Xilabako sagardoak ‘Eztigar’ dauka izena eta Donaixti-Ibarren etxea

  • Zuberoa, Nafarroa eta Lapurdiko sagargilez osatutako Eztigar kooperatiba bere egoitza zabaltzen ari da Donaixti-Oztibarren, sagardoaren kultura Iparraldean ere indartzen ari den seinale.


2015eko otsailaren 03an - 04:40
Azken eguneraketa: 13:06
Eztigar elkarteko ekoizle gazteetako bat 2014ko uztari begira. (Argazkia: Eztigar)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

ELB sindikatuaren Laborari astekariak azken zenbakian aurkeztu ditu kooperatibaren komertzializazioaz okupatzen den Segida elkartearen arduradun berriak, aldi berean eskainiz sagastion xehetasun nagusiak.

1990an Sagartzea elkartea sortu zuten, galtzear ziren sagarrondoen eta barietateen zentsua egin, sagasti berriak landatu eta laborariei diru-iturri osagarri bat eskaintzeko, hauen artean formakuntza landuz. Lan handiaren emaitza da gaur egun gero eta zabalduago daudela bertako barietate zaharrak: “anisa”, “ondo motxa”, “erisagarra”, “gordin xuri”,  “peatxa”…

1995ean antolatu zuten Eztigar kooperatiba alor berrian interesatutakoen artean eta lehenbiziko bi urteetan 14.000 sagarrondo gazte landatu. Beranduago Segida elkartea sortu zuten salmentarako eta urteotan produkzioa handitzeaz gain, edarien gama ere zabaldu dute: sagardo tradizionala (aurten 36.000 botila), sagardo aparduna (36.000), sagar zuku edo jusa (12.000) eta ozpina (1.800).

2014an 400 tona sagar bildu dituzte Eztigar kooperatibaren kide diren 23 ekoizleen artean, eta haietatik transformatzeko aski zituztenez 180 tona, gainerakoak Hegoaldeko sagardogileei saldu dizkiete.

Ekoizpen hori guztia merkaturatzeko lana beren gain hartu berria dute Marie Askona eta Clement Lourmek, Laborarik jakinarazi duenez. Horiek hartuko diote txanda orain arte sagargintzaren Iparraldeko ibilbidean arima izan den Mixel Bergouignan baigorriar erretretan sartu berriari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sagardo denboraldia
2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


2025-01-09 | Julene Flamarique
Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabak osatzen duten Euskal Sagardoa Iparraldera zabaltzeko bidea martxan da

18 urterako plan estrategikoa garatzeko Europako diru-laguntzak jaso ditu Euskal Sagardoaren Jatorri Deiturako proiektuak. Iparraldea batu da jada, eta Nafarroa zein Trebiñu sartzeko urratsak ematen hasiak dira.


"Ez da sagardoa, zu zara" kanpaina jarri du abian Hernanik, eraso matxista eta arrazisten aurka

Herriko zenbait eragilerekin batera, "ez da sagardoa, zu zara" lelopean aurkeztu du kanpaina asteartean Hernaniko Udalak.


2023-01-11 | ARGIA
Abian da txotx denboraldia

“Inflazio eta igoeren gainetik ilusioa eta pasioa elkartuta” aurkeztu du Euskal Sagardoak txotx denboraldia. Sektoreak “pozik” hasiko du sagardotegi garaia, bi urteren ondoren txotxetik dastatu ahal izango delako sagardo berria.


