Zaporeak proiektuak irekiko du larunbatean, Hernaniko txotx denboraldi berria

  • Eguerdiko 13:00etan emango dio hasiera, proiektu solidarioak, 2018ko sagardotegi garaiari. Aurretik, trikitilariak eta Kalez Kale Kantariko kideak ibiliko dira herriko kaleetan, eta kirikoketa erakustaldia egingo dute Plazan. Irekieraren ondoren, bazkaria egingo dute Goiko Lastolan.

Zaporeak taldeak ehunka otordu eman ditu Grezian, errefuxiatuentzat prestatutako kanpamentuetan.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 11n - 08:18

Larunbat honetan hasiko da, Hernaniko txotx denboraldia. Eta urtero bezala, ekitaldi bate­kin egingo dute irekiera, Plazan. Eguerdiko 13:00etan izango da, eta eguneko prota­gonista, omenduko dutena, Zaporeak proiektua izango da. Intxaurrondoko Gastro­nomia Elkartearen proiektu solida­rio­­ko kideek irekiko dute, 2017ko uztako sagardoaren aurrene­ko kupela, eta segidan, herritar guztiek izango dute dastatzeko aukera, bertan.

Txotx Mahaiak proposatuta aukeratu dute Zaporeak, ire­ki­e­ra ekitaldirako: «proiektuak, Wukron egin zituen aurre­ne­ko urratsak, eta Hernanik be­za­la, aspaldiko harremana dauka Etiopiako herri horrekin. Izan ere, 2011n hasi ziren lanean, Etiopia-Utopia fundazioarekin batera, Wukron elikadura eta sukaldaritzarekin lotutako eki­men batekin», azaldu dute.

Ordutik, bere bidea egiten ari da Zaporeak: Wukron Gas­tro­nomia eta Sukaldaritza Es­kola bat irekitzeko lanean ari da; eta Greziako Chios irlan, ego­era larrian zeuden erre­fu­xiatuei eta haiei laguntzera joandako boluntarioei elika­du­­ra bermatzen aritu da: «azken batean, beharrean dauden he­rri eta kolektiboekiko el­kar­ta­su­na eta gastronomia uztar­tzea da proiek­tuaren xe­dea».

Bazkaria, Goiko Lastolan

Irekiera ekitaldiaren aurretik, trikitilariak ibiliko dira herriko kaleetan barrena, eta baita Kalez Kale Kantariko kideak ere. Plazan, berriz, kirikoketa erakustaldia egingo dute, Baz­tanen sagardoa nola egiten duten azaltzeko ikuskizuna.

Eta irekieraren ondoren, bazkaria egingo dute. Aurten, Goiko Lastola sagardotegian izango da, 14:30etan.

Otsailetik aurrera, ekintzak

Ekintza gehiago ere aurreratu dituzte, txotx denboraldi ho­ne­­tarako. Otsailaren 24an izango da Sagar Lasterra lasterketa, eta asteburuetan, zabalik egon­go da turismo informazio pun­tua, plan ugarirekin. Sagar Mar­txa, aldiz, urria aldera egi­tea aurreikusi dute.

Urtarrilak 13, larunbata

11:45-12:30: Trikitilariak, herriko kaleetan barrena.
11:30-13:00: Kirikoketa. Baztanen sagardoa egiteko modua azaltzen duen ikuskizuna: dolarea, prentsa, dantza...
12:00: Kalez Kale Kantari. Plaza Berritik abiatu, eta kalejiran Plazaraino.
13:00: Txalapartariak.
13:00: Txotx irekiera ekitaldia. Omen­duak: Zaporeak proiektuko lan taldea.
14:30: Bazkaria, Goiko Lastola sagardotegian.

Otsailak 24, larunbata

XII. Sagar Lasterra herri krosa.

Urria aldera

VIII. Sagar Martxa, egun erdiko txangoa. Azken urteotan apirilean izan bada ere, data aldatu eta urria aldera egitea aurreikusi dute. Sagardotegietatik igarotzen den ibilbidea da, eta orduan ariko dira sagardoa egiten, sagar 

usaina sagardotegi inguruetan...

Otsaileko, martxoko eta apirileko asteburuetan

Turismo informazio puntua zabalik egongo da, Biteri aurrean. Larunbatetan eta Ostiral Santu egunean, 10:15etatik 14:15etara eta 16:30etatik 19:00etara; eta igandeetan, 11:00etatik 15:00etara.

- Bisita gidatuak hirigune historikoan.

- Tren berdean ibilbideak.

- Pakete turistikoak: bisita gidatua hirigune historikoan+erremontista egun batez+erremonte partiduak (Galarreta frontoian); edo bisita gidatua hirigune historikoan+erremonte partiduak.

Albiste hau Urumeako Kronikak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Eguneraketa berriak daude