Viñaspre, Arriolabengoa eta Agirre nabarmendu dira lehen saioetan

  • Arabako Bertsolari Txapelketa 30 bertsolarik hasi dute. XV. edizioa aurtengoa eta iragan asteburuan abiatu da lehen fasea, final zortzirenak. Iñaki Viñaspre, Manex Agirre eta Andere Arriolabengoa gailendu da, nor bere saioan. Hurrengo asteburuan bukatuko da lehen fasea, eta hemezortzi bertsolari sailkatuko dira final laurdenetarako.


2022ko apirilaren 05an - 08:02
Argazkia: bertsozale.eus.

Lehen saioa Amurrion jokatu da, apirilaren 1ean. Iñaki Viñasprek eskuratu ditu puntu gehien eta ondoan izan ditu Unai Anda, Paula Amilburu, Xabier Antia, Eukene De los Aires eta Aitor Najera.

Biasterin jokatu dute bigarren saioa, apirilaren 2an. Mahasti elurtuen artean, Manex Agirre gailendu da. Kantuan aritu diren beste bertsolariak Asier Otamendi, Manu Bendala, Aitor Ugarte, Ander Aranburu eta Unai Gomez izan dira.

Trebiñun jokatu da hirugarren saioa, apirilaren 3an. Andere Arriolabengoa nagusitu da bertan. Saio horretan kantatu duten beste bertsokideak izan dira Xabi Igoa, Asier Rubio, Irati Anda, Danel Herrarte eta Oier Arbina.

Datorren asteburuan bukatuko da lehen fasea

Datorren ostiralean, apirilak 8an, Legutioko Kultur Etxean jokatuko da laugarren final zortzirena arratsaldeko 20:00etan. Eta apirilaren 9an Langraizko Zentro Soziokulturalean egingo dute bosgarren final zortzirena, 17:30ean.

Hemen ikus daiteke Arabako txapelketako lehen fase honen sailkapena nola doan. Lehen hemezortziak pasatuko dira hurrengo fasera, final laurdenetara.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arabako Txapelketa
2024-01-16 | Bertsozale.eus
Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilaren 28an hasiko da Izarran eta martxoaren 16an amaitu Gasteizen

Urtarrilaren 28an hasi eta martxoaren 16ra bitartean burutuko da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Martxoaren 16an borobilduko da finalarekin Gasteizko Printzipal Antzokian.


2023-10-23 | Bertsozale.eus
Biasterin jokatutako bigarren kanporaketa Maddi Agirrek irabazi du
Udazken arratsalde hotzak jaso du bigarren kanporaketa Arabar Errioxan.

2022-05-31 | Estitxu Eizagirre
Hauek dira Arabako Bertsolari Txapelketako finalean lehiatuko diren sei bertsolariak

Maiatzaren azken asteburuan jokatu dira finalerdietako bi saioak eta Oihane Perea eta Manex Agirre zuzenean sailkatu dira, bakoitza bere saioan nagusitu baita. Gainerako lau bertsolari hauek, puntuen arabera sailkatu dira finalerako eta denak dira Izarrako finalerdian kantatu... [+]


2022-05-17 | ARGIA
Hauek dira Arabako Bertsolari Txapelketako finalean sartzeko lehiatuko diren hamabi bertsolariak

Apirilaren hasieran 30 bertsolarik ekin zioten Arabako Bertsolari Txapelketari eta bide hori dagoeneko finalaurrekoetan sartu da. Hamabi bertsolari hauek lortu dute finalaurrekoetara sailkatzea: Manex Agirre, Asier Otamendi, Unai Anda, Iñaki Viñaspre, Andere... [+]


2022-03-22 | ARGIA
Arabako Bertsolari Txapelketa apirilaren 1ean hasiko da

XV. Txapelketa izango da aurtengoa, eta 30 bertsolarik hartuko dute parte. Ekainaren 11n jokatuko da finala, Gasteizen.


Eguneraketa berriak daude