Zaldibarren lurperatutako bi langileak gogoan, 50. eguna bete dutenean

  • Martxoaren 27an bete dituzte 50 egun lurperatuta Alberto Sololuze eta Joaquín Beltran langileek, Zaldibarren Verter Recycling 2002 enpresaren zabortegia behera erori zenetik. Bezpera iluntzean kazerolada egin dute inguruko herrietan Zaldibar Argitu plataformak deituta eta herritarrek leihora ateratako kartel eta marrazkien bidez zabaldu dituzte aldarrikapenak.


2020ko martxoaren 27an - 07:43
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Koronabirusaren zabalpenak itzali du hedabideetan Zaldibarko zabor-jauziaren afera. Konfinamendu egoerak biltzeko aukerak erabat murriztu ditu. Egoera berezi honetan, etxean bakoitzak bere lanketa egin eta leihora atera dute herritarrek protesta. Hemen sare sozialetan martxoaren 26an zabaldu dituzten argazkiak:

 

 


2023ko otsailaren 14
Estoldak

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.