Bilboko Aste Nagusiko zezenketak auzitan: publiko gutxi, gastu handia

  • Bilboko zezen plazako harmailak ia hutsik erakusten dituen argazkiak zeresana eragin du sare sozialetan: bestelako eztabaidez aparte, Aste Nagusiko programako zezenketek erakartzen al dituzte herritarrak?


2015eko abuztuaren 24an - 11:21
Sare sozialetan zabaldu den argazki honek erakusten du nola dauden harmailak ia hutsik Bilboko zezen plazan.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2015eko ekainean aurtengo zezenketen programa aurkeztu zenean, hainbat hedabidek nabarmendu zuten ikuskizun mota honetako izar nagusien presentzia. Ez dirudi ordea Bizkaiko hiriburuan zaletasun handirik dagoenik, eguterako harmailan eserleku gehiago ageri baitira hutsik beteta baino.

EH Bildu koalizioak Twitter bidez “hondorik gabeko putzu” gisa deskribatu du zezenketek Bilbon eragiten duten gastua. Gaiari buruzko polemika lehenagotik dator eta Juan Mari Aburto alkateak (EAJ) uztailean aurreratu zuenez, Udalak zezenketetarako sarreretan egiten duen gastua erdira jaistea proposatuko du.

Zezen plaza bera gastu-iturri handia da: ia 15.000 euroko galerak izan zituen iaz, EH Bilduk joan den ostiralean adierazi zuenez. Horren aurrean, espazioa bestelako erabileretarako egokitzea proposatu du koalizioak.


Eguneraketa berriak daude