Zer egin euskararen egoera hobetzeko?


2023ko maiatzaren 11n - 09:52
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Behatokiak Hizkuntza Eskubideak Euskal Herrian 2022an txostena aurkeztu du. Herritarrok helarazten dizkiogun bizipenetan oinarrituta, hizkuntza-eskubideei buruzko argazkia eskaintzen digu urtero eta, bere bitartez, agerian geratzen ari da euskaraz eroso bizitzeko eskubidea mugatzen eta oztopatzen zaigula egunerokoan. Dokumentatuta geratu da, beste behin ere, euskaraz aritzeko zailtasunak daudela, ahoz zein idatziz, mota guztietako zerbitzu eta jardueretan, baita lan esparruan eta kontsumo harremanetan ere.

Txostena atalka antolatuta dago eta, adibide ugariren bitartez, ondorengo arloetako irakurketa orokor bat egiten da: estatuetako eta autonomia erkidegoetako administrazioak, herriko etxeak eta udalak, osasungintza, hezkuntza, segurtasun eta herrizaingoa. Horiekin batera, kulturan, aisian eta kirolean izandako urraketen eta txalotzeen berri ematen da. Azkenik, eremu sozioekonomikoari ere erreparatu ohi dio Behatokiak. 

Eremu sozioekonomikoaren aldagai esanguratsuenei dagokienez, nabarmendu beharra dago Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako araudietan ez dela hizkuntzaren aipamenik edo gutxieneko betebeharrik jasotzen, ez paisaiari, ezta arretari dagokionez ere. Euskal Autonomia Erkidegoan, lege betebeharrak dituzten interes orokorreko zerbitzuetan, ordea, arau-hauste ugari egon ohi da, txostenean jaso den bezala. Energia hornitzaileek eta merkaturatzaileek, telekomunikazio enpresek, finantza eta aseguru etxeek, garraio enpresek edo-eta produktuak saltzeko edo zerbitzuak emateko jendeari irekita dauden establezimendu handiek maiz urratzen dituzte herritarron hizkuntza eskubideak. Eta horrek, gainera, ez du lege-aldetiko ondoriorik izaten. Bestelako ondorioak izan ditzake, adibidez, herritarrek enpresa horiez daukaten irudian, eta noski, euskararen erabilgarritasunari buruzko pertzepzioetan.

Profesionalen zerbitzuetan, ostalaritzan eta bestelako negozio askotan euskararen presentzia eta arreta alboratzen dira, baina atzerriko hizkuntzetan eskaintza nabarmena izaten da

Profesionalen zerbitzuetan, ostalaritzan eta bestelako negozio askotan euskararen presentzia eta arreta alboratzen dira, baina atzerriko hizkuntzetan eskaintza nabarmena izaten da. Halaber, oso gutxi izaten dira bezeroekiko informazioa, fakturak, tiketak, etab. euskaraz dituztenak. Merkataritza guneetan eta kate handien kasuan, adibidez, legeak hala behartzen duen kasuetan aurrerapauso batzuk izan diren arren, karteletan adibidez, orokorrean, bezeroei arreta emateko egiten diren kontratazioetan edota zerbitzu telematiko zein bestelako informazioetan euskarak ez du aitortza egokirik eta, goian esan bezala, EAEn lege betebeharrak dituztenetako askok ere ez dituzte aintzat hartzen edo ez dira betebehar horietatik harantzago ausartzen.

Aurrera begira, zer egin dezakegu egoera hobetzeko? Askotan azpimarratu dugun bezala, bakoitzak bere eginkizunak ditu. Hasteko, administrazioek euskara eroso eta lasai erabili nahi duen herritarra erdigunean jarri behar dute, dagoen araudi apurra hobetzea eta aplikatzea bermatu behar dute, eta araudia ez betetzeak ondorioak izan beharko lituzke, beste edozein araudi betetzen ez dugunean gertatu ohi den bezala; bestela, berdin segituko dugu hogei urte barru ere. Bigarrenik, enpresek, saltokiek eta era guztietako entitateek erantzukizunez jokatu behar dute, erantzukizun linguistikoa enpresen gizarte-erantzukizunaren parte baita. Hirugarrenik, sindikatuak interpelatu behar dira, hitzarmenetan egoera hobetzeko neurriak proposa eta aplika ditzaten. Herritarrok, zerbitzuen erabiltzaile eta bezero ere bagaren aldetik, enpresei  hizkuntza eskubideekiko erantzukizuna exijitu behar diegu, eta azkenik, gure esku dago Behatokia bezalako tresnak baliatzea, gure eskubideak urratzen direla uste badugu, egoera hobetzeari eta eragiteari begira.

Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


2025-07-22 | Kote Camacho
Aurtengo baraualdirako jada hamalau lagunek eman dute izena

Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.

Aurten,... [+]


2025-07-22 | Nagore González
Maite ditugun pertsonen heriotza

Zenbat min jasan dezake bihotz batek?

Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?

Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.

Jolasa bukatzea... [+]


Eguneraketa berriak daude