Orban ultraeskuindarra garaile berriz ere Hungarian

  • Hungariako lehen ministroak laugarrenez irabazi ditu hauteskunde nagusiak. Fidesz alderdiak botoen %54 lortu du, eta sei alderdik osatu duten oposizioko koalizioak %33, botoen %92 zeudenean zenbatuta.


2022ko apirilaren 04an - 10:23
Victor Orbanek laugarrenez irabazi ditu hauteskundeak / Europako Parlamentua

Parlamentuak dituen 199 eserlekuetatik, Fidesz alderdiko kideenak izango dira 135, eta oposizioarenak 56. Gobernuak, hortaz, gehiengo osoa mantenduko du. “Garaipena agian ez da ilargitik ikusiko, baina Bruselatik ziur baietz”, adierazi du ironiaz Viktor Orbanek, erreferentzia eginez Europar Batzordeari, zeinak Hungaria zigortu duen, Gobernuak pasa den urtean onartu zuen lege homofoboagatik. Pedofiliaren aurka egiteko aitzakiarekin, lege horrek besteak beste jasotzen du hedabideetan zein ikastetxeetan debekaturik dagoela homosexualitateaz edo sexu aldaketaz hitz egitea.

Hainbat adituk azaldu duenez, Ukrainako gerrak Orbanen figura indartu du, egonkortasunaren berme bezala agertu delako garai nahasietan. Zentzu horretan, lehen ministro hungariarrak EBk Errusiari jarritako isunak babestu ditu, baina Ukrainari armak ematearen aurka agertu da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hungaria
2023-07-14 | Ilargi Manzanares
Hungariako liburu-saltzaile handienak LGBTI+ liburuak plastikoan bildu ditu "haurrak babesteko"

Libri liburu-saltzaile eta argitaletxeak plastikozko zorroetan bilduko ditu LGBTI+ edukia duten liburuak. Helburua da dendetan liburuak ez irekitzea, 2021eko “haurren babeserako” legean oinarrituta.


Hungariak dokumentu ofizialetan generoa aldatzea debekatu du

Europan horrelako lege bat onartzen den lehen aldia da. Transexualen eta intersexualen eskubideen aurkako lege horrek nazioarteko giza eskubideen aldeko ekintzaileen alarma guztiak piztu ditu, erasoak jasateko arriskuan jartzen baititu.


2020-03-31 | ARGIA
Hungariako gobernu ultraeskuindarrak botere guztia bere gain hartu du pandemiaren aitzakian

Hungariako parlamentuak astelehen honetan onartu du koronabirusaren aurka egiteko aitzakipean Viktor Orban lehen ministroaren gobernuari botere ia mugagabea ematen dion lege-aldaketa. Oposizio guztia agertu da herrialdea gobernatzen duen politikari ultraeskuindarrak hartutako... [+]


2019-05-19 | Xuban Zubiria
Eskuin muturraren gorakada
Italiako Legaren esperientzia, Europako liga xenofoboa osatzeko

Maiatzeko europar hauteskundeak begi bistan, Italiako Barne ministro Matteo Salvinik Europako alderdi xenofoboen liga eraikitzeko proposamena luzatu du. Apirilaren 4an zenbait alderdi ultraeskuindarrekin batera Milanen konferentzia egin zuen. Ikusteko dago Marine Le Pen... [+]


Eguneraketa berriak daude