Xistor Haranburu preso politikoaren aldeko sostengu ekimen ugari izanen dira asteburu honetan

  • Frederic Haranburu Xistor presoak kartzelan segitzea erabaki zuen asteartean Frantziako Zigorren Aplikaziorako Tribunalak. Espetxean jarraitzeko erabilitako argudioek asaldura eragin dute Ipar Euskal Herriko herritar askoren artean. Euskal presoen aldeko atxikimenduzko mobilizazioak iragarri dituzte datozen egunetan.


2019ko urriaren 11n - 09:15
Xistor Haranburu aldeko atxikimendua Senperen. Argazkia: Guillaume Fauveau.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskal Elkargoko lehendakariak eta Baionako auzapez Jean-René Etchegaraik eta Bake Bideako lehendakariak Anaiz Funosasek Xistor presondegian atxikitzeko epaileek emandako “arrazoiak”, “aitzakia huts” gisara baloratu zuten, baita gogor kritikatu ere.

Halaber, tribunalak “erabakiari eusten badio, agintari politikoen artean are “frustrazioa eta haserrea” handiagoa eragin dezakeela esan ere. Bereziki, Ipar Euskal  Herrian presoaren ardura hartu dutenen hautetsien artean: “Ez dugu onartzen azken hamar urteetan jendarte baketsua lortzeko egindako  ahaleginak horrela zapuztea”, Biek ala biek, epaileen erabakia “mendukotzat” jo dute.

Xistor-ren aldeko atxikimendu ekintzak abian dira jada: azaroaren 2an “gogoeta une” bat iragarri dute erakunde politikoek eta gizarteko ordezkariek. Bilkura horretan euskal presoen egoeraz mintzatuko da eta “irtenbide integrala” erdiesteko moldeak aztertuko dituzte.

Anartean, larunbat honetan, urriaren 12an, Ipar Euskal Herriko hainbat herrietako bide biribilgunetan –Oztibarre eskualdean, Donibane Garazi, Larresoro eta Sara herrietan, besteak beste– konzentrazioak deituak izan dira “Itzuli-mitzuli aski” lemapean.

Errotonda edo biribilguneak une eta gune gisara antolatu nahi dituzte deitzaileek, baita gaua ere pasatzeko kanpinak izanen direla iragarri ere. Euskal preso politikoen egoera aztertuko da eta bereziki, Xistor Haranburu, Lorentxa Beyri eta Ibon Fernandez Iradi presorena,


Euskal preso politikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...