Zaldibarko zabortegian gertaturikoa ikertuko du Europako Batzordeak

  • Europako Parlamentuko Eskaeren Batzordeak tramiterako onartu du Zaldibar Argitu plataformak eta Bizkaiko Ekologistak Martxan elkarteak aurkezturiko eskaera: zabortegian gertaturikoa eta egindako hondakinen gestioa ikertuko dute.


2020ko azaroaren 24an - 17:18
Argazkia: Haimar Altuna @ekilizar
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Europako Batzordeak eta Ingurumen eta Enplegu Batzordeak arduratuko dira Zaldibarko afera ikertzeaz. Informazioa jaso, gertaturikoa ikertu eta gaiaren gainean ondorioztatzen dutena azaldu beharko dute datorren urtarrilaren 21a baino lehen.

Zaldibar Argitu eta Ekologistak Martxanen eskaerak dio bereziki ikertzeko “hondakinak isurtzeari eta zabortegiak kudeatzeari lotuta egin ziren arau-hausteak”.

Gasteizko Legebiltzarrean ere gaiaren inguruko ikerketa batzordea eskatu zuen EH Bilduk, baina atzera bota zuten EAJ eta PSEk.


2023ko otsailaren 14
Estoldak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...