Dagoeneko zabalik ditu ateak Euskal Kultur Erakundeak antolatutako Soka euskal dantzaren urratsei jarraiki erakusketak Biarritzen. Soka-dantza batekin ireki zen euskal dantzaren iragana, oraina eta etorkizuna aztergai dituen erakusketa Santa Eugenia elizpean.
Zer da euskal dantza? Zergatik ez da eten dantzaren soka zaharra Euskaldunen herrian? Nola egiten da soka-dantzan globalizazioaren eta komunikazioaren aroan? dantzatu al du emakumeak edo dantzatua izan al da? zaharregia al naiz dantzeko? Galderak jarri ditu erakusketak mahai-gainean, eta dokumentazio, argazki, bideo eta multimedia artxibo multzo zabalaren bidez nork bere erantzunak bilatzeko modua eskaintzen du. Dantza euskal gizartearen ispilu eta eragile bezala ulertuta kultura jendartera zabaltzea helburu duen erakusketa hau.
Robert Capa ezagunak 1951an Saran egindako argazkien 5 erreproduzkio ikusteko aukera eskaintzen du eta baita Euskadiko Filmategitik berreskuratutako zenbait altxor eta Frantisek Pospisil eta Jean Michel Guilcher ikertzaileen irudiak ere. Multimediak eskaintzen dituen baliabideetan oinarrituko da erakusketa ibiltaria izateko pentsatua dago, eta Biarritzen estreinatu ondoren Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat herritan ikusteko aukera izango da datozen hilabeteetan.
Lau hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez) aurkeztuta, erakusketak bisitaria bost eremu tematikoren inguruan darama du eta eremu tematiko bakoitzean erakusketaren gaiarekin zerikusia duten multimedia osagaiak kontsultagarri ditu: 400 ilustrazio baino gehiago (artxibo bideoak, elkarrizketa zatiak, soinu zatiak eta artxibo irudiak), zazpi bideo sorkuntza original, bai eta Sokarentzat eginak izan diren argazki andana bat ere.
Euskal dantzaren izaera eta eta historia, dantza eta gizartea, sorkuntza eta transmisioa, generoa eta adina... hamaika dira erakusketaren gaiak eta denek bisitaria euskal dantza eta gizartearen tematikaren barnera eramaten dute, hauen ezagutza zabaldu eta gogoetara bultzatuaz. Urriaren 11 bitartean Biarritzeko Santa Eugenia elizpean izango den Soka erakusketa.
Oharra: Dantzan.eus webgunetik ekarritako albistea, lizentzia libreei esker.
"2000. urteko San Joan egunez, aspaldiko urteko jende multzorik handiena bildu zen Andoaingo Goikoplazan, hamabiak jotzearekin batera dantzarako prest. Lehenengo aldiz gizon eta emakumez osatuta zegoen axeri-dantzarien taldea zen". Hitz horiekin ireki zuen "Emakumeak... [+]
Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]
Adina ez dela dantzan aritzeko oztopo agerian utzi dute Errenteria-Oreretako Beti Bizkor elkarteko euskal dantza taldeko kideek. Dantzaren onurak argi erakusten dituen testigantza esanguratsuak jaso ditu Ikerne Zaratek Oarsoaldeko Hitzan argitaratutako Adina ez dadin ekiteko... [+]
Biteri Kultur Etxean egin dugu zita Pepi Arrospiderekin (Hernani, 1952). Izaskun Auzmendirekin (Arribe, 1964) agertu da, biak San Joan konpartsako kideak. Telefonoa. Auzmendirena da, hizketan hasi da, baina Arrospide adi-adi dago. Ia sartu da telefonora bera ere. Segituan... [+]
Iurretan 1995ean andreek soka-dantza nola plazaratu zuten idatziz jasoa du Jon Irazabalek. Izan ere, 1837ko San Migel jaietan emakumeek osatutako aurreskua dantzatu zela ikusita, arrasto haiei jarraika, kopla doinuz lagundutako soka-dantza ikasi eta kaleratu zuten Iurretako... [+]
Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]
Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]
Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.
Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]
Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]
Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]
Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.
Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.