osakidetzaren txertaketa-buletinaren arabera. Hala eta guztiz ere, fokua irekitzen badugu, ezinegonerako, kezkarako eta hausnarketarako arrazoiak badira. Our World in Data-ren irudikoz, urriaren 6an, diru-sarrera handiko herrialdeetan bizi diren biztanleen erdiek baino gehiagok (%60,5) jaso dute txertoaren pauta osoa, baina herrialde pobreenetan (diru-sarrera txikiak dituztenetan) biztanleriaren %1,3k baino ez, eta diru-sarrera ertain eta txikiko herrialdeetan biztanleriaren %15,2k baino ez. Adibidez, Afrikan, irailean, herrialde guztietan biztanleriaren %1 baino gutxiagok zeukan txertoaren pauta osoa jarrita. Hain zuzen ere, ziztadaren dosi bakarra edo pauta osoa jasotako biztanleen kopuru urrieneko herrialde guztien artean, Afrikakoak gailentzen ziren; besteak beste, Madagascar, Kongoko Errepublika Dominikarra., Burkina Faso eta Hegoaldeko Sudan.

Herrialde aberatsek dosiak metatu dituzten bitartean –beren benetako beharren gainetik ere–, eta etorkizunean ere izango dituztela ziurtatzen duten bitartean, gainerako herrialdeek ez dakite txertorik jasoko duten. Ondorioz, The Intelligence Economist Unit-ren (EIU) arabera, herrialde pobretu askok ezin izango dio txertorik jarri beren biztanleriaren gehiengoari 2023ra arte. Baina badira gorritzeko datu gehiago. Desberdinkeria lizun horren beste adibide bat txertoaren kostua da, Hego Afrikan 2,5 aldiz gehiago kostatzen baita Europako herrialde gehienetan baino.

Jakin badakigu egungo pandemiak ez dituela bereizten ez mugak ez herrialdeak, baina bai, ordea, desberdintasunak eta klase sozialak, ez baitu eragin bera mundu osoan, ezta herrialde edo eskualde beraren barruan ere. Pandemia pobrezia eta desberdintasunak sortzen dituen beste faktore bat da, eta pobrezia eta desberdintasunak desagerrarazteko azken urteotan egin diren aurrerapenak geldiarazten ari da.

"Desberdinkeria lizun horren beste adibide bat txertoaren kostua da, Hego Afrikan 2,5 aldiz gehiago kostatzen baita Europako herrialde gehienetan baino"

Hori dela eta, pandemia amaitzeko, ezin ditugu txertatu soilik herrialde batzuetako pertsona batzuk. Erantzuna eraginkorra izateko, diru-sarrera handiko herrialdeek konpromisoa hartu behar dute mundu osoko dosiak bidezko moduan banatzeko. Atzerapenak heriotza gehiago dakar, oztopatzen du suspertze ekonomiko globala, eta errazten du birusaren aldaera berriak agertzea. Pandemia honek erakutsi du zeinen konektatuta dagoen mundua, beraz, krisi global honek konponbide globalak eskatzen ditu, inor baztertu gabe.

Urriaren 17a Pobreziaren eta Bazterketaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Zure txertoak ez nau babesten: osasun-eskubidea denontzat lelopean aldarrikatzen dugu jabetza intelektualeko eskubideek, patenteak barne, ez dezatela oztopatu COVID-19ari aurre egiteko edozein txerto edo tratamendu eskuratzeko aukera. Eskatzen dugu premiazkoa dela inbertitzea osasun unibertsala eta doakoa bermatzeko. Baita beharrezkoa dela ere apustu egitea ongizate kolektiboaren aldeko politika publikoen alde, eta garapenerako lankidetza politika krisi global honen irtenbidearen parte dela.

Pobrezia eta desberdintasunak, haien edozein adierazpenetan, ekidin daitezke. Borondate politikoarekin irauli dezakegu egungo eredu ekonomiko eta instituzional globala eta neoliberala, horren sorreraren eta betikotzearen arduraduna da-eta. Herritarrek horretan lagundu dezakete salaketaren, mobilizazioaren, gizartearen parte-hartzearen edo egunerokotasunaren bidez. Erakundeek erantzun ausartak, premiazkoak, solidarioak eta bidezkoak eman behar dituzte egungo egoera eta horren ondoriozko krisi ugariak arintzeko. Premiazkoa da bizitza erdigunean, ingurumenarekiko errespetuan, genero-ekitatean eta, azken batean, pertsona guztientzako bizitza duinean jarriko duten bizi-eredu berrietarantz aurrera egitea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude