Yolanda Barcina da Nafarroako Gobernuko lehendakari berria

  • Yolanda Barcina izango da datozen lau urteetan Nafarroako Gobernuko lehendakaria. UPN eta PSNk asteartean sinatu zuten akordioa medio, 28 botorekin gehiengo absolutua lortu du Barcinak. Horren ondorioz, lehenengo aldiz elkarrekin arituko dira lanean bi alderdiak Nafarroako exekutiboan.


2011ko ekainaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21
Yolanda Barcina
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bere alderdiko 19 boto eta PNSko 9 lortu zituen lehendakari berriak atzoko bozketan, eta aurkako 22 (PPN, NaBai, Bildu eta IE). Atzoko hitzaldian Barcinak azaldu zuen Nafarroarentzat eta nafarrentzat onak diren gauzetan pentsatuko duela soilik. Bozketa 19:00ak inguruan egin zen, espero bezala. 

Xabier Letonak bertatik jarraipena egin zuen.


Eguneraketa berriak daude