Zezenketak debekatu ditzaten exijitzeko odolez zikindu dira hainbat ekintzaile Iruñean

  • PETA eta Animas Naturalis taldeek deituta, protesta egin dute 75 ekintzailek udal plazan, "odolik gabeko sanferminak" aldarrikatzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko uztailaren 05ean - 15:33
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Burutik behera odol faltsua bota dute 75 ekintzailek udal plaza parean, "odolik gabeko sanferminak" aldarrikatzeko. Hala, urtero sanfermin bezperan egiten duten legez, zezenketen kontra azaldu dira.

Bestalde, sinadura bilketa abiatu dute interneten, animaliarik erabili ez dadin exijitzeko.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Eguneraketa berriak daude