Zaramagako elizako Memoria zentroari bultzada ematea exijitu die instituzioei "Memoria Gara" ekimenak

  • "Hitzetatik ekintzetara" igarotzea exijitu die Memoria Gara ekimenak instituzio publikoei. Zaramagako San Frantzizko elizan Giza Eskubideen eta Memoriaren zentroa eraikitzeko neurriak hartzea eskatu dute Katedral Berriaren aurrean prestatu duten "M3 PHOTO" erakusketaren harira egin duten agerraldian (abenduak 14). Otsailean proiektuan sakontzeko jardunaldiak egingo dituzte.

     

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko abenduaren 16an - 07:02
“Memoria Gara” ekimeneko kideak abenduaren 14an Katedral Berriaren aurrean egindako agerraldian. Argazkia: Hala Bedi.

1976ko martxoaren 3ko sarraskiaren eta hildako bost langileei egindako hileta jendetsuaren argazkiak biltzen dituen erakusketa antolatu du gaur (abenduak 14) “Memoria Gara” ekimenak Gasteizko Katedral Berriaren aurrean. 12:00etan zabaldu ditu ateak erakusketak eta irekierarekin bat eginez Josu Santamaria historialari eta Memoria Gara ekimeneko kideak adierazpenak egin ditu, erakunde publikoei Zaramagako San Frantzizko eliza Memoriaren eta Giza Eskubideen zentro bilakatzeko proiektuari bultzada eman diezaioten eskatzeko.

Duela urtebete baino gehiago abiatu zuten Memoria Gara ekimena Zaramagako San Frantzizko eliza Gasteizko memoriaren sinbolo bezala kontserbatzeko helburuarekin. Ordutik instituzio publikoekin elkartu dira proiektua aurkezteko, hala nola, Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia eta Gogora Institutua. Santamariak azaldu duen bezala ekimenak oso harrera ona jaso du lehenengo momentutik baina proiektua bere horretan geratzeko “beldurra” adierazi dute Memoria Garako kideek eta erakundeei “hitzetatik ekintzetara” igarotzea eskatu diete eta proiektua egikaritzeko erabakia hartzeko eskatu dute.

Zaramagako Elizak hartuko duen proiektuan sakontzeko bidean jardunaldiak antolatuko ditu Memoria Gara ekimenak otsailean zehar. Ekimenaren kontu estrategikoez, elizak behar duen esku-hartze arkitektoniko eta artistikoaz eta zentroak izango duen kudeaketa ereduaz mintzatuko dira jardunaldi horietan. Aurretik hiru tailer ireki burutuko dituzte urtarrilean, herritarrek jardunaldietan landuko diren gaien inguruan duten iritzia plazaratu dezaten.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1976ko martxoaren 3a
Erkoreka: Tolosako gaztea “istiluetan parte hartzen ari zen”, eta Gasteizko polizia “ondo infiltratuta zegoen”

Segurtasun sailburuak adierazpenak egin ditu astearteko gobernu bilera ostean. Xuhar 16 urteko gaztea bera egin du inauteritan jasotako lesio larrien erantzule, eta Ertzaintzak Martxoak 3ko manifestazioan poliziak infiltratu zituela onartu du, “polizia demokratiko”... [+]


2024-03-05 | Leire Artola Arin
Ertzaintzari erantzukizunak eskatu dizkiote eragile sozial eta politikoek, Martxoak 3ko erasoengatik

Asteazkenerako agerraldi masiboa deitu dute Gasteizko Martxoak 3 plazan, “errepresiorik gabeko Martxoak 3 herrikoiaren alde”. Aske antolakundeak astelehenean egin du protesta, eta atxilotuei elkartasuna adierazi die. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek azalpenak... [+]


Ertzaintzak agente bat infiltratu zuen Martxoaren 3ko manifestazioan, baita lankideek jipoitu ere

Ertzaintzak bere agente bat infiltratu zuen Gasteizko Martxoaren 3ko manifestazioetan, Segurtasun Saileko iturri batek eldiario.es hedabideari baieztatu dionez. Lankideek beraiek jipoitu zuten manifestazioan izan ziren karga eta istiluetan.

 


Martxoaren 3a oroitu du jendetzak Gasteizen, eta Polizia manifestazioaren aurka oldartu da

Milaka herritar batu dira igande eguerdiko manifestazioan. Polizia manifestarien aurka oldartu da Bakea kalean, Corte Inglés parean, eta manifestazioa zatitu du. Bost lagun atxilotu ditu Ertzaintzak eta hainbat zauritu, tartean adineko emakume bat ahoan, foam jaurtigailu... [+]


“Orduko eta oraingo” borroka aldarrikatuko dute Martxoak 3ko sarraskiaren 48. urtemugan

Igandean egingo da manifestazio nagusia, ESK, LAB, ELA eta Steilas sindikatuek eta Martxoak 3 elkarteak deituta. Palestinari aipamen berezia egin diote lau sindikatuek. Egun berean zein aurrekoetan deialdi eta ekimen gehiago antolatu dituzte hainbat eragilek.


Eguneraketa berriak daude