2021-07-26
Urreaga sagardoaren ezaugarriak

Errezila %42: Mikatza da eta gozo-garraztasun puntu bat ere badu.
Goikoetxe %27: Garratz-mikatza da.
Urtebi %11: Garratza da, baina mikatz puntua ere badu.
Patzuloa %11: Gozoa da.
Moko %9: Garratza da.
Hartziduraren tenperatura:10-12 °C
Hartzidura denbora: 25... [+]







2021-07-19 |
EGUNERO LITRO BAT
Sagardo eta sagardotegi hitzak entzuten ditugunean txotx garaia datorkigu burura gehienoi. Garai honetan Euskal Herriko sagardotegiak jendez betetzen dira sagardo berria dastatu ahal izateko. Toki eta testuinguru zehatz horrekin lotu ohi da gehienetan edari hau. Sagardoak... [+]

2021-07-16 |
EDARI GIPUZKOARRA OTE?
Sagardogintzak 70eko hamarkadan izan zuen susperraldia Euskal Herrian. Txotx garaian sagardotegietara hurbildu eta bertan sagardoa txotxetik edatea modan jarri zen, eta modan egoten jarraitzen du gaur egun ere. Hortik kanpora, eguneroko bizimoduan ez du sagardoak euren egileek... [+]

2021-07-16 |
Domingo Arina, enologoa: «Sagardogileak ohartu dira 'baserrian egindakoa' dela esatea ez dela nahikoa»
Zein da Euskal Herriko sagardogintzak gaur egun duen egoera?
Sagardoa Euskal Herrian aldaketa aldi nabarmenean murgilduta dago; urtetik urtera nabaritzen da aldaketa horrek utzitako arrastoa, batez ere beste garai batzuekin alderatzen badugu. Dena den, oraindik lan asko dago... [+]

2021-07-16 |
Eguzki izpien egarriz
Ateratzen den lore horretatik sortuko da gero fruitua, sagarra esate baterako. Sagar horrekin egingo da hilabete batzuk beranduago sagardoa. Elaborazio-prozesua bezain garrantzitsua da lehengaiak izan duen osatze-garaia.

2021-07-16 |
Urreaga sagardoa, kalitatezkoa eta hemengoa

Sagardogileak gero eta zorroztasun handiagoarekin jokatzen du sagardotarako sagarra aukeratzeko orduan. Hala ere, sagardo-litroen kopurua handia denez zail egiten zaio sagardogileari nahi dituen sagar-motak Euskal Herrian bertan aurkitzea. Ondorioz, sagarra kanpotik ekartzera... [+]

2021-01-20 | Usurbilgo Noaua
Sagardoa txotxetik mahaira, otsailean hasiko den denboraldi berrian

Urte garai honetarako dagoeneko sagardotegiek zaletuez gainezka behar zuten honez gero. Ilara luzeak edari berria dastatzeko irrikan. Jendetza mahaien bueltan, kupeletan. Pandemian gaude ordea eta halako irudirik ez da errepikatuko aurtengoan. Txotx denboraldi berria izan izango... [+]


Sagardo denboraldiaren irekiera

Hernaniarra naiz. Sagardozalea. Eskubaloira jokatu dudan hogei urteetan ezagutu ditudan emakume gehienek, nazioarte mailan jokatutako kirolari handiak barne, nik bezain beste gozatzen zuten sagardotegian garaipenak ospatzen genituenean, edo talde sentimendua kupel artean... [+]


2018-01-11 | Urumeako Kronika
Zaporeak proiektuak irekiko du larunbatean, Hernaniko txotx denboraldi berria

Eguerdiko 13:00etan emango dio hasiera, proiektu solidarioak, 2018ko sagardotegi garaiari. Aurretik, trikitilariak eta Kalez Kale Kantariko kideak ibiliko dira herriko kaleetan, eta kirikoketa erakustaldia egingo dute Plazan. Irekieraren ondoren, bazkaria egingo dute Goiko... [+]


Sagardoa bidegile
MULTIMEDIA - dokumentala

Urtean lau hilabetez, urtarriletik apirilera, euskal sagardotegiek milaka pertsona erakartzen dituzte, bertokoak zein kanpokoak. Tradizioa bete nahi dute denek: tortilla, bakailaoa, txuleta eta gazta jatea, eta txotxera deitzen duen ahotsa entzundakoan sagardoa edatea. Tradizio... [+]


Eguneraketa berriak daude