Zuberoako etxeen nortasuna gordetzeko liburuxka atera du Herri Elkargoak

  • Zuberoan norberaren etxea eraikitzeko gidaliburuak Xiberoan bizigia eraiki du izena. Etxea jasotzeko aholkuak eskaintzen ditu. Arrakasta izan du, papereko tirada bukatu da dagoeneko.


2013ko urriaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Mauleko etxeak. Argazkia: www.tripadvisor.com

Zuberoan etxea egin nahi duenarentzat aholkuak eta jakinbeharrak biltzen digu Xiberoan bizigia eraiki gidaliburuak. Helburu nagusia Zuberoaren nortasuna etxeetan ere mantentzea da eta beraz, tradizioa eta modernitatea uztartzeko kontseiluak eman dituzte liburuxkan.

Duela hamar urte hasi ziren lanean Arkitektura, Urbanismoa eta Ingurumenaren Kontseilua, Lurralde eta Itsasoko Departamenduko Zuzendaritza eta Zuberoako ofizialak. Ibilbide horren lehen emaitza izan zen 2006an argitaratu zuten Xiberoko Etxegintzak. Liburu hark etxe zaharrak berritzeko aholkuak eskaintzen zituen. Bi argitalpenetan sustatzaile nagusia Xiberoko Herri Elkargoa izan da.

Argitaratu berria, Xiberoan bizigia eraiki, etxebizitza agentzietan, bankuetan eta artisau lantegietan jarri zuten eskuragarri baina denak bukatu dira. Liburuxka lortzeko bi modu daude: bata interneten eta bestea herriko etxeetara jo eta euskarri digitalean jasotzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zuberoa
2024-05-05 | Ainize Madariaga
Maskaraden hegaletan

Lehentze franko ditu Pagolako maskaradak: lehentze da Pagola herriak maskaradak ematen dituela; lehentze ere da Kabana pertsonaia neska batek jokatzen duela; lehentze ere da maskaradako txirulariak oro neskak izan direla, Urdiñarbeko barrikaden denboran; lehentze da... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


2024-03-16 | Leire Artola Arin
Oihana Larrandaburu, Xiberoko ikastola:
“Pentsatuko ez genituen elkarte eta herriek hartu dituzte kilometroak Xiberoan”

Ostiral goizaldean igaro zen Korrika Zuberoatik, eta denbora tarte txikia egin bazuen ere, balio izan du erakusteko euskararen aldeko atxikimendua handituz doala, eta gazteak indartsu datozela. “Ikastolatik kanpo euskarazko aktibitateak egitea konplikatua da, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude