Iruñea Antitaurinak asteazkenean aurkeztu du uztailaren 7an 19:00etan Udal Plazatik abiatuko den kalejira antitaurinoa eta jai hauetan eramanen duten pankarta.
Animalien kontrako tratu txarrak arbuiatzen dituztenak "gero eta geihago" direla ziurtatu dute, baita ere "zezenen tortura eta heriotza oinarri dituen jaiaren muturreko ankerkeria" salatzen dutenak.
"Ez da onargarria dagoeneko. Gizarte eta hiri gisa, Iruñeak heldu behar dio sanferminen etorkizunari buruzko eztabaidari. Hainbat datuk horrela adierazten dute: batetik, Estatuko hainbat lekutan, baita nazioartean ere, nabarmenki murriztu dira zezenketen eta horietara joaten diren ikusleen kopuruak; bestetik, gazte gehienak zezenketen kontra daude (16 eta 24 urte artekoen %84). Ez da zilegi gure jaien zati bat animalien kontrako tratu txarretan oinarritzea", esan dute. Beraz, sanferminetan arratsaldero zezenak "torturatzeari eta hiltzeari utzi eta basakeria horren ordezkoa bilatzen hasi behar" dela azpimarratu dute.
"Iruñekoak gara eta gure jaietan disfrutatzen dugu. Sanferminak maite ditugu eta horregatik edozein indarkeriarik gabeak nahi ditugu", esan dute prentsaurrekoan. Euren helburua zezenketak bukatzea bada ere, entzierroen inguruko eztabaida bultzatu behar dela ere argitu dute.
Uztailaren 7an, arratsaldeko 7etan, kalejira antitaurinoa eginen dute, aurreko urteetan bezala. "Jai-ekitaldia izanen da, ikuskizun odoltsu eta ankerrik gabeko dibertsioa sustatuko duten sanferminak aldarrikatu nahi ditugulako". Aurten Matraka elektrotxarangak lagunduko du kalejira alaitzen. Udaletxe plazan hasiko da Errekoletak plazan bukatuko da. Patxi Huarte Zaldieroa marrazkigileak egin du aurten kalera aterako duten pankarta.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
AnimalNaturalis eta PETAk manifestazioa egin dute Iruñeko Udaletxearen aurrean, tauromakia bekatua da lelopean.
Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki
Animalia-etikaz mintzatuko dira EHUko ikastaroetako batean. Leire Morras Aranoak, ikastaroaren zuzendariak, hezkuntzan antiespezismoa lantzeko dauden hutsuneak eta aukerak nabarmendu ditu.
Herriko gazteek eta jai batzordeak bultzaturiko galdeketaren bidez hartu da erabakia. Herritarren %22ak gutxi gora behera hartu du parte kontsultan, eta orain “jaien antolaketa birplanteatzea” dagokio udalari.
Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak deitu zuen mobilizazioa, “Ez da kultura tortura da” lelopean. Donostiako Aste Nagusian zezenketak egongo dira aurten ere, jaietako egitarautik kanpo bada ere, hiru ikuskizun eskainiko dituzte abuztuaren 15,16 eta 17an Illunbeko... [+]
Zezenketez gain, burtzikatzeak, zekorketak eta haztegiak debekatuko dituzte 2027. urtetik aurrera. “Erabaki historikoa” izan dela adierazi du Kolonbiako presidente Gustavo Petrok.
Zezenketarik gabeko besten inguruan mintzatu dira zenbait eragile, Zaunk! Iruñerria antiespezista eragileak Iruñeko Laban antolaturiko 'Zezenketen bidegurutzeak' solasaldian. Alternatibak indartzearen garrantziaz, peñen erantzukizunaz eta legeak... [+]
Zezenak torturatu eta hilko dituzte aurten ere Donostiako Aste Nagusian, hiru egunez. Arte y Cultura BMF enpresak iragarri ditu Illunben aurten egingo dituzten zezenketak, eta Aste Nagusiko bigarren asteburuan izango dira, abuztuaren 15ean, 16an eta 17an (18:00etan).
"Zezenketarik gabeko sanferminetarako trantsizioa errazteko" eskatu die Iruñea Antitaurina kolektiboak Peñen Federazioari. "Festa giroan zezenen presentzia egon behar den edo ez aztertzeko" garaia iritsi dela uste du kolektibo horrek eta ... [+]
Antiespezismoa akademiara hurbiltzeko asmoz zenbait ikertzaile eta ikasleren artean ‘Animalia ikasketa kritikoen EHU/UPVko I. kongresua’ antolatu dute martxoaren 20tik 22ra Leioan.