Abian da txotx denboraldia

  • “Inflazio eta igoeren gainetik ilusioa eta pasioa elkartuta” aurkeztu du Euskal Sagardoak txotx denboraldia. Sektoreak “pozik” hasiko du sagardotegi garaia, bi urteren ondoren txotxetik dastatu ahal izango delako sagardo berria.


2023ko urtarrilaren 11n - 12:00

"Aurtengo denboraldia aspaldian espero genuen moduan hasi ahal izango dugu: sagardo berria kupeltegian dastatuz”, azaldu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sagardogileek. Aurten, berrikuntza moduan, zenbait sagardotegik dastatze gidatuak eskainiko dituzte otorduaren aurretik. Halaber, sagardotegi gehiagok eskainiko dute mahaia Internetez erreserbatzeko aukera.

Batez beste %25eko igoerak sagardo botilan

Euskal Sagardoak azaldu du sektoreak %25 inguru igoko duela sagardoaren prezioa 2023an, egoerak eragindako kostu zuzenen igoera dela eta: “Inflazioak eragindako igoerek eragin zuzena dute sagardoaren kostuetan ere, beiraren, kartoiaren, energiaren eta gasoilaren igoerak eraginda nagusiki. Guztiak egin du gora eta sagardoak ere gora egingo du ezinbestean, lehendik ere errentagarritasun baxuko produktua izaki, gaur egungo egoerara moldatzen joateko”.

“Bertako nekazaritza, industria, ostalaritza eta banaketa sistemak uztartzen dituen eremua da sagardoa”, diote sagardogileek. “Bertako ekonomia sustatzen du, lanpostuak eta aberastasuna bertan sortuz. Baina sagardogintzak, bideragarria izateko, eskaintzen duenaren neurriko prezio bat behar du. Sagardoari merezi duen aitortza eta balioa jarri behar zaio”.

Uzta txikiagoa baina izaera handikoa

Espero zitekeen moduan, aurtengo uzta iazkoa baino txikiagoa izan da, baina “izaera handiko sagarra etorri da bai tanino baita azukre aldetik ere”, jatorri deiturako ordezkarien hitzetan. Emandako datuen arabera, Euskal Sagardoa jatorri deiturapean 1,2 milioi sagardo litro inguru ekoiztu da. Bestalde, Euskal Sagardoa egiten duten sagardotegiak 48 dira (2 arabar, 4 bizkaitar eta 42 gipuzkoar), eta Euskal Sagardorako sagarra egiten duten sagargileak 250. 2022an 2 milioi kilo sagar bildu dirtuzte.

Sagardoaren ezaugarriei dagokienez, gaineratu dute alkohol graduazio handixeagoa izango dutela iaz baino.

Sagardo berria dastatzeko parada

Sagardogileek aste honetan hasi eta pixkanaka irekiko dituzte beren ateak. Bitartean, izango da aukerarik sagardo berria dastatzeko. Gaur, astezkena, Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, Sagardo Berriaren Eguna ospatuko da Astigarragako Sagardoetxean lehendabizi eta Alorrena sagardotegian segidan. Aurtengo gonbidatuak Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreak izango dira. Ostegunean, bestalde, Trebiñu Sagardotegian euren ohiko ekitaldia egingo da, baita Goierriko sagardogileena ere Ataungo Urbitarten.

Kukai dantza taldeak egin du aurtengo denboraldiaren bideoa:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sagardo denboraldia
"Ez da sagardoa, zu zara" kanpaina jarri du abian Hernanik, eraso matxista eta arrazisten aurka

Herriko zenbait eragilerekin batera, "ez da sagardoa, zu zara" lelopean aurkeztu du kanpaina asteartean Hernaniko Udalak.


2021-01-20 | Usurbilgo Noaua
Sagardoa txotxetik mahaira, otsailean hasiko den denboraldi berrian

Urte garai honetarako dagoeneko sagardotegiek zaletuez gainezka behar zuten honez gero. Ilara luzeak edari berria dastatzeko irrikan. Jendetza mahaien bueltan, kupeletan. Pandemian gaude ordea eta halako irudirik ez da errepikatuko aurtengoan. Txotx denboraldi berria izan izango... [+]


Sagardo denboraldiaren irekiera

Hernaniarra naiz. Sagardozalea. Eskubaloira jokatu dudan hogei urteetan ezagutu ditudan emakume gehienek, nazioarte mailan jokatutako kirolari handiak barne, nik bezain beste gozatzen zuten sagardotegian garaipenak ospatzen genituenean, edo talde sentimendua kupel artean... [+]


2018-01-11 | Urumeako Kronika
Zaporeak proiektuak irekiko du larunbatean, Hernaniko txotx denboraldi berria

Eguerdiko 13:00etan emango dio hasiera, proiektu solidarioak, 2018ko sagardotegi garaiari. Aurretik, trikitilariak eta Kalez Kale Kantariko kideak ibiliko dira herriko kaleetan, eta kirikoketa erakustaldia egingo dute Plazan. Irekieraren ondoren, bazkaria egingo dute Goiko... [+]


Eguneraketa berriak daude