Zirauntza ibaian izandako isuri bat dela-eta ardurak argitzeko eskatu du Zadorra Bizirik-ek

  • Zadorra Bizirik Plataformak azaldu duenez, abuztuaren 15ean, Artzai Egunaren harira, Araian ospatu zen ekimen ludiko batean sortutako aparra Zirauntzara isuri zen. Hurrengo egunetan 200 amuarrain hilik agertu ziren ibaian.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko abuztuaren 25ean - 10:18
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"Argi geratu da kasu honetan gure ibaiak isurtegiak bezala tratatzen ditugula; bertan botatzen dugu soberan dugun zikinkeria", azaldu du Zadporra Birizikek

Plataformak aitortu du aparra, berez, ez dela gai toxikoa, "baina ibaiak uda garaian duen emari txikia dela eta, uretako fauna oxigeno gabe geratu zen". Gertatutakoa "patuaren nahia izango balitz bezala" tratatzea leporatu dio Zadorra Bizirik Asparrengo udalari eta dei egin dio "aitzakiak" alde batera uzteko, eta behar diren "ardura teknikoak eta politikoak" garbitzeko.

Halaber, Zirauntza ibaian edozein isuria botatzea debekatzeko exijitu du, "ez baita zabortegi bat, baizik eta izaki bizidun bat", eta inguruko ekosistema guztien zaintza eta babesa bermatzeko.

Bestalde, Arabako Foru Aldundiari eta URA Agentziari eskatu die aparra isurtzearen arduradunei kargu hartzeko.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
Eguneraketa berriak daude