Hauek dira Arabako Bertsolari Txapelketako finalean sartzeko lehiatuko diren hamabi bertsolariak

  • Apirilaren hasieran 30 bertsolarik ekin zioten Arabako Bertsolari Txapelketari eta bide hori dagoeneko finalaurrekoetan sartu da. Hamabi bertsolari hauek lortu dute finalaurrekoetara sailkatzea: Manex Agirre, Asier Otamendi, Unai Anda, Iñaki Viñaspre, Andere Arriolabengoa, Xabi Igoa, Oihane Perea, Peru Abarrategi, Maddi Agirre, Paula Amilburu, Felipe Zelaieta eta Rikardo Gonzalez de Durana.


2022ko maiatzaren 17an - 10:39

Final laurdenetako hiru saio jokatu dira maiatzeko lehen bi asteburuetan eta saio hauetan lehenengo geratu den bertsolariak zuzenean eskuratu du finalerdietarako sarrera. Gainerako bederatziak, sailkapen taulan lortu dituzten puntuen arabera sailkatu da (hemen ikus daiteke final laurdenetako sailkapen taula).

Finalaurrekoak maiatzaren 28an eta 29an

Araian jokatuko da finalaurrekoetako lehen saioa, maiatzaren 28an. Bertako Andra Mari aretoan arituko dira, 17:30etatik aurrera sei bertsolari hauek: Andere Arriolabengoa, Asier Otamendi, Felipe Zelaieta, Maddi Agirre, Oihane Perea eta Unai Anda.

Bigarren finalaurrekoa Izarran jokatuko da biharamunez, maiatzaren 29an. 17:30etatik aurrera Kultur Etxean arituko da seikote hau: Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Paula Amilburu, Peru Abarrategi, Rikardo Gonzalez de Durana eta Xabi Igoa.

Finala ekainaren 11n Gasteizen

Finalean sei bertsolari arituko dira, ekainaren 11n Gasteizko Maria de Maeztu auditorioan. Finalerdietako bi saioetan lehengo geratzen diren bi bertsolariak zuzenean pasatuko dira finalera eta gainerako lauak finalaurrekoetan lortzen dituzten puntuen arabera sailkatuko da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arabako Txapelketa
2024-01-16 | Bertsozale.eus
Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilaren 28an hasiko da Izarran eta martxoaren 16an amaitu Gasteizen

Urtarrilaren 28an hasi eta martxoaren 16ra bitartean burutuko da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Martxoaren 16an borobilduko da finalarekin Gasteizko Printzipal Antzokian.


2023-10-23 | Bertsozale.eus
Biasterin jokatutako bigarren kanporaketa Maddi Agirrek irabazi du
Udazken arratsalde hotzak jaso du bigarren kanporaketa Arabar Errioxan.

2022-05-31 | Estitxu Eizagirre
Hauek dira Arabako Bertsolari Txapelketako finalean lehiatuko diren sei bertsolariak

Maiatzaren azken asteburuan jokatu dira finalerdietako bi saioak eta Oihane Perea eta Manex Agirre zuzenean sailkatu dira, bakoitza bere saioan nagusitu baita. Gainerako lau bertsolari hauek, puntuen arabera sailkatu dira finalerako eta denak dira Izarrako finalerdian kantatu... [+]


2022-04-05 | ARGIA
Viñaspre, Arriolabengoa eta Agirre nabarmendu dira lehen saioetan

Arabako Bertsolari Txapelketa 30 bertsolarik hasi dute. XV. edizioa aurtengoa eta iragan asteburuan abiatu da lehen fasea, final zortzirenak. Iñaki Viñaspre, Manex Agirre eta Andere Arriolabengoa gailendu da, nor bere saioan. Hurrengo asteburuan bukatuko da lehen... [+]


2022-03-22 | ARGIA
Arabako Bertsolari Txapelketa apirilaren 1ean hasiko da

XV. Txapelketa izango da aurtengoa, eta 30 bertsolarik hartuko dute parte. Ekainaren 11n jokatuko da finala, Gasteizen.


Eguneraketa berriak daude