Zer da generoa?


2018ko martxoaren 07an - 12:21
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Zalantzek  barne-tsunamia eragiten didate ene gorputz zehaztugabeko eta kaotiko honen barneko ur betezko ozeanoan, eta genero-ikasketek ez naute erakartzen. Izan ere, zer da genero-indarkeria edo zertaz ari gara generoaz ari garenean? Gizartea bitan zatitzea? Zail egiten zait hori egitea, batez ere euskaraz ari naizelarik.

Azken urteotako esaldia EZ DA EZ litzateke gure “gizarte” honetan hainbat eta hainbat gertaera tragikoren ondorioz; “jendarte” ere erran nezakeen, baina gizarte hitza neuk behinik behin ez dut gizonarekin soilik lotzen, baizik eta pertsona-multzo baten gisa hartzen dut. Izan ere, zer da gizon edo emakume izatea? Nago arazo guztien iturria pertsona etiketatzetik datorrela, eta dena bitan zatitu behar gaitz patologikotik, eta eskemak apurtu behar dira, baita feminismoan ere, batez ere feminismoan dugu giltza emetasunez bustiz hazi ar baztertzailea. Nire artasuna eta emetasuna barneratzetik dator aterabidea korapilo honetan, bizitza honetan hartzea eta ematea funtsezkoa baitira edozein harreman sanoetan.

Emakumeok “ez” erran arren, ez da erraten ezetzik, eta orduan gizonezko batzuek DA soilik entzuten dute. Beharbada pertsona anitzen multzo hau aldatzen hasi nahi badugu, hizkera aldatu behar dugu, eta slogan edo leloak eraldatu, geu aldatuz ingurukoa aldatzeko. Adibidez, herri euskaldun aunitzetako sarreratan “Herri honetan ez da eraso sexistarik onartzen” irakurri dut, eta bertzelako erasoak bai, onartzen ditugu? Hori da ene zalantza. Badakit gaur egun dugun arazo larri itsu eta gorra gizon batzuek emakume batzuenganako bortizkeria irrazionala dela, baina ez dakit halako leloek eta esaldiek zerbaitetan laguntzen duten. Bertzelako lelo batzuk beharbada eraginkorragoak izan daitezke, hala nola “herri honetan elkarrenganako errespetuaren alde gaude” edo “ herri honetan tratu onaren alde gaude”. Halako lelo baikor berritzaileak sustatu beharko genituzke, benetan gure pentsaerak aldatzeko. Izan ere, oroitzen naiz ETA erakunde armatua indarrean zegoen garaian, hainbat udaletxetan ETA EZ jartzen zuela, eta orduan burura etortzen zitzaidan hitz bakarra ETA zen; ni poETA izanik, proETA baten aldeko jarrera hartzera bultzatzen ote ninduen lelo horrek?

Txantxak alde batera, eta burua erabiliz, ekiteko eta sortzeko garaia dugu, nahiz eta eskuak loturik ditugun. Hala ere, GURE ESKU DAGO egiten dugun guztiaren emaitza, gure esku baitago hitzak erabiltzea eta hitzak isiltzea. Gure esku dago ozen eta irmo erratea zer nahi dugun eta zer ez dugun nahi, eta gure esku dago bitartekoak jartzea herri oso baten nahia betetzeko, baina horretarako moldeak aldatu behar ditugu, eta ekiteko erak birplanteatu. Gure esku dagoen gauza bakarra da, beharbada, gutxienez egunero jaiki eta irribarre batez gure helburuen nahiz ametsen gibeletik abiatzea, errealitatea biziz eta ametsak konplitzeko bidea eginez. Irribarrearen iraultza susta dezagun, bada.  

Aurtengo nire esaldia honako hau da: EZINA EKINEZ EGINA; ezaren bidez baietza sortuz, beharbada, eta “bai” eta “ez” hitzen artean “agian” baten edo batzuen ñabardurak egon daitezkeela ohartzea. Ni pertsona bat naizen aldetik, egin dezakedan ekarpena gizarte honi da neure hainbat tasunetik, maskulinotasunaren bideaz gain, femeninotasuna hartzea, eta emetasunez busti dezadan hazi arra, gizarte ederra loratzeko eta fruituak emateko.  Beste mundu bat posible delako, eta emetasunaren bidetik, egiteko beste modu bat badelako, eta ez delako zilegi gizartea gizon eta emakume artean soilik banatzea tartean hainbat ñabardura egonik. Artez eta moldez beste modu batzuk asmatu behar ditugu, sormenez beterik.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Analisia
Salbamendu sareak

Oraingoan ere barrenak mugituta natorkizue, beldurretik eta izutik, uzkurtuta eta larrituta. Ze herri geratzen ari zaigun, zer datorkigun epe motzean, zer utziko diegun gure ondorengoei. Saiatzen naiz pentsatzen posible dela datorrenari aurre egiteko egiturak sortzea,... [+]


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


Martxa eta burujabetzak

Madalenetan murgilduta gaudela irakurriko duzue askok artikulu hau, bestela ere pentsatu gure etorkizuneko egunerokoan, jai giro herrikoiak aurrez irudikatzen duen herria baita urte osorako desio dugun herri eredua, deskantsu pixka bat gehiagorekin, noski. Badira urte batzuk... [+]


2025-07-23 | Edu Zelaieta Anta
Ekarri seiko hori

Behin batean, esku bakoitzean sei hatz zituen ume bat ikusi zuen Kelly doktoreak. Gurasoek ebakuntza egiteko erabaki irmoa hartua zuten, baina umeak ez zuen nahi. Mutikoak sei edo zazpi urte izango zituen, eta ederra zen.

– Ez! Nahi ditut denak. Nireak dira eta nahi... [+]


Eguneraketa berriak daude