Euskarak pertsonak bigarren mailako bihurtzen omen ditu; baldin eta oposizioetan berau eskatzen bada. Ez da ezer gertatzen, ordea, eskakizuna bestelakoa bada: izan alemanaren ezagutzak izatea, izan ingelesa jakitea, izan Konstituzioa ikastea edo bestelakorik. Arazoa politikoa da: euskara. Hor agertzen da galdera maltzur eta klasikoa: zer nahiago dugu bada, sua azkar eta txukun itzaliko duen su-hiltzailea, edo igeriketan ongi dakien eta Nafarroako foru legeak goitik behera dakizkien su-hiltzailea? Su-hiltzaile ona, jakina! Eta ahal dela euskaraz ez dakiena! Ironiaz ari naiz, bistan da. Asko horrekin poztuko lirateken arren.
Nolanahi ere, hizkuntzaren behar bezalako ezagutza bermatuz gero, niretzat nahikoa da, ez naiz titulu zalea, eta! Baina hori beste gai bat da. Haserre baitabiltza boteredunen mihi gaiztoak pozoitutako mezuak han-hemenka zabaltzen. Euskara bizikidetzarako arazo bihurtzen. Harrigarria da gero, beti, beti eta beti, gure bizkar gainera botatzea, haien erabaki politikoaren ondorio den ezjakintasunaren karga. Lan-mahaiaz bestaldera langile euskaldun batekin topatzea txiripa kontua delako. Proba egin ezazu. Zoaz Nafarroako zonalde euskaldunera, hitzordua eskatu medikuarekin, eta ea euskalduna den. Zenbat apustu toki askotan ezetz! Eta halakoetan zaila bada, pentsa eremu mistoan! Eta ez-euskaldunean? Barre-murritza marraztu zait ahoan, ironiari helduko diodalako berriro; hango agintarien esku balego, euskaraz dakien medikua zigortuko luketela dudarik ez baitut!
Halaxe gabiltza, ez dagoelako munduaren luze-zabalean Nafarroa bezalako lurrik. Ekin bideari, ibili eta buelta, egizu proba; ea non zigortzen eta mailakatzen dituzten beren bizilagunak jaiolekuaren arabera! Inon ez, ezta? Noski, ez dituelako eskubide berberak legearen aurrean Berako batek, Iruñeko batek edo Tuterako batek. Horixe da zonifikazioa: ukazioa eta auto-gorrotoa.
Horregatik, korapilo hau askatzen hasteko lehendabiziko pausoa lurralde osorako ofizialtasuna lortzea da. Gero gerokoak. Beraz, maiatzaren 13an ni Iruñean egonen naiz ofizialtasuna aldarrikatzen. Zatoz zu ere!
Iñigo Ibarra Alonso
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]