Zientzia arloko ikasketek garrantzia hartu ahala, genero arrakala handitu egin da

  • Euskal Herriko Unibertsitateak azaldu duenez, ingeniaritzak ikasten dituzten emakumeak herena baino gutxiago dira.

Carmen Vela, ‘Zientziaren Generoa eta Komunikazioa’ jardunaldian eskaini duten hitzaldian. (Argazkia: EHU)

2023ko otsailaren 10ean - 12:45
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zientzia arloko ikasketek gora egin dute azken urteetan, eta horrek genero arrakala handitu du. Ingenieritzetan, esaterako, emakumeen ehunekoa matrikulatutakoen herena baino txikiagoa da (%29 graduetan eta %31 masterretan), Euskal Herriko Unibertsitateak azaldu duenez. "Datua bereziki adierazgarria da tradizioz genero maskulinoari lotuago egon diren sektoreetan (Automobilgintza eta Itsasketa), non emakumeen presentzia % 7koa baita".

Gizonen eta emakumeen arteko matrikulatu kopurua nabarmena da informatika arloko titulazioetan. 80. hamarkadan Espainian informatikan aritzen ziren gehienak emakumeak ziren. 90. hamarkadan, ordea, informatika ikasketek ingeniaritza izena hartu zuten, eta geroztik behera egin du emakumeen ehunekoak. Gaur egun, %16 dira emakumezko ikasleak Espainiako unibertsitateetan, %19 EHUn.

Hala ere, ingurumenarekin eta garapen jasangarriarekin lotutako ingeniaritzetan emakumeak gehiago dira, esate baterako, Material Berriztagarrien Ingeniaritzako masterretan (% 60), Ingurumen Ingeniaritza eta Kudeaketako masterretan (% 75) eta Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitze, Zaharberritze eta Kudeaketakoetan (% 71).

Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna

Otsailaren 11 Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna da, eta horren harira hainbat jarduera antolatu ditu EHUk, Esate baterako, ostegunean inauguratu zuen "Euskal Emakumeak Zientzia eta Teknologian" erakusketa Metro Bilbaon. Hala eta guztiz ere, EHUk adierazi du gai honen inguruan ez dela otsailaren 11n bakarrik arituko, eta urte osorako programatu ditu jarduerak


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zientzia
2025eko abenduaren 4
Teknologia
Software librea etxean

2025eko azaroaren 27
Teknologia
Hasiera askoren kabi@

2025eko azaroaren 19
Teknologia
AA-ren jokoa

2025eko azaroaren 14
Iñaki Alegria Loinaz eta Amaia Torrealday Galarreta ikerlariak
"Oso garrantzitsua da administrazioak onartzea euskara zientzia hizkuntza bat dela"

2025eko azaroaren 12
Teknologia
Kolonia digitala gara

Eguneraketa berriak daude