Arabako Bertsolari Txapelketa apirilaren 1ean hasiko da

  • XV. Txapelketa izango da aurtengoa, eta 30 bertsolarik hartuko dute parte. Ekainaren 11n jokatuko da finala, Gasteizen.


2022ko martxoaren 22an - 11:48
Arabako Bertsolari Txapelketaren aurkezpena martxoaren 19an egin zuten, Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktorian. Aiaraldeko bertso eskolak 40 urteko ibilbidea du eta aurten Ekintzen Faktorian bertso eskola sortu dute.

Apirilaren 1ean abiatuko da Arabako Bertsolari Txapelketa, Amurrioko Kultur Etxean. Bost final zortziren, hiru final laurden, bi finalerdi eta finala izango ditu aurtengo txapelketak; 2019an jokatu zen aurrekoa.

Arabako 30 bertsolarik parte hartuko dute aurtengoan parte, 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finalean kantatu eta izena eman duten 5 finalistek gehi izena eman duten 25 bertsolari gehiagok.

Saioak eta finala

Final zortzirenak honako herrietan entzun ahal izango dira: Amurrio, Biasteri, Trebiñu, Legutio eta Langraizen. Finala laurdenak, berriz, Dulantzi, Zigoitia eta Aramaion. Finalerdiak, azkenik, Araia eta Izarran.

Ekainaren 11n izango da txapelketari amaiera emango dion finala, eta lehen aldiz, Gasteizko Europa Biltzar Etxeko Maria de Maeztu Auditorioan egingo dute.

Bertsozale Elkartearen webgune honetan jarraitu daiteke Arabako Bertsolari Txapelketa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arabako Txapelketa
2024-01-16 | Bertsozale.eus
Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilaren 28an hasiko da Izarran eta martxoaren 16an amaitu Gasteizen

Urtarrilaren 28an hasi eta martxoaren 16ra bitartean burutuko da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Martxoaren 16an borobilduko da finalarekin Gasteizko Printzipal Antzokian.


2023-10-23 | Bertsozale.eus
Biasterin jokatutako bigarren kanporaketa Maddi Agirrek irabazi du
Udazken arratsalde hotzak jaso du bigarren kanporaketa Arabar Errioxan.

2022-05-31 | Estitxu Eizagirre
Hauek dira Arabako Bertsolari Txapelketako finalean lehiatuko diren sei bertsolariak

Maiatzaren azken asteburuan jokatu dira finalerdietako bi saioak eta Oihane Perea eta Manex Agirre zuzenean sailkatu dira, bakoitza bere saioan nagusitu baita. Gainerako lau bertsolari hauek, puntuen arabera sailkatu dira finalerako eta denak dira Izarrako finalerdian kantatu... [+]


2022-05-17 | ARGIA
Hauek dira Arabako Bertsolari Txapelketako finalean sartzeko lehiatuko diren hamabi bertsolariak

Apirilaren hasieran 30 bertsolarik ekin zioten Arabako Bertsolari Txapelketari eta bide hori dagoeneko finalaurrekoetan sartu da. Hamabi bertsolari hauek lortu dute finalaurrekoetara sailkatzea: Manex Agirre, Asier Otamendi, Unai Anda, Iñaki Viñaspre, Andere... [+]


2022-04-05 | ARGIA
Viñaspre, Arriolabengoa eta Agirre nabarmendu dira lehen saioetan

Arabako Bertsolari Txapelketa 30 bertsolarik hasi dute. XV. edizioa aurtengoa eta iragan asteburuan abiatu da lehen fasea, final zortzirenak. Iñaki Viñaspre, Manex Agirre eta Andere Arriolabengoa gailendu da, nor bere saioan. Hurrengo asteburuan bukatuko da lehen... [+]


Eguneraketa berriak daude